Share to:

Probestu

Probestu
Datuak
Motaantzinako lanbidea

Probestu, prebost [1] edo prebostea [2] erregearen agentea zen, Erdi Aroan eta Antzinako Erregimenetan justizia administratzeaz eta erregearen ziren lur eta ondasunak kudeatzeaz arduratzen zena.

Probestuak Euskal Herrian

Euskal Herrian egon ziren kardugunak izan ziren; Nafarroako eta Frantziako erresumetan izan baitzuten garrantzia berezia administratzaile hauek, antzeko funtzioak betetzen zituzten seneskal eta baileekin batera. Donostiaren kasuan, 12. mendeko Nafarroako Erregeak emandako foruan, jasotzen zen haren izenean probestua eta alkatea, biak urtero hautatuko zirela.[3] Donostian bada 21. mendean Probestu plaza izenekoa ere.

Gaztelako erresuman ere izan ziren probestuan, eta kasu honetan hiribilduen eta kontzejuen administrazioaren parte ziren, non kargu inportantea ziren, botere nahi zutenak lortu nahi izaten zutena, bereziki Bizkaia eta Gipuzkoan, 12. mendetik aurrera, lurralde hauek Gaztelak bereganatu zituenetik.[4]

Hurrengo mendean terminoak hartu zuen aguazil karguaren esanahi bertsua euskaraz, herrietan ordenaren mantentze eta polizia funtzioen adierazgarria.[2] Gipuzkoako Batzar Nagusientzako polizia funtzioen adierazgarri ziren preboste, amabi edo merio karguak.[5]

Errege edo agintari baten ordezkari bakan bat adierazteko ere erabili izan da hitza euskaraz: "Faraoiaren jauregiko prebost ejiptuarra" aipatu zuen Pierre Urtek bere Biblia itzulpenean.[1]

Erreferentziak

  1. a b Urte, Pierre. (c. 1700). «Pierre Urte: Ethorkia eta Ilkhitzea» www.armiarma.eus (kontsulta data: 2025-05-09).
  2. a b «OEH - Bilaketa - Probestu» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-05-09).
  3. Etxegarai, Karmelo. (1908). «Donostiako Fueroa» RIEV 2.2: 118. (kontsulta data: 2025-05-09).
  4. (Gaztelaniaz) Casado, Imanol Vítores. (2018-07-12). «La prebostad de las villas vascas: origen y transformaciones (siglos XII-XVI)» Studia Historica. Historia Medieval 36 (1): 107–133.  doi:10.14201/shhme2018361107133. ISSN 2445-3595. (kontsulta data: 2025-05-09).
  5. de Lizarrazpi, M. (1956). «De re historica: Gipuzkoa'ren asierak» Euzko-Gogoa (1956ko martxoa-apirila) (Ibinagabeitia Proiektua) (kontsulta data: 2025-05-09).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya