Randy Travis
Randy Bruce Traywick (Marshville, Ipar Carolina, 1959ko maiatzaren 4a), Randy Travis izen artistikoz ezaguna, estatubatuar country musikaria eta aktorea da. Aitaren gidaritzapean, zortzi urterekin, gitarra jotzen hasi zen, eta urte-pare bat geroago, Ricky anaiarekin, The Traywick Brothers bikotea osatu zuen. Hamasei urterekin Charlottera joan zen, eta tabernetan jotzen hasi zen. 1978an kontratu bat izenpetu zuen Paula Records diskoetxearekin, eta hurrengo urtean bi abesti grabatu zituen. Horietako batek, She's my woman abestiak, country musikako zerrendetan sartzea lortu zuen.
1982an Nashvillera joan zen; sukaldari gisa aritu zen lanean eta bere kabuz lehen diskoa argitaratzea lortu zuen, Randy Ray izenpean: Randy Ray Live. 1985ean Warner Brothersek fitxatu zuen eta Randy Travis izena hartu zuen. Hurrengo urtean argitaratu zuen lehenengo diskoa: Storms Of Life, hiru milioitik gora disko saldu zituen, eta iraultza handia gertatu zen country musikan. 1987an Always & Forever argitaratu zuen, eta disko horretako lehen abestiaren argitalpenetik 1989 arte zazpi alditan iritsi zen musika-zerrendetako lehen postura. Hura izan zen Travisen karrerako unerik gozoena. Old 8X10 (1988) eta No Holdin' Back (1989) diskoek ez zuten halako arrakastarik izan, baina haietatik ere lehen postuetara iritsi ziren abestiak atera ziren.
Laurogeita hamarreko hamarraldia Hard Rock Bottom Of Your Heart diskoarekin hasi zen, bere disko arrakastatsuenarekin. 1992an, Wind In The Wire argitaratu zuen, oharkabean igaro zena, eta bi urte geroago, berriz, This Is Me, arrakasta handikoa. 1996an Full Circle plazaratu zuen, Warner Brothers etxearekin argitaratu zuen azkena. Dreamworks konpainiak kontratatu zuen orduan, eta You and You Alone argitaratu zuen harekin, 1998an.
1999an A Man Ain't Made of Stone argitaratu ondoren, country musika alde batera utzi eta gospel musikan zentratu zen. Aldi horretan, album hauek eman zituen argitara: Inspirational Journey (2000); Rise and Shine (2002); eta Worship & Faith (2003).
2011ko ekainean, bere azken albuma, Anniversary Celebration ezagutzera eman zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Randy Travisen web-orria
| Artikulu hau Ipar Carolinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









