Pyronia cecilia
| Pyronia cecilia | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Lepidoptera |
| Familia | Nymphalidae |
| Leinua | Satyrini |
| Generoa | Pyronia |
| Espeziea | Pyronia cecilia [[|]] |
| Datu orokorrak | |
| Ostalaria | Brachypodium retusum, Deschampsia cespitosa eta Brachypodium phoenicoides |
Pyronia cecilia Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Europa hegoaldean eta Afrika iparraldean aurkitzen da, Euskal Herrian ere bai.[1]
Taxonomia
Vallantinek deskribatu zuen 1894. urtean.
Deskribapena
Tximeleta txikia da, 28-34 mm arteko hegal-zabalera du. Arrak Pyronia tithonus tximeletaren antz handia du, baina androkonio markatuagoa du. Ozelo beltz handi bana du aurreko hegaletan. Hegalak laranja kolorekoak dira eta marroi koloreko banda zabala du hegalen ertzetan. Aurreko hegaletan orban marroiak ere ageri ditu, androkonioak dira.[2][3]
Emea antzerakoa da, baina ez du androkoniorik eta ondorioz ez du orban marroirik. Tamainaz arra baino handiagoa da.[2]
Hegalen azpialdeari dagokionez aurrekoa gainaldearen antzekoa da, baina banda zabala grisa da, eta atzeko hegala grisa da, "Y" itxura duen marka zuriarekin jaspeatua.[3]
Bizi zikloa
Belaunaldi bakarra ateratzen du urtero. Helduak ekaina eta abuztua artean ikusten dira hegan. Lehenengo arrak agertzen dira eta beranduago emeak.[3] Arrautzak banan bana jartzen ditu beldarra elikatuko den landareen zurtoinetan. Beldarra arre kolorekoa da eta luzetara lerro ilunagoak ditu. Beldarrak hibernatu egiten du eta udaberrianpupa marroia eratzen du lurrean.[2]
Habitata
Eremu lehor eta beroak atsegin ditu, klima mediterraneoa azken finean. Bide ertzetan, sasi artean eta lur malkartsuetan ikusten da, gehienez 200-300 metrotako garaieran.[2]
Beldarra gauez elikatzen da.[3] Brachypodium, Aira, Poa, Deschampsia eta Festuca generotako landare gramineoak atsegin ditu.[2]
Iruditegia
-
Arra.
-
Emea.
-
Hegalen azpialdea.
Erreferentziak
- ↑ «Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (kontsulta data: 2026-03-31).
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Pyronia cecilia (Vallantin, 1894)» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2026-03-31).
- ↑ a b c d «Lobito meridional (Pyronia cecilia)» sierradebaza.org (kontsulta data: 2026-03-31).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









