Rodrigues
| Rodrigues | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Mont Limon (en) |
| Garaiera | 398 m |
| Mota | administrative territorial entity of Mauritius (en) |
| Luzera | 19 km |
| Zabalera | 9 km |
| Azalera | 109 km² |
| Eponimoa | Diogo Rodrigues (en) |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 19°43′S 63°25′E / 19.72°S 63.42°E |
| UTC ordua | UTC+04:00 |
| Honen parte da | Maskareinak |
| Estatu burujabe | |
| Ur-gorputza | Indiako ozeanoa |
Rodrigues (frantsesez: Île Rodrigues, ʁɔdʁiɡ ahoskatua; kreolez: Rodrig) Indiako ozeanoko uharte bat da, 2001az geroztik Maurizioko Errepublikako zati erdi autonomoa dena. Izena Diogo Rodrigues esploratzaile portugaldarrarengandik datorkio.
37.922 biztanle ditu (2011), 14 herritan. Tokiko hizkuntza frantses kreolea da. Hiriburua Port Mathurin da. Ekonomia arrantzan nekazaritzan eta turismoan oinarrituta dago.
Geografia
Rodrigues 1,5 miloi urteko uhartea da, sumendizko ‘Maskareinar ordokia’ren gainean jaioa. Maurizioko ekialdetik 560 kilometrora dago, hegoaldeko 19°40/19°46 paraleloetan eta ekialdeko 63°20/63°30 meridianoetan.
Zabaleraz, 108 km² ditu. Uharte menditsua da eta punturik altuena (398 m) Mountain Limon dago. Koralezko uharriak inguruan ditu, 18 uhartetxotan.
Klima
Bi urtaro daude: aro hezea (urtarriletik martxora arte, batez ere, 25,9 °C inguru eta zikloien arrisku handiarekin) eta aro lehorra (abuztutik urria arte, 22,3 °C gradurekin).
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 33.9 | 34.0 | 33.9 | 33.0 | 30.9 | 30.9 | 30.4 | 31.2 | 30.7 | 30.9 | 30.9 | 33.1 | 34 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 29.2 | 29.3 | 29.4 | 28.7 | 27.5 | 26.0 | 25.0 | 24.8 | 25.4 | 26.3 | 27.4 | 28.7 | 27.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 23.6 | 23.8 | 23.7 | 23.0 | 21.6 | 20.1 | 19.1 | 18.8 | 19.3 | 20.1 | 21.3 | 22.8 | 21.4 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 18.4 | 19.8 | 19.0 | 18.4 | 18.1 | 16.5 | 14.5 | 15.2 | 15.8 | 16.5 | 17.2 | 19.2 | 14.5 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 150.0 | 184.7 | 131.2 | 117.0 | 78.3 | 77.6 | 80.8 | 59.4 | 43.8 | 40.7 | 70.0 | 71.0 | 1104.5 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 12 | 13 | 13 | 13 | 12 | 13 | 15 | 13 | 9 | 8 | 7 | 8 | 136 |
| Eguzki orduak | 275.9 | 240.1 | 257.3 | 243.0 | 244.9 | 219.0 | 232.5 | 244.9 | 237.0 | 275.9 | 273.0 | 285.2 | 3028.7 |
| Hezetasuna (%) | 79 | 81 | 80 | 79 | 75 | 74 | 75 | 74 | 74 | 74 | 76 | 77 | 76 |
| Iturria: Mauritius Meteorological Services[1] | |||||||||||||
Biodibertsitatea
Uharte isolatua izanik, zenbait espezie endemiko zituen Rodriguesek, baina XVII. mendetik batzuk galdu dira. Babesgune batzuk daude orain: Grande Montagne (14 ha), Anse Quitor (10 ha) eta bi uhartetxo: Île aux Sables (8 ha) eta Île aux Cocos (14,4 ha).
Historia
Beste nabigatzaileez gain, portugaldarrak heldu ziren XVI. mendeko hasieran eta Rodrigues izena eman zioten
XVII. mendean holandarrek eta frantsesek uhartean finkatzeko saiakerak egin zituzten baina, azkenean, uhartea frantziarren esku geratu zen. Haiek mendebaldeko uhartetatik esklaboak ekarri zituzten beren plantazioetarako: hortxe dago populazioaren jatorria. 1809an, Napoleondar Gerretan, britaniarrek Rodrigues bereganatu zuten. Haien menpean, esklabotza deuseztatu zen. 1883n Krakatoaren eztanda entzun zen Rodriguesen, uhartetik 4.800 km badago ere.
2001eko azaroaren 20an, Maurizioko Biltzar Nazionalak autonomia eman zion Rodriguesi.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Mauritius Meteorological Services. Climate of Rodrigues & other outer islands. .
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










