Rae Sremmurd
| Rae Sremmurd | |
|---|---|
Rae Sremmurd; Slim Jimmy eta Swae Lee 2015. urtean. Brown anaiak. | |
| Datuak | |
| Ezizenak | Pocket Busters, Swae Lee |
| Jatorria | Atlanta, Georgia |
| Musika mota | Hip hop |
| Instrumentuak | ahotsak |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2015 - |
| Produkzioa | |
| Taldekideak | |
| Aaquil Ibinshaman Brown (Slim Jxmmi), (1991) eta Khalif Malikibnsham Brown (Swae Lee), (1993) | |
| Informazio gehigarria | |
| www.raesremmurd.com | |
Rae Sremmurd (Atlanta, Georgia) Amerikako Estatu Batuetako hip hop bikote bat da, eta Brown anaiek osatzen dute: Aaquil Ibinshaman Brown (Slim Jxmmi) (1991ko abenduaren 29a) eta Khalif Malikibnsham Brown (Swae Lee) (1993ko ekainaren 7a).
«Rae Sremmurd» izena haiek asmatu zuten, eta ‘EarDrummers’, etxean haien artean erabiltzen zuten izenetik dator. Hitz bakoitzeko letrak atzekoz aurrera irakurrita, SremmLife deituriko bere lehen diskoa agertzen da, 2015eko urtarrilaren 6an kaleratu zuten diskoaren izena.
Brown anaiak beren amarekin, Bernadette Walkerrekin, eta Michael anaiarekin, hazi ziren. Aitak familia utzi zuen haiek jaiotzean. Berne amak AEBtako armadan egiten zuen zuen lan, eta askotan egoten zen kanpoko hainbat Estatutan. Familia behin eta berriro mugitu zen. Brown anaiak Kalifornian jaio ziren, baina amaren lanbideagatik askotan lekuz aldatu ziren. Txikitan Tupelon bizi izan ziren[1] (Elvis Presleyren sorlekura) Mississippi estatuan, geroago Marylandera joan ziren, eta azkenean, ama, Fort Hooden, lanpostu militar batean, kokatu zen Texasen, eta hara leku-aldatu zen familia osoa.
Bi anaiek txikitatik hasi ziren musikarekin praktikatzen, dantzatzen eta abestiak idazten. Khalifek, Swae Leek, gutxi gorabehera 10 urte zituenean, Fruity Loops taldearekin musika egiten ikasi zuen.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) About Rae Sremmurd. .
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









