Ramiro Pinilla
| Ramiro Pinilla | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Ramiro Pinilla García |
| Jaiotza | Bilbo, 1923ko irailaren 13a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Getxo, 2014ko urriaren 23a (91 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Ramiro Pinilla García (Bilbo, 1923ko irailaren 13a - Getxo, 2014ko urriaren 23a) bizkaitar idazlea izan zen, Getxon bizi zena. Gaztelaniaz idatzi zituen bere liburu ugariak, eta 2006an Espainiako Narratiba Sari Nazionala jaso zuen, Las cenizas del hierro lanarengatik. Euskal Herrian gaztelaniaz idatzi duen idazlerik oparoenetako bat izan zen.
Bizitza
Ramiro Pinilla García Bilbon jaio zen 1923ko irailaren 13an. Hala ere, Getxoko Andra Mari auzoan zituen sustraiak, Arrigunaga hondartzako Arrune baserrian eman baitzituen gerra aurreko udak, eta gerra bitarteko urtea. Haren hitzetan, "umetan, hondartza hartan deskubritu nuen askatasuna".[1]
Gaztetan kromo bildumentzako testuak idatzi zituen.[2] 1960an argitaratu lehenbiziko eleberria, Las ciegas hormigas izenburukoa; Nadal Saria eta Espainiako Kritika Saria irabazi zituen harekin. 1971n, finalista izan zen Planeta Sarian, Seno lanarekin, baina zirkulu komertzialetatik urruntzea erabakirik, argitaletxe txikietan argitaratu zuen bere obra gehiena, eta irakurle gehienentzat ezkutuko idazlea izan zen urte askoan.
Getxon kokatuta dagoen narrazio- eta eleberri-saila da, beharbada, gehien goraipatu dena: Recuerda, oh, recuerda (1975), La gran guerra de doña Toda (1978), Andanzas de Txiki Baskardo (1979), Quince años (1990) eta Huesos (1997).
2005ean burutu zuen bere bizitzako lanik handinahiena: Verdes valles, colinas rojas trilogia (La tierra convulsa, Los cuerpos desnudos eta Las cenizas del hierro liburuek osatua). Euskal gatazkaren sorburu politikoak eta moralak aztertzen dituen lan horrek Euskadi Saria jaso zuen 2005ean, eta Kritika Saria eta Narratiba Sari Nazionala 2006an. 2013an bigarren aldiz irabazi zuen Euskadi Saria Aquella edad inolvidable lanarekin.
Getxon hil zen,[1] 2014ko urriaren 23an, 91 urterekin.[2]
Bibliografia
- 1960 Las ciegas hormigas
- 1961 El héroe del Tonkin
- 1969 En el tiempo de los tallos verdes
- 1972 Seno
- 1975 El salto
- 1975 Guía secreta de Bizkaia
- 1975 Recuerda, oh, recuerda
- 1977 Antonio B., el Rojo, ciudadano de tercera
- 1977 Primeras historias de la guerra interminable
- 1978 La gran guerra de doña Toda
- 1979 Andanzas de Txiki Baskardo
- 1990 Quince años
- 1997 Huesos
- 1998 La estación de Getxo
- 2005 Verdes valles, colinas rojas, hiru liburu hauek osatutako trilogia:
- La tierra convulsa.
- Los cuerpos desnudos.
- Las cenizas del hierro.
- 2006 La Higuera
- 2007 Antonio B. el ruso
- 2009 Solo un muerto más
- 2011 Los cuentos
- 2012 Aquella edad inolvidable
- 2013 El cementerio vacío
- 2014 Cadáveres en la playa
Pinillari buruzko bibliografia
- Mercedes Acillona (koord.): Ramiro Pinilla: el mundo entero se llama Arrigunaga. Deustuko Unibertsitatea, 2015. 252 or. ISBN 978-84-15759-71-3.
Ikus, gainera
- Ramiro Pinilla eleberri laburren saria[3]
- Euskal Herriko erdal idazleak
- Gaztelerazko literatura
- Bilboko idazleen zerrenda
- Getxo kulturak Txiki Baskardo ipuin lehiaketa antolatu izan du 2017. urtetik aurrera.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Astiz, Iñigo. Eleberriak hareaz idazten zituen idazlea. Berria, 2014ko urriaren 24a, berria.eus (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ a b Ramiro Pinilla hil da. Berria, 2014ko urriaren 23a, berria.eus (kontsulta data: 2025-10-18).
- ↑ «'Txiki Baskardo' Kontakizunen 8. Haur Lehiaketa | Getxo Kultura» getxo-kultura.eus (kontsulta data: 2026-03-18).
Kanpo estekak
- Euskarari ekarriak: Ramiro Pinilla, ekarriak.armiarma.eus
- Zabala, Juan Luis, Arrigunagako hondartzan ezagututako askatasunari atxikia (2010-08-11), berria.eus
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









