Prokne
| Prokne | |
|---|---|
Prokne semearen burua aurkezten Tereo erregeari. 16. mendeko Ovidioren Metamorfosiaren edizio batetik, Antonio Tempestaren grabatua. | |
| Ezaugarriak | |
| Sexua | emakumezkoa |
| Formak | hegaztia |
| Familia | |
| Aita | Pandion I.a |
| Ama | Zeuxippe (en) |
| Ezkontidea(k) | Tereo |
| Seme-alabak | Itys (en) |
| Anai-arrebak | Filomela |
Prokne (antzinako grezieraz: Πρόκνη, Próknē) greziar mitologiako pertsonaia da,Pandion Atenasko errege mitikoaren alaba, Traziako errege Tereoren emaztea. Filomela eta Prokneren elezaharreko protagonista nagusia da.
Tereo senarrarekin eta Filomela ahizparekin istorio tragiko baten protagonista da. Ovidio poeta latindarraren Metamorfosiak lanean aurki daiteke Filomela, Prokne eta Tereoren istorio hori. Euskaraz, Juan Mari Mendizabalek itzuli zuen Ipuin Ankerrak bilduman, Filomela eta Prokne izenburuarekin[1]. Xerezaderen Artxiboa literatur podcast-ean grabatu zuen halaber Ana Morales itzultzaileak[2].
Prokne Trazian zelarik Tereorekin ezkondua, ahizpa Filomela joan zitzaion bisitan, eta Tereok Filomela bortxatu egin zuen, eta bortxatu ondoren, mihia moztu krimena sala ez zezan. Baina tapiz bat ehunduz Prokne ahizpari jakinarazi zion gertatua Filomelak, eta ahizpek mendekua egin zuten. Proknek Tereorekin zuen semea hil egin zuten, eta sukaldatu erregeari jaten emateko. Oturuntza antropofagikoa amaitzeko, jakin zezan Tereok zer gertatu zen, semearen burua zerbitzatu zioten plater batean.
Tereok, amorruak erotuta, aizkora bat hartu eta ahizpak hil nahi izan zituen. Ihes egin zuten Filomelak eta Proknek basorantz, eta ihesi zihoazela laguntza eta barkamena eskatu zieten jainkoei, txori bihurtzeko, arren, ihes egiteko. "Filomela basoetako urretxindor bilakatu zen; Prokne, berriz, enara bihurtu eta bere jauregiko dorrean pausatu zen", dio Ovidiok[3]. Jainkoek, gainera, Tereo bortxatzailea ere txori bihurtu zuten, minik gehiago egin ez zezanː argi-oilar bihurtu zuten.
Erreferentziak
- ↑ «Ipuin ankerrak, Herodoto - Ovidio» armiarma.eus (kontsulta data: 2018-03-02).
- ↑ «FILOMELA ETA PROKNE, Ovidio» blogak.eus (kontsulta data: 2018-03-02).
- ↑ «Ipuin ankerrak, Herodoto - Ovidio» armiarma.eus (kontsulta data: 2018-03-02).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









