Robert Arranbide
| Robert Arranbide | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | 1942 | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Hendaia, 2023ko abenduaren 21a (80/81 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | frantsesa euskara | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria | ||
| Izengoitia(k) | Popol | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Robert Arranbide "Popol" (frantsesez: Robert Arrambide) (1942 – Hendaia, 2023ko abenduaren 21a) Lapurdiko politikari eta mugimendu abertzalearen hastapenetako militantea, Hendaiako hautetsia izan zen.
Ibilbidea
Talde abertzalearen burua izan zen 1980ko hamarkadatik, eta preso politiko ohia zen. Biharko Hendaiako zerrendaburu izan zen 1989tik aitzina, baita hautetsi ere. Gero, Abertzaleen Batasunarekin aurkeztu zen 1994ko hauteskunde kantonaletan, Hendaiako kantonamenduan. Akelarre kultur elkartean parte hartu zuen eta Bil herriko aldizkariaren egileetako bat izan zen. 2004an atxilotu zuten, ETAren kontrako operazio batean, eta bi urte eta erdiko espetxe prebentiboa bete behar izan zuen; poliziaren arabera bere etxean armak aurkitu zituzten. Mikel Albisu, Mikel Antza, eta Soledad Iparragirre "Anboto", ETAko buruzagien aurkako epaiketan kondenatu zuten Frantzian. [1]2010ean epaitu zuten, Parisen, eta bost urteko kartzela zigorra jarri zioten, horietako bi gibelapenarekin.[2] 2023an eritasun luze baten ondotik hil zen Arranbide. [3]
Erreferentziak
- ↑ https://www.elcorreo.com/vizcaya/20101122/mas-actualidad/politica/jucio-contra-antza-anboto-201011221826.html
- ↑ https://www.berria.eus/euskal-herria/robert-arranbide-popol-zendu-da_2118278_102.html
- ↑ https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20231221/robert-arrambide-militante-abertzalea-hil-da?_gl=1*112r360*_ga*NzQzNzYxOTI5LjE2Nzc1MDIwNzM.*_ga_MK8VK976EL*MTcwMzM1MTI2OC40MzQuMS4xNzAzMzUxMjkwLjM4LjAuMA..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









