Resa
| Resa | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Andosilla |
| Koordenatuak | 42°22′28″N 2°01′11″W / 42.374508°N 2.01985°W |
![]() | |
| Garaia | Erdi Aroa |
| yacimientoderesa.com | |
Resa aztarnategi arkeologiko bat da, Nafarroa Garaiko Andosilla herrian dagoena.[1]. Ebroren ondoan kokaturik, bertan zegoen zubia babesteko gotorlekua eraiki zuten. Antso I.a Gartzeitz erregea bertan hil zen. XV. mendearen hasieran hustuta zegoen.
Agiriek, aztarna arkeologiko batzuk, eta hainbat toponimok garai bateko herriaren froga dira: Valderresa , Resako altxonbide erreala, Resako sotoa eta Resako bidea eta Resa eta Resano deiturak dira. Resak monasterio bat, bi eliza, dorre bat, leizeak eta zubi bat izan zituen. Gaur egun ez dago horrelako eraikuntzarik, kobak izan ezik[2].
Historia
Sortu zeneko data ezezaguna da, nahiz eta jendea bizi izan zen musulmanen menderatze-garaian. 907/908 inguruan, Iruñeko erresuma hasiberriaren parte izan zen, Iruñeko Antxo Gratzeitz Iruñekoa. erregeak Tuterako (Nafarroa) Banu Qasi familiari konkistatu eta gotortu ondoren. Urteen poderioz nafar bastioi garrantzitsu izatera iritsi zen, lehenik musulmanen aurrean eta gero Gaztelako erresumaren aurrean. 1350ean, Nafarroako Artxibo Orokorrean gordetzen den Suen Liburuaren[oh 1] arabera, Juan Jiménez de San Adriánen familia bakarra bizi zen herrian. Urte horretan bertan, Nafarroako Karlos II.a erregeak Andosillako bizilagunei herria saltzen die bere udal mugapearekin batera, sotoa eta gatzagak ezik, beretzat gorde baitzituen. Egun horretan, Andosillako haitzuloetako (Andossiella, garai hartan) alkaidea Pedro Ximénez de Ugarra zen, eta, gainera, bertan bizi zen. Andosillak 225 biztanle inguru zituen garai hartan[2].
Indusketa arkeologikoak
Gaur egun, Vianako Printzea erakundeak, Andosillako Udalak eta Carlos García Pardo kazetariak indusketa batzuk sustatu dituzte Aranzadi Zientzia Elkartearen bidez. Lanak 2018an hasi ziren. Era berean, entitate horrek berak hainbat artxibotan dagoen dokumentazio guztia bateratu du[2]. Indusketen zuzendaria Josu Narbarte arkeologoa da.


Oharrak
- ↑ Su-liburuak lurralde jakin bateko etxeen zerrenda-bildumak dira, zerga-bilketako tresna gisa erabiltzeko eginak. ikusi: (2016-2-1) "El Archivo de Navarra dedica su microexposición de febrero al Libro de fuegos de 1366". navarra.es
Erreferentziak
- ↑ Narbarte Hernandez, Josu. Ebroko muga zaharraren lorratzetan. Argia, 2025eko apirilak 2, CC BY-SA, argia.eus (kontsulta data: 2026-2-7).
- ↑ a b c «Yacimiento Arqueológico de Resa [berezko web-gunea»] sites.google.com (kontsulta data: 2023-12-21).
Kanpo estekak
| Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










