Reggio nell'Emilia
Reggio nell'Emilia[1] Italiako iparraldeko hiri bat da, izen bereko probintziako hiriburua, Emilia-Romagna eskualdean, Crostolo ibaiaren ertzean, Parma hiriaren hego-ekialdean kokatua. 167.678 biztanle ditu (2009-12-31) Errepide- eta burdinbide-gune garrantzitsua da. Nekazaritza-gaien (mahatsa, gazta, haragia) merkataritza eta industria (janari-industria, ardogintza, kimika-industria, burdinbide-gaiak, metalurgia, tresneria elektrikoa) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Arkitektura aldetik, aipagarriak dira XIII. mendeko katedrala, Madonna della Ghiara Ama Birjinaren eliza (1597-1619), Parmeggiani galeria eta XV-XVI. mendeetako jauregi ugari. HistoriaMarco Emilio Lepido erromatarrak sortu zuen K.a. II. mendean, Emiliako galtzadan, Regium Lepidi izenarekin. Lombardiako dukeen egoitza izan zen ondoren, eta herri burujabea zen XII. mendean. Este etxearen mende egon zen 1409tik 1796ra bitartean, eta Piemonteko eskualdean 1859. urteaz geroztik. Erreferentziak
Kanpo estekak |