SS City of Flint (1919)
SS City of Flint Hog Islander ezizenez ezagutzen den karga-ontzi mota bateko itsasontzia zen, American International Shipbuilding enpresak Hog Island Shipyard ontziolan eraikina Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak erabiltzeko. Michigango Flint hiriaren omenez izendatu zuten, Lehen Mundu Gerran erosi zituen Liberty Loan guztiengatik.[1] Bigarren Mundu Gerran Alemania naziak harrapatu zuen lehen ontzi estatubatuarra izan zen. Lehenago, SS Athenia itsasontziko kideak erreskatatzen lagundu zuen, U-30 alemaniar itsaspekoak kolpatu eta gero[2]. 1939ko urriaren 9an Deutschland itsasontziak bahitu zuen, kontrabandoan ari zirela argudiatuta. Honek arazo diplomatikoak sortu zituen Ameriketako Estatu Batuekin. 1943ko urtarrilaren 23an U-575 itsaspekoak torpedoz hondoratu zuen. Erreferentziak
Kanpo estekak |