Share to:

Qarqabu

Qarqabu
Deskribapena
Motaidiofono eta perkusio instrumentu

Qarqabu[1], pluralean qraqeb (arabieraz: قراقب‎), baita ere qarqar edo garagab, Magrebeko burdineko kastainetek hartzen duten izena da, Gnawa musika erlijiosoan erritmoa markatzeko erabiltzen dena.

Izenak ez du jatorri garbirik, arabiar estandarrean ez baitago antzeko hitzik. Pentsatzekoa da izen onomatopeikoa izatea.

Deskribapena

Metalezko 2 pieza pare dira, normalean burdinezkoak, batzuetan altzairuzoak ere bai. Pieza bakoitzak bi disko ditu, erdian xafla batekin bat eginda. Pieza pare bakoitza alanbrezko eraztun txiki batekin lotua dago. Piezek hatza sartzeko lokarria dute eta grabaturik daude.[2]

Guztira 30 cm inguruko luzera du kastaineta bakoitzak.

Teknika

Qarqabu jotzailea musika talde batean.

Jotzeko posizioa bertikala da, eraztuna behealdean duela. Larruzko edo soka-begiztak lotzen dira zubien erdian. Musikariak eta dantzariak qarqaba eusten du hiru hatz begizten artean sartuta, erpurua oskol baten kanpoaldearen kontra sakatuz, eta erdiko eta eraztun-hatzak bestearen kanpoaldearen kontra. Horrek tonu desberdinetako metalezko klan-hots oso ozenak sortzen ditu. Karraska erdiak elkarrekin jotzen badira, hatzak haien kontra sakatuz, soinua nahiko isila da; hatzak ahalik eta gehien banatzen badira, ozenagoa eta metalikoagoa dirudi.

Gnawa estiloan kolpe artean qarqabuak itxita geratzen dira kolpeak ahalik eta soinurik nabarmenena izan dezan. Tunisian, kolpatu eta atzera botatzen dituzte azkar, instrumentuaren burrunba izan dadin soinurik nabarmenena. Orokorrean, Gnawa multzo bakoitzean sintir (laute) bat eta 20 qarqabu jotzaile arte daude.

Historia

Gwana talde tradizional bat 1920 inguruan.

Kondairaren arabera Mahoma profetaren Fatima alabak eztabaida izan zuen Ali senarrarekin eta bere gelan sartu eta ez zuen atera nah izan. Mahomaren laguna zen Bilalek qarqabuqk asmatu eta etxeko patioan dantzatzen hasi zen. Musika hark Fatima gelatik atera arazi zuen.

Sudan eskualdean (Sahara hegoaldean) du jatorria qarqabuek lagunduta egiten den dantzak. Herriko plazetan egiten zuten mozorroturiko dantzariek eta dirua eskatzen zuten. XVI. mendean Otomandarren agintepean Magrebera iritsi ziren dantzak, Stambali Tunisiara[3] eta Derdeba Maroko eta Aljeriara[4], hauek ordea izpiritu gaiztoen kontrako sendatze errituak ziren.[3]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Qarqabu - Moroccan - The Metropolitan Museum of Art» The Metropolitan Museum of Art (kontsulta data: 2025-12-29).
  2. «QARQAR; QARQABU | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2025-12-29).
  3. a b «Tunisie, Le Stambali de Dar Barnou, rite de possession. Spectacle» www.ressources-mcm.com (kontsulta data: 2025-12-29).
  4. (Gaztelaniaz) «La espiritualidad sonora de la comunidad Gnawa | Oficina de Asuntos Religiosos | Ayuntamiento de Barcelona» ajuntament.barcelona.cat (kontsulta data: 2025-12-29).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya