Prokusto
| Prokusto | |
|---|---|
| Greziar mitologia | |
| Ezaugarriak | |
| Sexua | gizonezkoa |
| Familia | |
| Aita | Poseidon |
| Ezkontidea(k) | Sylea (en) |
| Seme-alabak | Sinis (en) |
Prokusto (antzinako grezieraz: Προκρούστης, Prokroústês, literalki luzatzailea), batzuetan Damastes (kontrolatzailea), Polipemon (min handiak) edo Prokoptas greziar mitologian Atikako bandido eta ostalari bat zen (bertsio batzuetan Eleusisen kanpoaldean bizi zen). Poseidonen semea zen, bertsio batzuetan erraldoi bat. Bere emaztea Silea zen eta bere semea Sinis.
Prokustok bere etxea mendietan zuen eta bidaiari bakartiari ostatua eskaintzen zion. Bertan zegoela, bere burdinezko ohean etzatera gonbidatzen zuen. Bidaiari lo zegoela ohearen lau ertzetara lotzen zuen. Biktima altua bazen eta ohea baino luzeagoa bazen, kanpoan geratzen ziren gorputzaren atalak mozten zituen: oinak, eskuak eta burua. Baina motzegia baldin bazen, mailu batekin apurtzen zituen artikulazioak gorputza luzatzea lortzen zuen arte. Beste bertsio batzuetan inor ezin zen bere ohean ondo sartu, bi zituelako: bata oso luzea eta bestea oso motza.
Prokustok terrorea eragiten zuen bidaiarien artean harik eta Teseok Prokustoren jokoari buelta eman zion arte: bere ohean sartzeko gai ote zen galdetuta, ostalaria etzan eta Teseok ohera lotu zuen. Ondoren aizkora batekin hankak eta burua moztu zion. Teseok Atenasera egin zuen bidaiaren azken abentura izan zen.
Mitoaren erabilera
Prokustoren ohea izenarekin, oro har, ergonomiaren aurkakoa adierazi nahi da, non gizakiak diren tresnetara egokitu behar direnak, eta ez alderantziz.
Molde berean egindako gauzak edo sistemak izendatzeko ere erabiltzen da, "guztientzat berdina" den sistema batek sortzen dituen arazoekin.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









