SUCRE
Artikulu hau ALBAko herrialdeen kontu eta balio unitate komunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sucre».
SUCREa (gaztelaniazko Sistema Únitario de Compensación Regional), ALBAko herrialdeek eta Ekuadorrek 2008ko azaroan hartzea adostatu zuten kontu unitate komunaren izena da. Bere ISO 4217 kodea XSU da. 2008an Ekuador ez zen ALBAko partaidea. 2010eko urtarrilaren 10an Honduras ALBAko itunari uko egin zion. 2013ko martxoaren 24an Uruguaik sistemari atxikitzeko eskaera gutuna sinatu zuen nahiz eta ez izan oraindik ere sistema honen partaide ezta ALBAko kidea.
Gaur egun kontu eta balio unitate bat da soilik. Ez da legezko txanponak eta diru paperak jaulkitzen dituen erakunde batengatik kontrolatuta dagoen diru trukagarri bat. SUCREaren partaideak Bolivia, Ekuador, Kuba, Nikaragua eta Venezuela dira[1].
SUCREaren xede teorikoa Ameriketako Estatu Batuetako dolarraren ordezkapen progresiboa da, ALBAko herrialdeen eskualde arteko merkataritzan.
2010eko urtarrilaren 1ean SUCREa diru bezala guztiz funtzionatuko zuela iragarri zuen Hugo Chávezek, 2009ko apirilaren 16an[2]. Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak ordea, honetarako denbora pila falta zela esan zuen[3]
2000 urtera arte, Ekuadorko diruak izen bera izan zuen.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) SUCRE. (kontsulta data: 2017-03-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) El "sucre" funcionará el 1 de enero, según Chávez.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Utopía sucreña» La Estrella de Panamá 25/10/2009 (kontsulta data: 2017-03-25).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) SUCREren webgunea.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









