Share to:

Ryūjin

Ryūjin
Ezaugarriak
Jatorrizko izena龍神
BizitokiaRyūgū-jō
Familia
Seme-alabakOto-hime (en) Itzuli

Ryūjin (japonieraz: 龍神?), euskaraz: «herensuge-jainkoa»), zenbait tradiziotan Ōwatatsumiren baliokidea zena, itsasoaren jainko babeslea zen japoniar mitologian. Japoniar herensuge honek ozeanoaren boterea sinbolizatzen zuen. Aho handia zuen eta giza itxura hartzeko gai zen. Ryūjin itsaspeko jauregi batean bizi zen, Ryūgū-jō izenekoa, koral gorri eta zuriz eraikia, eta handik itsasoko olatuak kontrolatzen zituen, harribitxi magiko batzuk erabiliz (Kanju eta Manju). Harribitxi horiekin marea baretu eta harrotzen zuen. Itsas-dortokak, arrainak eta marmokak Ryūjinen zerbitzariak ziren.[1][2]

Askok medikuntza ezagutzen zuela uste eta euri eta trumoien eramaletzat hartzen zuten: Ryūjin zenbait familietako jainko-zaindaria (ujigami) da.[3]

Ryūjin Otohime jainkosa ederraren aita zen, Hoori printzearekin ezkondu zena. Esaten denez, Japoniako lehen enperadorea, Jimmu enperadorea, Otohime eta Hooriren biloba izan zen. Ondorioz, Ryūjin Japoniako dinastia inperialaren arbasoetako bat da.

Kondaira alternatiboak

Elezahar baten arabera, Jingū enperatriza Ryūjinen harribitxi magikoen laguntzarekin Korea erasotzeko gai izan zen.[4] Koreako itsas-armadarekin izandako borrokan, Jingū enperatrizak Kanju harribitxia (japonieraz: 干珠?) ("Marea Behereko Gema") itsasora bota zuen eta urak behera egin zuen. Korear flotak hondoa jo zuen eta soldaduak ontzietatik irteten hasi ziren. Orduan, Jingūk uretara bota zuen Manju harribitxia (japonieraz: 満珠?) ("Marea Garaiko Gema"), eta itsasgorak gora egin zuen, korear soldadu guztiak itoz. Urtero, Gion Matsuri izeneko jaialdi batek kondaira hori ospatzen dute Yakasaren tenpluan.

Beste elezahar bat, Ryūjin protagonista duena, marmokek hezurrak nola galdu zituzten kontatzen duen istorioa da. Istorioaren arabera, behin, Ryūjinek tximu-gibela jan nahi zuen (istorioaren beste bertsio batzuetan, pairatzen ari zen erresumin bat sendatzeko), eta marmokak bidali zituen tximino bat lor ziezaioten. Bat aurkitu zutenean, tximuak marmoketatik ihes egitea lortu zuen, esanez gibela pitxer batean utzi zuela basoaren erdian eta bila joan behar zuela. Marmokak Ryūjinengana itzuli eta zer gertatu zen kontatu ziotenean, Ryūjin hainbeste haserretu zen, non marmokak jo baitzituen hezurrak hausteraino.

Sintoismoan

Ryūjin shinkō (japonieraz: 竜神信仰?) ("Herensuge-jainkorekiko fedea") sineste erlijioso sintoista bat da, herensugeak ur-kamiak bezala idolatratzen dituena. Nekazaritzari, euriari eta arrantzaleen arrakastari lotutako erritualekin lotuta dago.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Gagne, Tammy. (2018-12-15). Japanese Gods, Heroes, and Mythology. ABDO ISBN 978-1-5321-7070-6..
  2. (Ingelesez) Coulter, Charles Russell; Turner, Patricia. (2013-07-04). Encyclopedia of Ancient Deities. Routledge ISBN 978-1-135-96390-3..
  3. (Ingelesez) Ph.D, Evans Lansing Smith; Brown, Nathan Robert. (2008-07-01). The Complete Idiot's Guide to World Mythology. Penguin ISBN 978-1-101-04716-3..
  4. (Ingelesez) Japanese Mythology A to Z. Infobase Publishing ISBN 978-1-4381-2802-3..

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya