Pyramiden
| Pyramiden Пирамида | |
|---|---|
| giza kokalekua | |
Plaza nagusia | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Svalbard |
| Izen ofiziala | Pyramiden |
| Jatorrizko izena | Пирамида |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 78°39′22″N 16°19′30″E / 78.6561°N 16.325°E |
![]() | |
| Azalera | 2 km² |
| Altitudea | 37 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 6 40 |
| Dentsitatea | 3 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Sorrera | 1910 |
| Hizkuntza ofiziala | errusiera eta norvegiera |
Pyramiden (piramide, eskandinaviar hizkuntza gehienetan, errusieraz: Пирамида, Piramida) Svalbardeko (Norvegia) Spitsbergen uharteko kokalekua da, ikatz meatzaritzaren inguruan sortuta. Suediak sortua 1910ean[1], 1927an saldu zion Sobiet Batasunari. Kokaleku hau 1998an hustu zuten eta gaur egun utzita dago, azpiegitura eta eraikin gehienak oraindik bertan daudelarik.
Billefjorden fiordoaren ondoan dago kokaturik, Spitsbergen irlan, eta kokaleku ondoan dagoen piramide formadun menditik datorkio izena. Svalbardeko kokaleku nagusia, Longyearbyen 50 km-ra dago, hegoalderantz, Barentsburg 100 km-ra hego-mendebalderantz eta Ny-Ålesund ikerketa kokaleku txikia, 100 km mendebalderantz.
Historia
Pyramiden suediarrek sortu zuten 1910ean[1] eta Sobiet Batasunari saldu zioten 1927an.
Errusiar estatuko jabetza duen Arktikugol enpresa da kokalekuko jabea Barentsburgekoarekin batera. Pyramiden 1000 biztanletik gora izatera iritsi zen. 1998ko martxoaren 31an, azken ikatza atera zen meatzetik eta bertako azken biztanleak urriaren 10ean utzi zuen Pyramiden[2]. 2007ra arte, praktikan herri hustua izan da Pyramiden eta eraikin barruetan kokalekua hustu zeneko horretan diraute gauzek. Gaur egun behin betiko biztanlerik ez badu ere, turismo eta mantenketa zerbitzuetaz arduratzen diren sasoiko zenbait bizilagun izaten dira bertan.
Munduan iparralderen dauden kontzertu-pianoa, Vladimir Leninen monumentua eta igerilekua, bertan daude[3].
Iruditegia
-
Pyramidengo monumentua, atzean dagoen meatzetik erauzitako azken ikatz tona ondoan duela
-
Pyramidengo portua eta kokalekuari izena ematen dion mendia
-
Zentral termiko zaharra
-
Bigarren Mundu Gerra aurretik eraikitako barrakoiak
-
Kiroldegiaren barne-ikuspegia
Erreferentziak
- ↑ a b (Suedieraz) Sveriges okända ockupation. Populär Historia, 14 Mars 2001
- ↑ (Ingelesez) Nuwer, Rachel. «A Soviet Ghost Town in the Arctic Circle, Pyramiden Stands Alone» Smithsonian Magazine.
- ↑ (Errusieraz) "Архипелаг никак"
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










