Share to:

Roujiamo

Roujiamo
jiamo (en) Itzuli eta txerrikiz egindako plater
Osagaiakogi zapala eta txerrikia
Historia
Jatorrizko herrialdeaTxinako Herri Errepublika
Roujiamo Pekingo jatetxe batean.

Roujiamo, batzuetan rou jia mo, Txinan, batez ere Shaanxi probintzian, asko kontsumitzen den kale-janaria da. Txerri haragi erregosiarekin, 20 espezia eta gozagarri mota dituen zopa batean egin daiteke.[1] Espezia gutxi batzuk bakarrik erabil daitezkeen arren (saltzaile askok egiten dute), ateratzen den platera ez da hain zaporetsua. Roujiamo munduko ogitarteko edo hanburgerrik zaharrena dela esan daiteke. Kaleko postu askotan edo meskitetatik gertu aurki daiteke salgai.

Xi'ango inguru musulmanetan, txerrikirik ez erabiltzeko, txahal-haragia erabili ohi da (kebab estiloan prestatua, kumino eta piperbeltzarekin), eta Gansun, sarritan, arkumea.

Historia

Bere historia Qin dinastiarekin hasten da (k. a. 221–k. a. 206) eta haragiarena Zhou dinastiarekin (K. a. 1046-K. a. 256). Gaur egun musulmanen komunitatean oso ezaguna den arren, Han etniako txinatarrek asmatu zuten, eta musulmanak txerriaren ordez txahala edo arkumea jartzera mugatu dira.

Errezeta

Haragia mehe mozten da, martorri eta piperbeltz leunarekin nahasten da eta mo batean, hau da, ogi lau mota batean, sartzen da. Benetako moa gari-irinarekin egiten da. Behin eta berriz mugitzen da denbora luzez, eta buztinezko labe batean egiten da. Gaur egun Txinako alde askotan zartagin batean edo presio-eltze batean egiten da; halaber, batzuek, moaren ordez lurrun-opil bat ere erabiltzen dute. Horrelakoetan bertsio tradizionalarekiko zaporea nabarmen aldatzen da. Haragia prestatzeko erabiltzen diren espezien eta ogia egiteko moduaren arabera, roujiamoaren zaporea izugarri aldatzen da.[2]

Erreferentziak

  1. Kraig, Bruce; Taylor Sen, Colleen (2013). Street food around the world: an encyclopedia of food and culture. Santa Barbara, California: ABC-CLIO. 280.or. ISBN 978-1-59884-955-4. [1]
  2. Spiegel, Alison (2015eko apirilaren 8a). «What Are Chinese Hamburgers And Why Aren't You Eating Them?». The Huffington Post. [2]

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):[3] Julia Moskin (2008ko uztailaren 30a); «Let the Meals Begin: Finding Beijing in Flushing». The New York Times.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya