Pulitzer SariaPulitzer Saria (ingelesez: Pulitzer Prize, ˈpʊlɨtsər ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako egunkari, aldizkari eta onlineko kazetaritzan, literaturan eta musika konposizioan emandako saria da. 1917an sortu zen Joseph Pulitzerren testamentuan utzitako funtsekin, hainbat egunkariren editore izatetik lortutako ondasunez baliatuz, eta Columbia Unibertsitateak kudeatzen ditu.[1] Sariak urtero ematen dira, hogeita bat kategoriatan. Horietako hogei ataletan, irabazle bakoitzak ziurtagiri bat eta 15.000 dolarreko diru-saria jasotzen du (2017. urtera arte, 10.000 dolar ziren).[2] Halaber, Zerbitzu publikoan kategoriako irabazleari urrezko domina bat ematen zaio.[3] Sarrera eta parte-hartzeaPulitzer sariak ez ditu automatikoki kontuan hartzen komunikabideetan aplikagarriak diren lan guztiak, espezifikoki sartu direnak baizik (75 $ sarrera ordaindu beharra dago, nahi den sarrera-kategoria bakoitzeko). Lanek gutxienez sari-kategoria zehatzetako baten sartuko dira, ez literatura edo musika izateagatik soilik. Obrak gehienez ere bi kategoriatan sar daitezke, haien ezaugarriak edozein direla ere.[4] EpaimahaiaUrtero 102 epaimahaikide hautatzen ditu Pulitzer sariaren batzordeak hogeita bat kategorientzako, hogei epaimahai desberdinetan parte hartzeko. Epaimahai bakarrak ematen ditu bi argazki sarietarako gomendioak. Epaimahai gehienak bost kidez osatuta daude, baina zazpi kide dituzte Zerbitzu publikoa, Ikerketa-txostena, Azalpen-txostena, Kroniken idazketa eta Iruzkin kategorietakoak. Hala ere, idatzien epaimahai guztiek gutxienez hiru kide dituzte. Sari-kategoria bakoitzeko, epaimahaiak hiru izendapen egiten ditu. Batzordeak irabazlea hiru horien artean aukeratzen du. Baina noizean behin izendatuak saihestu eta beste irabazle bat hautatu izan du, ehuneko 75eko gehiengoaren botoa izanez gero. Halaber, batzordeak saririk ez ematea ere erabaki dezake. Batzordeko eta kazetaritzako epaimahaikideei ez zaizkie lanagatik ordaintzen; hala ere, letretako, musikako eta antzezlanetako epaimahaikideek 2.000 dolarreko ordainsaria jasotzen dute, eta presidente bakoitzak 2.500 dolar jasotzen ditu.[1] Parte-hartzaileak eta finalistakLana aurkeztu duen edonori lehiakide deitzen zaio. Epaimahaiak finalisten talde bat aukeratzen du, eta izendatutako horien berri emango du, kategoria bakoitzeko irabazlearekin batera. Hala ere, finalista izendatu ez dituzten kazetari eta egile batzuk, Pulitzerren hautagaiak direla esan izan dute beraien sustapen materialetan.[5] Kasu horietan, Pulitzerreko zuzendaritzak izendatuak izan ez diren lehiakideak salatu egiten ditu. Pulitzer Sariaren webgunearen “Maiz egiten diren galderak” atalean honela deskribatzen da beraien politika: "Hautagai izendatuak epaimahaiek aukeratzen dituzte, kategoria bakoitzeko lehiaketako finalista bezala. Pulitzer sariaren batzordeak, oro har, irabazlea kategoria bakoitzeko hiru finalista izendatuen artean aukeratzen du. 1980az geroztik Izendatutako finalisten izenak soilik eman dira jakitera. Saria aztertzeko aurkeztu diren beste lanei, finalista izendatu ez direnez lehiakide deitzen zaie. Hauen berri ez da ematen, eta 1980tik aurrera, finalistak iragartzen hasi ginenean, “lehiakide” terminoa erabili dugu finalista bilakatu ez direnentzat. Ospe lortzearren norbaitek badio "izendatua" izan dela lan bat aurkeztu digulako soilik, ez egiteko gomendatzen diogu."[5] NBC News-eko Bill Dedman-ek, 1989ko ikerketa erreportaje saria jaso zuenak, 2012an adierazi zuen Betty Liu finantza kazetaria "Pulitzer saria izendatu" bezala azaltzen zela bere Bloomberg telebistako iragarkietan eta bere liburuaren azalean. Halaber, National Review-ko idazlea zen bitartean, Jonah Goldberg-ek "Pulitzer izendapenaren" antzeko aldarrikapenak egin zituen bere liburuak sustatzeko. Dedmanek honela idatzi zuen: "Aurkezpen horri Pulitzerren izendapena deitzea, Adam Sandler Oscar sarietarako hautagaia dela esatea bezalakoa da, Columbia Pictures-ek That My Boy aurkezten badu Oscar sarietan. Irakurle asko konturatzen dira Oscarrek ez dutela horrela funtzionatzen, estudioek ez dutelako hautagaiak aukeratu. 'Oscar Sariak' biografia baten sartzeko modu bat, besterik ez da. Pulitzerrek ez dute horrela funtzionatzen, baina jende gutxik daki hori".[6] Izendapenez, Zerbitzu Publikorako Pulitzer saria albiste-erakundeei soilik ematen zaie, ez norbanakoei. Gutxitan, sarrerako laguntzaileak aipatuak izan dira irabazle indibidualen antzera.[7][8] Kazetaritza sariak banaka edo egunkariei edo egunkariko langileei eman ahal izango zaizkie, eta noizean behin langileen Sarien aipamenek laguntzaile nabarmenen lana ere bereizten dute.[9] HistoriaJoseph Pulitzer egunkari editoreak bere testamentuan dirua utzi zion Columbia Unibertsitateari, kazetaritza eskola bat abiarazi eta saria ezartzeko. 250.000 $ bideratu zituen saria eta beketara.[10] Eta zehaztu zuen "lau sari emateko kazetaritzan, lau letretan eta antzerkian, bat hezkuntzan eta lau beka ikasleentzako". 1911ko urrian hil ondoren, lehen Pulitzer Sariak 1917ko ekainean eman ziren (orain apirilean iragartzen dira). Robert R. McCormick koronelaren kontrolpean zegoen Chicago Tribunek egunkariak zioenez, Pulitzer saria "elkarrekiko miresmeneko gizartea" sustatzeko besterik ez zela, eta ondorioz ez zela seriotasunez hartu behar. Beraz, egunkariak uko egin zion saria lortzeko lehiatzeari McCormicken agintaldian, 1961 arte.[11][12] KategoriakSariak kategoria desberdinetan ematen dira, hala nola kazetaritzan, artean, letretan eta fikzioan. Erregulartasunez argitaratzen dituzten[13] egunkari, aldizkari eta berrien erakundeek (albisteen webguneak barne) egindako txostenak eta argazkiak kazetaritza sariak jasotzeko aukerak dituzte. 2007an hasita, "onlineko elementu sorta bat baimendu zen kazetaritza kategoria guztietan, lehiaketako bi argazki kategorietan izan ezik, sarrerak irudi finkoetara mugatzen jarraitu baitute".[14] 2008ko abenduan jakinarazi zen lehen aldiz, sarean soilik argitaratutako edukiak kontuan hartuko zirela, beti ere Estatu Batuetako egunkarietakoak.[15] Aldizkari afiliatuak zituzten zenbait irabazlek (batez ere Moneta Sleet, Jr.) lehiaketan parte hartzeko baimena izan bazuten ere, beren lana egunkarietan argitaratutako lankidetza zela eta, historikoki Pulitzer Sariaren Aholku Batzordeak eta Pulitzer Sariaren Batzordeak aldizkariak onartzeari muzin egiten zioten. Eta ondorioz, 1966an Columbiako Kazetaritza Eskolan, Aldizkarien Sari Nazionalaren eraketa gauzatu zen. 2015ean, aldizkariak bi kategoriatan, Ikerketa txostenak eta Ezaugarrien idazketa, aurkeztu ahal izan ziren aurreneko aldiz. 2016rako, xedapen hau hiru kategoria osagarriraino zabaldu zen, Nazioarteko Erreportajea, Kritika eta Karikatura.[16] Urte hartan, The New Yorkerreko Kathryn Schulz Ezaugarrien idazketan eta Emily Nussbaum Kritikan bilakatu ziren Saria jaso zuten aldizkarietako lehenak, zabaldutako hautagarritasun irizpideari jarraituz.[17] 2016ko urrian, aldizkarien hautagaitza kazetaritza kategoria guztietara zabaldu zen.[18] Eta ordura arte albisteen inguruko tokiko berrietara mugatuta zegoen Azken orduko albisteak kategoria, zabaldu egin zen 2017an gertaera guztiak barne hartzeko. Honakoak izan ziren Pulitzer Sariaren hogeita bat kategorien definizioak, 2017ko abenduko Sarien Planean aurkeztuta:[19] Kazetaritza
Letrak eta antzerkia
MusikaMusikaren arloan sari bat ematen da:
Bestalde, dozenaka aipamen eta sari berezi izan ohi dira: hamar baino gehiago arteetan, kazetaritzan eta letretan, eta bost zerbitzurako sarian, azkena Joseph Pulitzer, Jr.-i 1987an.[22] Sariez gain, Pulitzer Bidaietarako Bekak ematen zaizkie Kazetaritza Eskolako Graduduneko lau ikasle bikainei, hautaketa fakultateak berak eginda.[20] Kategorien aldaketakUrteak joan ahala, sariak eten egin izan dira, sariaren eremua beste arlo batzuetara zabaldu delako. Halaber, sariari izena aldatu izan zaio, terminologia arrunta aldatu egin delako. Edo saria zaharkituta geratu da, hala nola, erreportaje telegrafikoen sariak. Aldatu eta zabaldu den idazketa eremuaren adibide bat eleberriaren Pulitzer Saria izandakoa izan zen (1918tik-1947ra saritua). Fikzioaren Pulitzer saria izatera pasatu zen, bere baitan ipuinak, eleberri mozak, eleberriak eta poesia ere bilduz. BatzordeaHemeretzi kideko Pulitzer Sariaren Batzordea[23] urtero biltzen da, tradizionalki Columbia Unibertsitateko Joseph Pulitzer aretoan. Editore, zutabegile eta komunikabideetako zuzendari garrantzitsuak biltzen ditu, eta akademiatik eta arteetatik ateratako sei kideez gain, Columbia Unibertsitateko presidentea, Columbia Unibertsitateko Kazetaritza Eskola Graduko dekanoa eta Kontseiluko Zuzendaritza idazkaria daude. Administratzaileak eta dekanoak ofizioko kide bezala hartzen dute parte eztabaidetan, baina ezin dute bozkatu. Presidentea, dekanoa eta administratzaileaz gain, Batzordeak beste kideak hiru urteko agintaldirako hautatzen ditu, eta gehienez hiru agintaldi bete ditzakete. Batzordeko eta epaimahaietako kideak arreta handiz hautatzen dira "bikaintasun profesionalari eta kidetasunari, aniztasunari, generoari, jatorri etnikoari, banaketa geografikoari eta albisteen erakundeen tamainari erreparatuz."[24] 1975az geroztik, sarietarako erabaki guztiak Batzordeak hartu ditu. Aurretik, Batzordearen gomendioak Columbia Unibertsitateko patronatuen gehiengoaren botoarekin berretsi behar ziren. Bestalde, 1950etik aurrera, nahiz eta Kazetaritza Eskolako egoitzan izan bulegoak, Batzordea eta Administrazioa Eskolatik bereizita daude.[25] Eztabaidak• Walter Duranty kazetariaren 1932 Pulitzer saria baliogabetu egin zuten. • William L. Laurence kazetariaren 1946ko Pulitzer saria baliogabetu egin zuten. • 1941eko Saria Eleberrian: Batzordeak epaimahaiaren hautaketa baztertu eta Ernest Hemingway-ren Norentzat jotzen dute kanpaiak gomendatu zuen. Hala ere, Nicholas Murray Butler Columbia Unibertsitateko presidenteak batzordeari berraztertzeko eskatu zion, Unibertsitatearen eta eleberriaren eduki sexualaren arteko lotura potentziala aipatuz. Ondorioz, ez zen saririk eman. Hamabi urte geroago, Hemingway-ri 1953ko Fikzio Saria eman zioten Agurea eta itsasoa-gatik. • 1962ko Saria Biografian: Hearst herritarra: William Randolph Hearst-en biografia WA Swanberg-ek idatzitakoa, epaimahaiak eta Batzordeak gomendatu egin zuten, baina ondoren Columbia Unibertsitateko patronatuak baliogabetu, Hearst ez zelako "sariaren definizioan zehazten den biografien artean adibide aipagarria".[26] • 1974ko Saria Fikzioan: Thomas Pynchonen Grabitatearen ortzadarra gomendatu zuen hiru kideko fikzio epaimahaiak, baina Batzordeak erabaki hori baliogabetu egin zuen, eta patronatuak ez zuen saririk eman. • 1977ko udaberrian Alex Haley-k Sustraiak: familia amerikarraren saga lanagatik aipamen berezia jaso eta gutxira, plagioa egotzi zioten Harold Courlander eta Margaret Walker Alexander-ek bultzatutako auzi desberdinetan. Courlander antropologo eta eleberrigileak salatu egin zuen Sustraiak bere Afrikarra (1967) eleberritik kopiatu zelako neurri handi batean.[27] Walker-ek aldarrikatu zuen Haley-k Gerra Zibilaren garaiko bere Urteurrena (1966) eleberritik plagiatua izan zela. Kasu bietako prozedura judizialak 1978an amaitu ziren. Courlanderren auzia 650.000 dolar ordainduta konpondu zen (2019an 2,5 milioi dolar balioko zituen) eta Haleyren aitorpena Sustraiak-eko zenbait pasarte Afrikarra-tik kopiatuta zeudela. Ostera, Walkerren kasuan tribunalak Sustraiak-en edukiak Urteurrena-rekin alderatzean, "obren artean jarduteko antzekotasunik ez zegoela" ikusi zuen.[28] • Janet Cookeren 1981eko Pulitzer Saria film luzeen gidoienatik baliogabetzea, istorioak asmatzeagatik. • 1994ko Saria Historian: Gerald Posner-en Kasua itxita; Lee Harvey Oswald eta JFKren hilketa, Lawrence Friedman-en Krimena eta zigorra Amerikako historian eta Joel Williamson-en William Faulkner eta Hegoaldeko Historia aho batez izendatu zituzten sarirako; hala ere, ez zen saririk eman. Hiru liburuetako bati ere saririk ez emateko erabakiak eztabaida publikoa sortu zuen. John Dotson Pulitzer Batzordeko 19 kideetako batek esan zuen izendatutako hiru liburuak "nolabaiteko akatsak" zituztela. Baina beste batzordekide bat, Edward Seaton, Manhattan Mercuryko editorea, ez zegoen ados, eta esan zuen "zorigaitza" zela saririk eman ez izana.[29] • 2010eko Saria Antzerkian: Tony saria irabazia zuen Normalaren ondoan musikalak jaso zuen saria, epaimahaiak izendatutako hautagaien artean egon ez arren.[30] • 2020ko Saria Azken orduko berri baten argazkian: Associated Press-eko Channi Anand, Mukhtar Khan eta Dar Yasin-en aipamenak eztabaida eragin zuen.[31] Batzuek "Indiak Kaxmirrekiko duen legitimitatea" zalantzan jarri zuten, "independentzia" hitza erabili baitzuen 370. artikulua ezeztatzerakoan.[32] • 2020ko Saria Nazioarteko txostenean: Roman Badanin kazetari errusiarrak, Proekt hedabide errusiar independenteko erredaktore buruak, esan zuen New York Times-eko gutxienez bi artikuluk Proekt-ek hilabete batzuk lehenago agritaratutako artikuluen errepikapenak zirela.[33] Kritikak eta ikerketakPulitzer sariari buruzko zenbait kritikok, antolakuntzak arrazoi liberalen alde edo arrazoi kontserbadoreen aurka egiten duelako salatu dute. L. Brent Bozell zutabegile sindikalistak esan du Pulitzer sariek "herentzia liberala" dutela, bereziki iruzkinen sariak.[34] Hogeita hamaika urteko epea aztertu zuen, eta bost kontserbadorek soilik irabazi zituztela iruzkinak egiteko sariak dio. Kathleen Parker 2010eko iruzkinen Pulitzer Sariaren irabazlearen adierazpenak ere baieztatu egiten du erreklamazioa: "Astintzaile kontserbadorea naizelako bakarrik aitortzen didate".[35] Alexander Therouxek esan zuenez, Pulitzer Saria "sari erabat tontoa da, sarritan erregistro politikoen ondorioz banatu izan delako, eta hori iruzur eta ergelkeria handiena da."[36] Missouri Unibertsitateko Yong Volz kazetaritzako irakasleak, eta Hong Kongeko Txinako Unibertsitateko Francis Leek 2012an egindako ikerketa akademiko baten aurkitu zutenez, "1991tik Pulitzer irabazleen %27 soilik ziren emakumezkoak, erredakzioetan %33 inguru emakumezkoak ziren bitartean".[37] Ikertzaileek ondorioztatu zuten emakumezko irabazleek ohiko esperientzia akademikoa zutela, hala nola Ivy Ligako eskoletara joan izanagatik, heziketa metropolitarra izateagatik, edo New York Times bezalako elite mailako argitalpen batekin lan egiteagatik. Aurkikuntzen arabera, emakumezko eskatzaileei saria emateko, trebakuntza eta lotura maila handiagoak eskatzen zitzaizkien, gizonezkoen aldean.[38] Erreferentziak
Kanpo estekak
|