Share to:

Robert Aron


Robert Aron
seat 32 of the Académie française (en) Itzuli

1974ko martxoaren 7a - 1975eko apirilaren 19a
Georges Izard (en) Itzuli - Maurice Rheims
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Lionel Aron
JaiotzaLe Vésinet1898ko maiatzaren 25a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 16. barrutia1975eko apirilaren 19a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Pariseko Letren Fakultatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, filosofoa, idazlea eta politologoa
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
L'Ordre nouveau
comité de lecture des éditions Gallimard (en) Itzuli
Académie des sciences morales et politiques
Izengoitia(k)Robert Pelletier
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
IMDB: nm0036892 Edit the value on Wikidata

Robert Aron (1898-1975) frantziar idazle eta historialaria izan zen.

Georges Aron (burtsa-artekaria) eta Louise Lippmannen semea, Robert Aron Frantzia ekialdeko (Phalsbourg) antzinako familia burges judu batetik dator. 1898ko maiatzaren 25ean jaio zen eta bere jaioterriko Condorcet Lizeoan ikasi zuen. Armetarako deia aurreratuz, Lehen Mundu Gerraren amaiera aldera, frontera abiatu zen, bertan ofizial gisa borrokatu eta zauritu egin zuten 1918an.

Literatura eta argitalpen jarduerak

Sorbonan literatura ikasten ari zen bitartean, 1921eko urtarrilean Revue des Deux Mondes-en komunikazio arduradun gisa kontratatu zuten eta bertan egon zen 1939ra arte. 1922an Nouvelle Revue Françaiserekin kolaboratzen hasi zen. 1923ko udaberrian, literatura eta abangoardiako arteei buruzko biltzarrak antolatu zituen Collège de Francen,bertan txandaka aritu ziren hainbat pertsona ezagunak, hala nola Jean Cocteau, Georges Auric, Fernand Léger eta Erik Satiek. Kongresu horien arrakastari esker, 1923ko uztailaren 16an Gaston Gallimarden idazkari gisa kontratatu zuten, izen bereko argitaletxean, Bigarren Mundu Gerra piztu arte postu horretan egon baitzen. Hasiera batean idazkari soil bat, azkar igo zen eta irakurketa batzordeko kide bihurtu zen, eskubide erantsien eta itzulpen zerbitzuaren arduradun izateaz gain.[1]

Antonin Artaud eta Roger Vitrac-ekin batera, Théâtre Alfred-Jarry lehen antzerki surrealista eta bakarra sortu zuen, 1926an. 1927an eta 1928an hiru funtzio antolatu zituzten, eta horietako azkena André Breton-en komando surrealistek eten zuten, zeinak debekatzeko agindua eman zuen. Hori, Robert Aronen saiakera artistikoen amaiera ekarri zuen. Hala ere, esperientzia aprobetxatu zuen bere lehen antzezlana aurkezteko, Gigogne, Max Robur izengoitiarekin.

Ordre Nouveauren pertsonalismoa eta fundazioa

30eko hamarkadaren hasieran, Aron korronte pertsonalistan sartu zen, garai hartako pentsamendu politiko eta soziala berritu nahian. 1927an institutuko aspaldiko lagun batekin, Arnaud Dandieurekin, topo egin zuen, eta horrek norabide berria eragin zuen bere bizitzan. Elkarrekin gogoeta filosofiko eta politikoko lan sakona egin zuten, hiru lan nagusiren sorburu izan zena: La Révolution nécessaire (1933), Le Cancer américain (1931) eta La Révolution nécessaire (1931).

Ideia horiek Ordre Nouveau mugimenduaren oinarri teoriko bihurtu ziren, eta biek bat egin zuten 1931n; Esprit aldizkariarekin batera, pertsonalismoaren adierazpen originalenetako bat irudikatu zuen, “hogeita hamarreko hamarkadako inkonformismoa” bezala ezagutzen dena. Aronek federalismo integral bat defendatzen zuen (politikoa, soziala eta ekonomikoa), giza bizitza komunitateetatik eta lurraldeetatik berrantolatzeko aukera emango zuena, “ezarritako desordena” deitzen zutena gaindituz.

Dandieu 1933an hil ondoren, Aronek bakarrik jarraitu zuen lan intelektual hori. L’Ordre Nouveau aldizkariaren editore gisa, mugimenduaren ekimen guztietan parte hartu zuen, 1938an desegin zen arte. Bere garai honetako lanen artean Dictature de la liberté (1935), Victoire à Waterloo (1937) eta La Fin de l’après-guerre (1938) nabarmentzen dira.[2]

Bigarren Mundu Gerra: espetxea, erbestea eta erresistentzia

Bigarren Mundu Gerran dela eta bere literatur jarduerak etenda ikusi zituen. 1941ean atxilotu zuten juduen aurkako operazio batean eta Merignaceko zelaian sartu zuten, Bordeletik gertu. Parisen bizitzeko debekuarekin askatu ondoren, Lyonen jarri zen bizitzen, eta diskretuki lagundu zuen Estatu Batuen lehorreratzea Afrikako iparraldean prestatzen.

Hainbat laguntzari esker, Aljerrera joatea lortu zuen, eta bertan Henri Girauden eta ondoren Charles de Gaulleren lehen administrazio-taldeetako kide izan zen. 1943an Fraternité des Français argitaratu zuen eta Frantzia Askeko zirkulu intelektualetan aktiboki parte hartu zuen.

Askapenaren osteko jarduera intelektuala

Lucie Faure eta Jean Amroucherekin La Nouvelle Équipe Française aldizkaria sortu zuen, eta bertan aritu zen lanean 1952ra arte. La Fédération mugimenduaren sorreran ere lagundu zuen eta europar federalismoa defendatzen jarraitu zuen Ordre Nouveauren kide ohiekin batera.

1950etik aurrera, Aronek Frantziako historia garaikidea berreraikitzen jardun zuen. Lan dokumental luze baten emaitza izan ziren bere lan historiko handiak: Histoire de Vichy (1954), Histoire de la Libération (1959) eta Histoire de l’Épuration (1967-1975).

Bere interpretazioak geroago Robert O. Paxton bezalako historialariek eztabaidatu bazituzten ere, lan hauek bere ospe intelektuala sendotu zuten.

Gerraren ondoren, Aronen gazte-agnostizismoak bere herentzia juduarekiko eta kristautasunarekiko interes berrituari bide eman zion, eta horrek ekumenismora hurbildu zuen. Bere lan erlijiosoen artean Portrait de Jésus, Ce que je crois eta Histoire de Dieu nabarmentzen dira. Politikaren alorrean, funtsezko lana da Le socialisme français face au marxisme.

Azken urteak

1974ko martxoaren 7an Académie Françaiseko kide hautatu zuten, baina 1975eko apirilaren 19an hil zen, ofizialki kargua hartu baino egun batzuk lehenago. Bere sarrera-hitzaldia hil ostean irakurri eta onartu zen.

2002an, Claude Arnaud-May suhiak Mais vous faites la guerre ici izeneko 52 orduko dokumentala egin zuen, Aronek Lehen Mundu Gerran soldaduska egiten ari zela bere familiari bidalitako 300 gutun eta 800 argazkitan oinarrituta.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Robert Aron. 2025-04-21 (kontsulta data: 2025-12-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Día histórico: Robert Aron» La Nación 2003-03-13 (kontsulta data: 2025-12-19).

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya