Rudolf Trebitsh
| Rudolf Trebitsh | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Viena, 1876ko urtarrilaren 28a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Judendorf-Straßengel, 1918ko urriaren 9a (42 urte) |
| Familia | |
| Aita | Leopold Trebitsch |
| Haurrideak | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | etnologoa, hizkuntzalaria, medikua, antropologoa, autorea eta olerkaria |
Rudolf Trebitsch , 1876ko urtarrilaren 28an, Viena hirian jaio zen austriar antropologoa izan zen. 1918ko urriaren 9an, Graz hirian hil zen; etnologiaren ikuspuntutik Europako hainbat hizkuntza gutxitu ikertu zituen eta tokian-tokiko soinu grabazioak bildu zituen ikertzeko.
Biografia
Leopol Trebitsch eta Malvina Singerren semea zen. Hasieran medikuntza ikasketak egin zituen eta 1900 urtean burutu. Gerora, antropologia, etnologia eta hizkuntzalaritza alorretan ikasketak egin zituen. Ondoren, 1904tik 1913ra bitartean, Islandia (1904), Groenlandia (1906), Irlanda, Gales eta Eskozia (1908,1909) eta Euskal Herrian (1913)barrena ibili zen, desagertzeko zorian zeuden hizkuntzak ikertzeko. Lehenengo Mundu Gerra hasi eta 1915ean mediku gisa jardutera bidali zuten armadako erietxe batera, Grazetik gertu; han hil zen hiru urte beranduago.
Lanak
Vienako Zientzietako Akademia Inperialeko kidea izan zen. Hizkuntz grabazioak eta grabazio musikalak egin zituen. Soinuez gain, argazkiak, lanabesak, arropak, oinetakoak, etab. bildu zituen. Bilduma horiek guztiak Zientzien Akademia Inperialaren Artxibo Fonografikoan (edo “Phonogrammarchiv”) eta Vienako Museo Etnografikoan jaso ziren. 1913ko udan Euskal Herrira etorri zen eta euskaldunen lekukotzak bildu zituen, hotsak eta musika. [1]
Erreferentziak
- ↑ LOPEZ DE ARANA, I., «Rudolf Trebitsch-en 1913ko euskal grabazio musikalak (II)»,Lapurdum : revue annuelle du Centre de Recherches sur la Langue Basque et l'Expression en Langue Basque (ERS 142 du CNRS et de Bordeaux III) et du Département Interuniversitaire d'Études Basques (Faculté Pluridisciplinaire de Bayonne) zk. 14 (2010), 89-135 or.
Kanpo loturak
- Rudolf Trebtschen euskal grabazioak, http://www.ahotsak.com/erabiltzaileak/rudolf_trebisch
- Rudolf Trebitsch-en 1913ko Euskal grabazio Musikalak (II) Inaxio López de Arana Arrieta|http://lapurdum.revues.org/2285
- (Alemanez)Austriako Artxibo Fonografikoaren katalogoa, non Trebitscheek bildutako grabazioak entzungai diren http://catalog.phonogrammarchiv.at/
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









