Ruth Linaza
| Ruth Linaza | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lemoa, 1983 (42/43 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Otxandio |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | sokatiralaria |

Ruth Linaza Beobide (Lemoa, Bizkaia, 1983) herri kirolaria da, sokatiran, trontzan, txinga eta zaku eramaten zein lasto altxatzen aritutakoa.
Biografia
Lanbidez Haur Hezitzailea den emakume honek gazte-gaztetatik lotuta du bere zaletasun esparrua herri kirolen mundura.[1]
Lehiatzeaz gain, erakustaldi desberdinetan hartu du parte, gutxiengoa diren kirolei ikusgarritasuna ematea helburu.[2]
Gasteizko Badaiotz Sokatira taldeari lotuta 2004. urtetik aurrera, Australia, Hegoafrika, Taiwan, Txina, Japonia, Suedia, Herbehereak, Suitza zein Eskoziako neska taldeak izan dituzte aurkari sokaren beste aldean. Nazioarteko hainbat eta hainbat domina irabazitakoak dira gazteiztarrak, munduko txapelak tarteko.[1][3][4]
Taldearen izenean erantzun zuen elkarrizketa baten esaten zen oinetakoak direla sokatiralarien ekipazioan gehien hondatzen dena. Kirol hau egiteko ezinbesteko lan tresna direnez, rekautxutatu egiten dituzte, lurrera hobeto oratu daitezen kautxuarekin gogortuz. Tiraldi bakoitzean zapatilla pare bat gastatzen du jokalari bakoitzak.[1]
2012an, Taiwango sokatira taldeari irabazi ostean, hauek bertara gonbidatu zituzten Badaiotzeko kideak eta sokatiralari bati buruzko Step Back to Glory (euskaraz, "Itzuli zaitez ospera") filman parte hartzeko aukera izan zuten jokalari batzuk, tartean Ruth Linazak.[5]
Gasteizen ikasketak egiten ari zela, trontza frogatzeko gonbitea egin zioten. Modalitate honetan eta enbor bertikalean bikote mistoak ere osatu ditu[6] eta lasto jasotzea da multi-atleta honen beste espezializazioetako bat. Txingak eramaten lehiatu du, 25 kiloko burdin astunak esku banatan garraiatuz, eta 40 kiloko zakutzarra lepoan hartuta zaku eramaten jardundakoa da, kirol bietan gorengo postuetan sailkatuz.[7]
"Herri kirolak gazteen artean sustatzeko modu bakarra eskolan sartzea da, haurrak herri kirolak praktikatzen hastea. Hor egin behar da ahalegina, zaletasuna umetatik errotzen joan dadin". Ruth Linaza
Sariak
- 2024an Lemoako udalak bertako kirolariak saritzeko ekitaldian Ruth Linaza saritu zuen Arabako Trontza lehiaketan txapeldun eta Euskadikoan txapeldunorde lorpenagatik[8]
Erreferentziak
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Jiménez, Olga. (2020-02-19). «Badaiotz, campeonas del mundo por séptima vez» El Correo (kontsulta data: 2025-06-13).
- ↑ «"Enbor bertikala erronka handia da, teknika aldatu egiten delako" - Durangaldea» Anboto.org (kontsulta data: 2025-06-13).
- ↑ (Ingelesez) «Badaiotz Sokatira Taldea - Wikiwand» www.wikiwand.com (kontsulta data: 2025-06-13).
- ↑ all_powerful_Oz. «Ruth Linaza: "Sokatira ez da soilik euskal kirola"» Gaztezulo (kontsulta data: 2025-06-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Marigorta, Ander Martínez de. (2023-03-04). «Badaiotz Sokatira Taldea: la renovación del octocampeón del mundo» Gasteiz Hoy (kontsulta data: 2025-06-13).
- ↑ «"Enbor bertikala erronka handia da, teknika aldatu egiten delako" - Durangaldea» Anboto.org (kontsulta data: 2025-06-13).
- ↑ «Ruth Linaza lemoaztarra txapeldun izan zan Arabako Txinga Eroate Txapelketan eta bigarren Zaku Eroate Txapelketan - Lemoa» Begitu.eus (kontsulta data: 2025-06-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martín, Susana. (2024-11-12). «Lemoa reconoce la trayectoria de 30 deportistas locales» Deia (kontsulta data: 2025-06-13).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









