Share to:

Purple drank

Purple drank
KonposizioaKodeina, prometazina, Sprite, Jolly Rancher (en) Itzuli, foam cup (en) Itzuli eta Fanta
Identifikatzaileak
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Purple drank (Trago morea), baita ere Lean zein Jesusen odola, eztulerako xarabea, hau da, kodeina eta prometazina dituen botikak freskagarri eta gozokiekin nahastuz prestatzen den droga-edaria da. Edaria Houstonen sortu zen eta ezaguna da Estatu Batuetako hegoaldeko hip-hop kulturan. Edari arriskutsua da. Edari hori droga bat da, kodeina baitu (opiazeoa), eta horrek nolabaiteko adikzioa eragiten du; halaber, gaindosia eragin dezake. Euskal Herrian ere bere erabileraren zantzuak ikertzen ari dira.[1]

Eraginak

Ondorioak erlaxazio-sentsaziotik euforiaraino doaz. Kodeina papaver landaretatik (opioa) lortutako gomatik prestatutako narkotiko bat da, dosi handietan euforia-sentsazioa eragiten duena; prometazina, berriz, antihistaminiko bat da, lasaigarri gisa jarduten duena.[2]

Xarabea nahiko kaltegabea da, hau da, kantitate egokietan erabiltzen denean, baina pertsona batzuek Purple drankarekin hartzen duten kodeina kantitatea izugarria da, eta, beraz, alprazolamaren efektuen antzekoak dira.

Kantitate handitan kontsumitzen denean deliriuma, haluzinazioak, begi-ninien dilatazioa, jateko gogoa galtzea, urdaileko minak eta, kasu batzuetan, zorabioak eragin ditzake.[3]

Ondorioak

Purple drank egiteko elementuak.

Nerbio-sistema zentralaren eta arnasketa-sistemaren depresiboa da. Arnasketako konplikazioak eragin ditzake, birikak gelditzera iritsiz, eta krisi epileptikoak eragin ditzake konplikazio horiek jasan ditzaketen pertsonen artean.

Alkoholarekin nahasteak nerbio-sistema zentraleko eta arnas sistemako ondorio kaltegarriak indartzen ditu, bihotz-gelditzea edo biriketakoa erraztuz. Opiazeoak dituenez, abstinentzia-sindromea sortzen du haren erabilera eteten denean.

Historia

Sizzurp Houstonen sortu zen, 1960ko hamarkadan; blues musikariek Robitussin garagardoarekin nahastuta edaten zuten. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan formula eztulerako jarabea erabiltzeagatik aldatu zen, eta Jolly Ranchersek ospea lortu zuen rap undergroundaren eszenan. Koktel hau ezaguna egin zen 1990eko hamarkadan, hip hop abeslariei esker. Interneten, sizzurp prestatzeko errezeta sustatzen duten webguneak, bideoak eta foroak aurki daitezke.

Hainbat rapero ezagunen heriotza eragin duela baieztatu da. Edari hori oso larria edo zorigaiztokoa izan daiteke kontsumitzen duenarentzat, baina, batez ere, arriskuagoz kontsumitzaileak depresioa duenean.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya