Ray Reardon
| Ray Reardon | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Tredegar, 1932ko urriaren 8a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | 2024ko uztailaren 19a (91 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | snooker player (en) |
| Jasotako sariak | |
| Ezizena(k) | Dracula |
Raymond 'Ray' Reardon (Tredegar, Gales, 1932ko urriaren 8a - 2024ko uztailaren 19a[1]) snooker jokalari galestarra izan zen.[2]
Kirol ibilbidea
Sei aldiz irabazi zuen Munduko Txapelketa 1970eko hamarkadan. 1970, 1973, 1974, 1975, 1976 eta 1978ean 1982an txapeldunordea ere izan zen. Urte horietarik Munduko Txapelketaren aro modernoa 1977tik aurrerakoa dela kontsoderatzen da. Halaber 1976-77an munduko snooker sailkapen globala ofizialdu zenean, lehen postuan kokatu zen lehenbiziko jokalaria izan zen, denboraldi horretan lortu zuelarik bere garaipen funtsezkoetako bat, 1976ko Mastersa.
1978an munduko txapeldun nagusiena izan zen ordura arte (45 urte eta 203 egunekin) eta 1982an ranking txapelketa bateko garaile nagusiena (50 urte eta 14 egunekin). 1982ko horretan munduko rankingeko lehena ere bihurtu zen, hori ere adin errekorra.
1992an snooker-etik erretiratu zen, baina zenbait jokalariren laguntzaile izan zen, eta, adibidez, 2004an munduko txapeldun titulua berari zor ziola esan zuen Ronnie O'Sullivanek.[3]
2017tik Galesko Open txapelketako saria, Ray Reardon Trophy izena darama bere omenez.[4]
Bizitza pertsonala
Ray Reardon 1932an jaio zen Galesko Monmouthshireko meatze-herri batean: Tredegar[2]. Aita bezala meategian lan egin zuen hamalau urtetik aurrera, eta herriko langileen klubean trebatzen hasi zen snookerrean eta billarrean.
Meategian izandako istripu batean, Ray Reardon lurrean harrapatuta geratu zen hiru orduz, baina onik atera zuten. Lanbidez aldatu zuen orduan eta Ingalaterran Stoke-on-Trent hirian polizia bilakatu zen[5].
Atzerantz bildutako adatsak eta hortz zorrotz irten samarrekin egin ohi zuen irribarreak "Drakula" ezizena eman zioten.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Ray Reardon» artikulutik itzulia izan da, 2024-08-02 data duen 217306079 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-08-02 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Ray Reardon: Six-time world snooker champion dies aged 91. 2024-07-20.
- ↑ a b (Ingelesez) Then and Now: Ray Reardon
- ↑ «'Magic' Ronnie wows Reardon» BBC 2004-05-02.
- ↑ (Ingelesez) «Welsh Open Snooker trophy named after legend Ray Reardon» BBC Sport 2016-09-28 (kontsulta data: 2025-03-04).
- ↑ West, Elliott. (2017-05-12). From Tredegar to the green baize, Ray Reardon.. .
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










