Share to:

Probarri

Mendexako probarri zaharrak, eta 21. mendeko bat, 1.900 kilokoa.
Elgetan erabiltzen zen harria, 1944an.

Probarria idi-probetan eta beste demetan erabiltzen den harria da. Dema modernoetako harria errektangularra da, zertxobait estuagoa aurreko aldean, non zulo bat landua duen katearentzako. Pisua oso aldakorra da, 1.500 eta 4.000 kilo bitartekoa izan daiteke idientzat; txikiagoak gizon-probarako.

Herriz herrikoak

Antzinako desafioetan oso harri handiak erabiltzen ziren, eta forma irregularra zutenak, hala nola Elgetakoa. Tolosako harriak 4.000 kilo pisatzen ditu, eta Gernika eta Mungiakoek 4.500 kilo. Berriatuako udal probalekuan bada 5.250 kiloko bat, baina 1950etik ez dute erabili[1].

Usurbilen Harri Handia esaten dioten bat bada, 3.800 kilokoa, eta 2019ko maiatzean garraiatu zuten lehen aldiz 30 urteren buruan. 22 emakumezkok osatutako Emarri taldearen multzo batek erabili zuten Usurbilgo probalekuan, 3 plaza, bi zinta eta 2,20 metro eginez, 101 metro guztira. Ohikoan Emarri taldeak zortzi emakumezko taldearekin 540 kiloko harriarekin lan egiten du[2]. Usurbilgo plazan bada beste harri bat Ur-epel izenekoa eta 1.800 kilokoa[3].

Oraindik ere hainbat herritan bertako baserritarrek beren idi-pareen indarrak probatzen zituzteneko harria bertan dago. Orain ez dira bi idi-pare soilik lehian aritzen lehen bezala; horregatik, harriak probalekuetan edo toki finkoetan egoten dira.

Erreferentziak

  1. «Idi-dema: Harrobitik plazara - hiru» www.hiru.eus (kontsulta data: 2020-06-30).
  2. Anbune. (). 'EMARRI, 3.800 kg-ko Harri Handia astinduz'- Usurbil.. .
  3. «[Azaroak 1 1991ko saiakera ontzeko giza proba ikusgarriak hartuko du plaza - Usurbil»] Noaua.eus (kontsulta data: 2020-06-30).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya