Raimundo García García
| Raimundo García García | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1936ko martxoaren 16a - 1939ko otsailaren 2a Barrutia: Nafarroa Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia
1933ko azaroaren 25a - 1936ko urtarrilaren 7a Barrutia: Nafarroa Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia
1927ko urriaren 10a - 1930eko otsailaren 15a
| |||||||||
| Bizitza | |||||||||
| Jaiotza | Leon, 1884ko martxoaren 15a | ||||||||
| Herrialdea | |||||||||
| Heriotza | Iruñea, 1962ko urriaren 16a (78 urte) | ||||||||
| Hezkuntza | |||||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
| Jarduerak | |||||||||
| Jarduerak | kazetaria, idazlea eta politikaria | ||||||||
| Lantokia(k) | Madril | ||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||
| Alderdi politikoa | Q8248861 | ||||||||
Raimundo García García, Garcilaso ezizenaz ezaguna (León, 1884ko martxoaren 15a - Iruñea, 1962ko urriaren 16a[1]) espainiar kazetari eta politikaria izan zen. Pertsona erabakigarria izan zen XX. mendearen erdialdean Nafarroa Garaiko kazetaritzan, El Diario de Navarra egunkariaren zuzendari lanetan, eta bizitza politikoan, euskal abertzaletasunaren kontra eta 1936ko estatu kolpea Nafarroan antolatzen.
Jaiotza eta gaztaroa
Raimundo Madrilen hazi zen. Hala ere, gurasoak ez zituen bertakoak: Rafael García leondarra zen, eta Irene García galiziarra. Aita gerlari karlista aritu zen 1872-1876ko gerran. Ondorioz, aita Frantziara erbesteratu zen urte batzuetan.[2]
Raimundo Madrilgo San Isidro de León Institutuan egin zituen ikasketak. Aitak frantsesa irakatsi zion, eta itzulpen lanetan hasi zen, ordainduta. Zuzenbidea ikasten jarraitu nahi izan bazuen ere, aita hil egin zen, eta planak aldatu zituen. Orduan, Antonio de Balbuena kazetaria aritu zen Raimundoren tutore lanetan. Balbuenak ideologia karlista zuen, Raimundoren aitak bezala.[2]
Iruñean kazetari
Segur aski idazten trebea zela ohartuta, Balbuenak Iruñera igorri zuen El Eco de Navarra Iruñeko egunkari garrantzitsuenean idazle aritzera. Dirudienez, Raimundo 1902ko azaroaren 9an heldu zen Iruñera zaldizko diligentzia batean, eta hasieran La Perla hotelean hartu zuen ostatu. Aipatu egunkarian antzerki eta musika kritikak idatzi zituen.[2]
1911tik goiti, Diario de Navarran lan egitera aldatu zen. Gerora ezagun egingo zuten bi goitizenak baliatzen hasi zen: Garcilaso eta Amezti.[oh 1] Oso hasiera ona izan bide zuen kazetaritzan. Izan ere, luze gabe indarra hartzen ari zen egunkari horren zuzendari bilakatu zen: 1912an.[2] Harrezkero, 1962ko heriotza arte, egunkariko zuzendari jarraitu zuen,[2] eta ezinbesteko pertsonaia izan zen XX. mende erdialdeko Nafarroa Garaian.[3]
Espainiar autoritarismoaren gizona

Euskaltzaletasunetik espainiar autoritarismora
EAJ lehen aldiz Nafarroa Garaian sortu zenean, García Iruñeko lehen batzokiaren inauguraziora bertaratu zen, 1910ean.[4] Hamarkada bat baino lehen, ordea, bere posizio politikoa aldatzen joan zen. Parlamentarismoa kritikatu zuen, eta diktaduraren aldeko posizio argia hartu, 1917ko iraultzaren ondoren.[3] Horrenbestez, Miguel Primo de Riveraren diktaduraren etorrera harro txalotu zuen (1923-1930); hain zuzen, haren Batzar Nazionaleko kide izan zen.
Ordu arte, euskaltzale agertu bazen ere (are, Arturo Kanpionen jarraitzaile), 1917an bertan, bere euskaltzaletasuna ahaztu, eta guztiz kontrako jarrera hartu zuen. Adibidez, Iruñeko txistulari banda sortzearen kontra agertu zen (1923): «Soinu ederra aterako du, baina ez da gurea», esan zuen. Izan ere, Victor Praderaren posizioetara lerratu zen.[2]
Ospea
1921ean, izan ere, Marokora joan zen bertako espainiar gerra kolonialean korrespontsal aritzera, «Anuualgo hondamendiaren» ondotik. Oso ezagun bihurtu zen orduan, nafar soldaduen eta beren senitartekoen arteko mezulari lanak eginez, publikoki. Gainera, kontaktuak egin zituen bertako buruzagi militarrekin, afrikanistak, erabakigarriak geroko garaietan, hala nola Beorlegi, Berenguer, Mola eta Sanjurjo jeneralak, eta Franco bera. Ondorioz, ospe itzela hartu zuen Nafarroa Garaian, eta bertara itzuli zenean, jendetza zuen zain abegi egiteko. Horri esker, «Nafarroako seme kuttun» izendatu zuten, Iruñeko Udala bera aurka azaldu arren.[2]
Errepublikaren eta Estatutuaren kontrako azpijokoan
Azpilanean aritu zen 1931-1932an Euskal Estatutua zapuzteko eta ezin bestekoa izan zen arrakastarik izan ez zezan.[3] 1933tik 1936ra, Espainiako Gorteetako parlamentaria izan zen. Garai honetan, Italiako faxismoa eta Alemaniako nazismoa goretsi zituen.[2] 1931tik, Errepublika hondoratzeko eskuindar indarrak bateratzea lortu zuen, Diario de Navarrako linea editorialaren bitartez Errepublikaren kontrako alarma giroa sortzeaz arduratu zen.
Rodeznoko kondearekin batera, erabakigarria izan zen karlistek eta Emilio Molak lankidetza hitzartzeko eta, hartara, 1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpeak aurrera egiteko.[3] Une horretan, Molari gerra bandoa idazten lagundu zion. Iván Giménez ikertzailearen arabera, gurutzada hitza baliatzen lehena izan zen Errepublikaren kontrako borrokan,[oh 2] eta Gernika gorriek bonbardatu zutela zabaldu zuen. Estatu kolpea babestu arren, Espainiako Gerra Zibilak aurrera egin ahala, bere kazetaritza ez zen nahi bezala egokitu Francoren erregimenak espero zuenarekin. Geroztik, jada etxeko etsaiak parean ez zituela, nazioarteko gaiei erreparatu zien, antikomunismo suhar batez.[2]
Oharrak
- ↑ Bigarren hori euskarazkoa da, baina iritziak ez datoz bat esanahi zehatzari buruz: zuhaitza edo, segur aski, ametsetik eratorria; ikus Asiron, Joseba (2025-10-06)
- ↑ Beste iturri batzuek, berriz, Marcelino Olaetxea jo dute lehentzat. Izendapena Espainiara hedatu zen luze gabe, Enrique Pla y Deniel Salamancako apezpikuaren Las dos ciudades gutun pastoralaren bidez (irailaren 30a).
Erreferentziak
- ↑ «Gran Enciclopedia de Navarra | GARCÍA GARCÍA, RAIMUNDO» www.enciclopedianavarra.com (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ a b c d e f g h i Asiron, Joseba. (2025-10-06). «Vida y obra de uno de los personajes más decisivos de la Navarra del siglo XX» Nabarralde (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ a b c d Dronda, Javier (2013), 98. or.
- ↑ Esparza Zabalegui, José Mari; Lopez de Luzuriaga, Iñaki (itzul.). (2020). Gernikako Arbolaren biografia: Euskal Herriko ereserkia. (2. edizioa. argitaraldia) Txalaparta ISBN 978-84-18252-41-9. PMC 1242024933. (kontsulta data: 2023-03-03).
Bibliografia
- Dronda, Javier. (2013). Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936). Tafalla: Txalaparta ISBN 978-84-15313-31-1..
Ikus, gainera
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









