Share to:

Rügen

Rügen
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPiekberg (en) Itzuli
Garaiera161,1 m
MotaUhartedia eta uhartea
Luzera52 km
Zabalera41 km
Azalera926 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak54°27′N 13°24′E / 54.45°N 13.4°E / 54.45; 13.4
KokapenaItsaso Baltikoa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Mecklenburg-Aurrepomerania
Rural district of Mecklenburg-VorpommernAurrepomerania-Rügen
Ur-gorputzaArkona Basin (en) Itzuli

Rügen (polonieraz: Rugia) Alemaniako Mecklenburg-Aurrepomerania estatu federalean dagoen uharte bat da. 926.4 km²-ko azalera eta 77.000 biztanle ditu. Berez, herrialde honetako uharterik handiena da.

Geografia eta klima

Kreidefelsen, Jasmund Parke Nazionala

Itsaso Baltikoan kokatzen da, Hiddensee eta Ummanz uharteen alboan. 570 kilometro luzen den kostaldea dauka eta gizakiaren eragin handirik jasan ez duen eremua da.

Klima epela kontsideratzen bada ere negua nahiko hotza da (0 °C bataz beste) eta udak ere freskoak dira 16'3 °C-ko mediak markatzen direlarik. Ez da oso euritsua (520-560 mm) eta urtero 1800-1870 eguzki ordu ditu.

2007tik aurrera Rügeneko zubiak (Rügenbrücke) elkartzen du uhartea kontinentearekin, zehatzago esanda Stralsund hiriarekin.

Historia

K.a. 4.000 urteko populazioen aztarnak aurkitu dira irlan. Antzina Rugiarrak ezarri ziren uhartean, agian Eskandinaviatik etorritako leinua izan zitekeen. VII mendean Rani leinu eslaviarra iritsi zen eta bertakoekin nahastu zen. Charenza izeneko antzinako herrian bizi zen uharteko printzea baina botere erlijiosoa Rügen uharteko punturik iparralderenean ezarri zen, Svetovid tenplu gotortuan.

Daniarrek 1168an uhartea konkistatu zuten eta handik gutxira biztanleak kristautzen hasi ziren. Germaniarren asentamenduak sortzen hasi ziren eta 1325ean Pomeraniako Dukerriaren esku gelditu zen uhartea.

Hogeita Hamar Urteko Gerra bukatzean, 1648ko Westfaliako Bakeak suediarrei eman zien Pomerania osoa baina 1815ean, Napoleondar Gerrak amaitzean Prusiaren esku gelditu zen. XX mendearen hasieran berlindarren opor leku nagusia bilakatu zen eta gaur egun ere horrela dirau.

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya