Rudolf Peierls
Sir Rudolf Ernst Peierls (Berlin, 1907ko ekainaren 5a - Oxford, 1995eko irailaren 19a) alemaniar-britainiar fisikaria izan zen.
Bere garaiko fisikari nagusiekin jardun zuen: Sommerfelden jarraitzaile izan zen Munichen eta Heisenbergena Leipzigen, eta Pauliren laguntzailea izan zen Zurichen. Birminghameko Unibertsitateko fisikako irakasle egin zuten 1937. urtean. Quantumen mekanikak jakintzaren beste alor batzuetan izan ditzakeen aplikazioei buruzko ikerketak egiten hasi zen. Bere ekarpen nagusiak egoera solidoaren fisikari, lehenik, eta ondoren, fisika nuklearrari buruz egindako ikerketak dira. Solidoen teoria ikertu zuen eta eremu magnetikoak eroapen elektroietan duen eragina aztertu zuen bereziki (Hall efektua). 1929an gai ez-metalikoetan bero-eroapena nola gertatzen den azaldu zuen, eta tenperatura txikietako bero-eroapenari buruzko lanak ere egin zituen. 1930eko hamarraldiaren inguruan fisika nuklearrean murgildu zelarik, 1938. urtean nukleoen talkei buruzko teoria bat osatu zuen, eta handik bi urtera, Frischekin batera, frogatu zuen posible zela uranio aberastuko kopuru txiki batean kate-erreakzio bat sortzea elektroi-igorpenen bidez.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









