Ruscino
| Ruscino | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | Ekialdeko Pirinioak |
| Barruti | Perpignaneko barrutia |
| Kantonamendu | canton of Perpignan-7 |
| Frantziako udalerri | Perpinyà |
| Koordenatuak | 42°42′30″N 2°56′44″E / 42.708464°N 2.945558°E |
![]() | |
| Historia | |
| Kultura | Antzinako Erroma |
Ruscino (Ῥουσκινόν edo Ῥουσκινών) iberiarren (edo iberiartutako) hiri bat izan zen, eta, ondoren, Narbonako Galiako volcae tektosageen erromatar hiri bat, gaur egungo Perpinyàtik oso hurbil, eta Ruscino ibaiaren ertzean, gaur egun Tet ibaia, alegia. Bandaloek suntsitu zuten 409an.[1]
Haren hondakinak XVII. mendean aurkitu ziren. Indusketan XIX. mendean hasi eta gaur egun arte jarraitzen dute. Gaur egun aztarnategia bisitagarria da. Castell Rosselló herriaren hegoaldean daude, Bajolesko Tenpluko ordenareen enkomiendaren aztarnategiaren ondoan.[2][3]
Hannibal Galian barrena sartu zenean, Iliberira (Elna) iritsi zen, eta handik Ruscinora, iturrien arabera, izen bereko ibaiaren ertzean eta Ruscino izeneko urmael baten ondoan zegoena, itsasotik hurbil eta arrainez gainezka.[1] Ponponio Melak kolonia erromatarra zela aipatzen du (Col. Rus. Leg. VI). Plinio Zaharrak Oppidum Latinorum dela idatzi zuen, eta hortik ondorioztatzen da, Goi Inperioaren garaian jada, eskubide latinoa zuen kolonia zela.
Ruscione bezala agertzen da, Revenako kosmografian,[4] Antoninoren Ibilbidean eta Peutingerren taulan ere aipatua da. Geroago, Rosciliona izenarekin agertzen da. Castell Rossellóri edo Torre del Rosselló herrian daude gaur egun bere erorkiak, Tet ibaiaren ertzean. Ruscino hitza feniziar jatorrikoa da ziurrenik, Barcino bezala[5] eta Roussillon konderriari izena eman zion. Erdi Aroko latinezko Rosciliona edo Ruscione izenak aldatu egin zen denborak aurrera egin ala eta azkenean, Rosselló izena bihurtu zen. Izen bereko antzinako ibaiari dagokionez, Ruscino, Pomponio Mela geografoak Telis ibaia aipatzen du, Tetis izenaren transkripzio okerra izan daitekeena, eta Tetis-etik, Tet izatera pasa zen.[1]
Iturri klasikoetan
Ruscino iturri kalsikoetan hainabt adliz aipatzen da: Plin. N.H. 3.32; Strab. 4.1.6; Plb. 34.10, 1; Liv. 21, 24; Mela II, 84.[6]

Txanpona

Txanpona ere jo zuen. Pierre-Yves Melmoux aditu frantsesak lau serietan banatu du Ruscinoko txanpon ekoizpena. Atzealdean ahuntz bat daramana, arrosa eta bi zaldi-protomo daramana, itsas zaldiaren bi protomo[7] eta kaduzeo bat daramana eta brontzezko emisioak, bi motatakoak direnak. Horiei ere gehitu behar zaizkie izurdea eta BA duten txanponak. Kasu guztietan balio txikiko txanponak dira, eta hortik ondorioztatzen da hiriak bere biztanleei txanpon zatikiak eman nahi ziela eta pisua, beti ere, eskualde osoan lehentasuna zuen zilar eta brontze unitateetara egokituta.
Iberierazko testuak
Okzitaniako eskualde honetako beste aztarnategietan bezala (Pech Maho, Gruissan, Esérune, Cerdanya eskualdeko labarretako inskripzioak, eta beste), hemen ere, erromatar epigrafiarekin batera, iberieraz idatzitakoa ere agertu da indusketetan. 2004ko azaroan ezaugarri iberikoak zituzten berunezko bi xafla ustekabean aurkitu ziren eta ekarpen garrantzitsua izan da Ruscinoren eta Rosellonen dokumentu epigrafiko iberiarrentzat.[8] Horietaz gain, zeinu bakarra edo gutxi batzuk dituzten hainbat grafito ere agertu dira.[9]
Museoa
Ruscinoko aztarnategian aurkitutako testu iberikoak, grafitoak eta berunezko plakak Musée archéologique de Ruscino, jatorrizko aztarnategitik gertu, eta Musée archéologique de Tautavel en kontserbatzen dira nagusiki. Museoan, aztarnategia eta bertako aurkikuntzak ikertzen dituen Centre de Recherches Archéologiques de Ruscino -Centre de recherche "Remy Marichal"- ikerketa zentroa dago.[10][11][12]
Erreferentziak
- ↑ a b c Smith, William (1854) «Ruscino», Dictionary of Greek and Roman Geography, illustrated by numerous engravings on wood. Londres: Walton and Maberly & John Murray, 858-859. or.
- ↑ «Ruscino» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana.
- ↑ Ruscino aztarnategia Frantziako GéoPortail-ean
- ↑ Jacobs, Alfred (1827-1889) Auteur du texte. (1858). De Gallia ab anonymo Ravennate descripta disseruit, tabulamque addidit... Alfred Jacobs,.... , 43 eta 49 or. (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ Holder, Alfred. (1904). Alt-celtischer Sprachschatz: I - 2. tomoa. Leipzig: Teubner, 1249-1250 or..
- ↑ «Cecas | Moneda Ibérica» monedaiberica.org (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ Burua, lepoa eta sorbaldaren goialdea irudikatzen duen eskultura
- ↑ Rébé, Isabelle; Hoz, Javier de; Orduña Aznar, Eduardo. (2012). «Dos plomos ibéricos de Ruscino (Perpignan, P.-O.)» Palaeohispanica. Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania Antigua (12): 211–251. doi:. ISSN 1578-5386. (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Orduña Aznar, Eduardo. (2013). «Los numerales ibéricos y el vascoiberismo» Palaeohispánica: Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania antigua (13): 517–529. ISSN 1578-5386. (kontsulta data: 2026-06-26).
- ↑ «Musée archéologique de Ruscino - POP» pop.culture.gouv.fr (kontsulta data: 2026-06-26).
- ↑ «Centre de recherche "Remy Marichal" | Perpignan la rayonnante» www.mairie-perpignan.fr (kontsulta data: 2026-06-26).
- ↑ (Frantsesez) «Musée de préhistoire de Tautavel» Musée de Préhistoire de Tautavel (kontsulta data: 2026-06-26).
Bibliografia
- Baratta, Giulia. Ed.(2016) “Studi su Ruscino”, Sylloge epigraphica barcinonensis. Annexos III (SEBarc. Annexos I I), Bartzelona
- Becat, Joan (1985) «113 - Perpinyà». In: Atles toponímic de Catalunya Nord. II. Montoriol - el Voló. Perpinyà: Terra Nostra, 2015 (Biblioteca de Catalunya Nord, XVIII). ISBN ISSN 1243-2032.
- Becat, Joan; Ponsich, Pere; Gual, Raimon. «Perpinyà». In: El Rosselló i la Fenolleda. Bartzelona: Fundació Enciclopèdia Catalana, (Gran Geografia Comarcal de Catalunya, 14). ISBN 84-85194-59-4.
- Claustres, Georges (1951) «Stratigraphie de Ruscino. Historique des fouilles». IN: Études roussillonnaises. Revue d'histoire et d'archéologie méditerranéennes, I. tomoa Perpinyà: Imprimerie du Midi, 135 - 195. or.
- Claustres, Georges (1952) «Deux vases arrétins ornés de Ruscino». IN: Études roussillonnaises. Revue d'histoire et d'archéologie méditerranéennes, II. tomoa, Perpinyà: Imprimerie du Midi, 169-174. or.
- Lantier, Raymond (1952) «Gobelet arrétin découvert à Castel-Roussillon». In: Études roussillonnaises. Revue d'histoire et d'archéologie méditerranéennes, II. tomoa, Perpinyà: Imprimerie du Midi, 175-182. or.
- Rébé, Isabelle; Marichal, Rémy (2005 ) «La pierre ollaire en Roussillon : état des decouvertes». In: Roches ornées, roches dressées: Aux sources des arts et des mythes. Les hommes et leur terre en Prénées de l'est. Actes du colloque en hommage à Jean Abélanet. Perpinyà: Presses Universitaires de Perpignan et Association Archéologique des Pyrénées-Orientales, (Collection Éstudes). ISBN 978-2-914518-61-1.
Kanpo estekak
- Cité antique de Ruscino. Ajuntament de Perpinyà.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










