Rabinal Achi
| Rabinal Achi | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | ezezaguna |
| Sorrera-urtea | 1850 |
| Argitaratze-data | XIX. mendea |
| Jatorrizko herrialdea | Guatemala |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | drama |
| Hizkuntza | K'iche'era |
Rabinal Achi espainiarren konkistaren aurreko maia kulturaren antzerki lan bat da. Lan hau bizirik Guatemalan kontserbatu da. Unescok 2005 an Gizateriaren Ahozko eta Ukizezina Ondarearen Maisulana izendatu zuen eta 2008an Gizateriaren Ondare Kultural Ukiezinaren Zerrenda Adierazgarrian sartu zuen. Lana ahozko tradizioaz mantedu da.
Jatorrizko izena maia hizkuntzaz Xajooj Tun da, "Tun (edo danborraren) Dantza". XV. mendeko dantza-drama dinastiko bat antzezten da. Maskaraz, dantzaz, musikaz eta antzerkiaz Rabinal herriko gizarte harremanak eta arazo politikoak azaltzen dira. Rabinal Guatemalako Baja Verapaz departamentuan dago. Drama maia dialekto batez antzezten da, Achi dialektoaz. Rabinal Achi urtetan klandestinoki antzezten zen. 1850 Bartolo Sis-ek testua itzuli egin zuen eta 1856an Charles Étienne Brasseur de Bourbourg apaizak ezagutu eta lehenengo aldiz argitaratu zuen.
Argumentua
Historiaren oinarria bi dinastien arteko haustura da. Alde batetik K´ich´e-ak eta bestetik Rabinalebak. Historia lau ataletan egituratzen da eta, bukaeran, K’iche’e Achí hil egiten da eta Rabinaleb dinastiaren arrakasta ezagutzen da. Argumentua modu linealez antolatzen da, beti pertsonaien elkarrizketen gainean; ez dago narratzaile bat. Historian zeremoniak, jainkoei deiak eta dantzak tartekatzen dira.
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) Alain Breton: Rabinal Achi: un Drama Dinástico Maya del Siglo XV. Mexiko-Guatemala: Centro Francés de estudios mexicanos y centroamericanos, 1999.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Unescoren Rabinal Achiri buruzko informazioa: http://www.unesco.org/culture/ich/index.php?pg=00011&RL=00144
- (Gaztelaniaz) Antzezlanaren ezaugarriak: https://web.archive.org/web/20120719030117/http://patrimoniomundialguatemala.org/rabinal-achi/4-informacion/5-rabinal-achi.html
- (Gaztelaniaz) Rabinal Achiri buruzko dokumentala: http://www.youtube.com/watch?v=OCKzEcqBseU
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









