Share to:

Quate-Vaths

Quate-Vaths
MotaKonderria eta Frantziako eskualde historikoak
Geografia
Mapa
Koordenatuak43°13′59″N 0°04′41″E / 43.2329511°N 0.0780819°E / 43.2329511; 0.0780819
Honen parte daGaskoinia

Quate-Vaths (euskaraz: «Lau Ibar»; frantsesez: Quatre-Vallées) Gaskoiniako jurisdikzio feudal txiki bat izan zen, hasieran Baskoniako Dukerrian eta, egun, Frantziako hego-mendebaldean kokatua.[1] Lau zatiz osatua zegoen: Aurako harana (frantsesez: Aure), Varossa harana (frantsesez: Barousse), Manhoac harana (frantsesez: Magnoac), eta Nestésko harana (frantsesez: Neste edo Nestès).

Ezaugarri orokorrak

Aura eta Varossa haranak elkarren ondoan daude. Nestésko harana ere Varossa eta Aureren ondoan dago, baina Nestésko haranaren zati handiena Gaskonia eta Cominges jurisdikziopean zegoen, eta Nestésko haraneko bi enklabe txikik bakarrik osatzen zuten Quate-Vaths lurraldea. Bi enklabe horiek Gaskonia eta Cominges jurisdikzioan integratutako herriek inguratzen zituzten, eta fisikoki Aura eta Varossa haranetatik bereizita zeuden. Aura, Varossa eta Nestésko haranak Pirinioetan daude, gaur egun Frantziako Pirinio Garaietako departamendua denaren hego-ekialdean.

Manhoac harana iparralderago dago Gaskoiniako landa-eremu malkartsuan, eta gaur egun Pirinio Garaietako ipar-ekialdean dago. Manhoac Auratik eta Varossatik bananduta zegoen Quate-Vaths osatzen ez zuen hemeretzi kilometroko lurrez.

Historia

Hasiera batean, Comingesen zati bat, Aura, Varossa, Nestés eta Manhoac haranak Comingesetik banandu ziren XI. mendean, eta Aurako kondeen, Aragoiko erregeen basailuen, eta Astarac kondeen (Gaskoinian) artean banatu zituzten. Aurako kondeen leinua 1242an iraungi zen, gizonezko oinordekorik ez zuelako, eta Aurako konderria Labartheko kondeek (La Barthe-de-Nesten bizi zirenak) jarauntsi zuten, garai hartan beste hiru haranek baitzituzten: Nestés, Varossa eta Manhoac. Beraz, lau haranak Labartheko kondeen azpian batu ziren eta Quate-Vaths bezala ezagutzen hasi ziren. Labartheko kondeak Aragoiko erregeen basailuak ziren, Quate-Vaths Aragoiko erresumaren parte baitzen.


Erreferentziak

  1. (Frantsesez) (html) les Quatre-Vallées. in: Encyclopédie Larousse en ligne. Larousse..

Kanpo estekak


Geografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya