SAPA fabrika
| SAPA fabrika | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Andoain |
| Koordenatuak | 43°13′20″N 2°01′35″W / 43.22222°N 2.02639°W |
![]() | |
Sociedad Anónima Plasencia de las Armas (SAPA) Andoaingo fabrika da, armagintzan dabilena[1].
2011ko martxoaren 4an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[2].
Deskribapena
Industria-eraikin trinkoa eta sendoa da, oinplano ia karratukoa, hormigoi armatuz egina. Fabrikak luzetarako 9 nabe ditu ekialde-mendebalde ardatzean eta bi pabiloi zeharka jarrita, nabeak itxi eta lotzen, eta, horrez gain, aurrealdeko eta atzealdeko fatxadetako eraikin-atalak osatzen dituztenak. Zeharka jarritako eraikin-atalek estalki laua dute, eta luzetarakoek zerra-hortzen formako estalkia dute. Eraikina argitzeko, argia goitik eta luzetara jarritako baoetatik sartzen da, eraikinaren itxitura-perimetroko baoetatik, hain justu.
Fatxada nagusiak bulegoen eraikin-atala jasotzen du eta ekialdera begira dago; hau da, errepide nazionalera begira, beraz, erraz ikusten da. Loturako pabiloietako bat osatzen du eta bi solairu ditu; goikoak baoen bi zerrenda horizontal ditu. Bigarren plano batean, fatxadatik atzera eta altuera handiagoan, itxitura itsu jarraitu bat dago, nabe perpendikularretako burualdeak, zerra-hortzen forman jarritakoak, hartzeko; horrela kokatuta, ez baitira aurrealdetik ikusten. Fatxada-hormako azala laua eta soila da, eta ez du sarrera-irekierarik behe-solairuan. Eraikin-atal horretan, hiru bao-zerrenda jarraitu daude, horizontaltasun handikoak, eta zabalera ezberdineko lau zerrenda itsu eta zuri, erabat horizontalak (baoen jarrera horizontal hori nabarmendua azaltzen da fatxadaren 95 metroko luzeran). Inposta horizontal batek errematatzen du, erlaitzaren parean, fatxada. Atzealdeko fatxadak Oria ibaira ematen du, eta aurrekoaren antzeko itxura du (estalki laua, nabeen arteko lotura eta horizontaltasuna), baina pabiloia altuagoa da eta nabeetako burualdeak jasotzen ditu.
Eraikinaren albo-fatxadak lauak eta luzeak dira (125 metro dituzte), eta bao horizontalen bi zerrenda handi dituzte. Aurreko eta atzeko itxitura egiten duten pabiloietakoak baino beherago daude bao horiek; hala ere, horien altuera aldatu egiten da ertzetan, pabiloi horiekin bat egitean. Hegoaldera begirako fatxadak horma laua du, eta haren estalkian ez da ikusten zerra-hortzeko forma, eraikinaren gainerako ataletan bezain beste. Fatxada horri ez zaio aldaketa handirik egin eraiki zenetik. Iparraldeko fatxadak ate handiak eta erantsitako eraikin-atalak ditu, eta estalkiak zerra-hortzeko forma nabarmena du.
Arkupedun egitura du eraikinak, hormigoi armatuzko zutabeak eta forjatuak ageriz. Eraikina egiteko, hormigoi armatua, metalezko arotzeriak eta beira erabili da, kanpoaldetik zuriz entokatuta.
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ Barbería, José Luis. (1989/06/30). «Un intento de secuestro, probable origen del asesinato del chófer de una empresa de Andoaín» El País.
- ↑ Kultura Ondasun izendapena EHAAn
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










