Richard Irazusta

Richard Irazusta (Hendaia, Lapurdi, 1958 – 2025eko maiatzaren 26a) politikaria izan zen. Urte askoan Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleko kidea izan zen: Ezkerreko Mugimendu Abertzalekoa (EMA) eta Abertzaleen Batasunekoa (AB). Hala ere, 2008tik, Frantziako Alderdi Sozialistako kide eta Hendaiako auzapez Kotte Ezenarrorekin bat egin zuen;[1] 2014tik, auzapezordea izan zen. ABko ordezkari gisa, Lizarra-Garaziko Hitzarmena sinatu zutenetako bat izan zen Irazusta. Jaioterrian hil zen, 66 urterekin, Charcot eritasunak jota.[2]
EMAren sortzaileetako bat izan zen Irazusta, eta talde horren izenean aurkeztu zen 1986ko eskualdeko hauteskundeetara. Gerora, ABren zerrendetan aurkeztu zen Frantziako Nazio Biltzarrerako hauteskundeetara 1988an, 1993an, 1995ean eta 1997an.
1991ko apirilean, Irazusta atxilotu zuen Frantziako poliziak «lehergailuak egiteko materialez betetako garaje bat edukitzeagatik». Parisko epaile batek kartzelara bidali zuen «gaizkile elkarte bateko kide izateagatik» eta «ondasunak lehergailuz hondatzeagatik».[3] Antza denez, pertsona bati errentan eman zion garaje hura Iparretarrak talde armatuak erabili zuen. Dena dela, Fleuryko espetxean 42 egun eman eta gero Irazusta aske utzi zuten.[4]
Erreferentziak
- ↑ «Richard Irazusta hil da, ABko bozeramaile ohia» Berria 2025-05-26 (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2025-05-26). «Richard Irazusta, ABren bozeramaile ohia eta Hendaiako auzapezordea, zendu da» Kazeta.eus (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ «Hendaiako hamabi zinegotziek Irazusta askatzea eskatu dute» Euskaldunon Egunkaria (Egunkaria S.A.): 8. 1991ko apirilaren 28a.
- ↑ «Bere atxiloketa makurbide batera eramana izan dela dio Irazustak» Euskaldunon Egunkaria (Egunkaria S.A.): 7. 1991ko ekainaren 4a.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









