SWATH


SWATH (ingelesezko small-waterplane-area twin hull hitzen siglak) flotazio-azalera txikia duen katamaran motako ontzia da. Kontzeptua Frederick G. Greed kanadarrak asmatu zuen, 1938an. SWATH bat motorrekin bultzatutako itsasontzi bat da, bi krosko dituena, eta krosko horietako bakoitza —katamaran arruntekiko— sakonki murgilduta dago. Erdiko plataforma flotazio-mailan jarritako junturen bidez lotzen zaie kroskoei; hala, badirudi goiko egitura bi itsaspekotan bermatzen dela.
Ezaugarriak
SWATH konfigurazioaren alderdirik interesgarriena da ontziaren egonkortasuna hobetu egiten dela ekaitzetan; izan ere, kroskoak sakon sartuta daudenez —katamaranak eta trimaranak arruntekin alderatuta— eta azalera flotazio-lerroaren gainean murriztuta dagoenez, itsasontziak askoz gutxiago jasaten du olatuen edo haize-boladen eragin ezegonkortzailea. Ontzi-mota hori erdiurperagarria izan daiteke, konpartimentu estankoak edo balastoak izan baititzake kroskoetan.
Desplazamendu-karga bereko kroskobakarrarekin alderatuta, oszilazioak % 20-50 murrizten dira. Baina, ordainetan, flotazio-lerroaren azpian azalera handiagoa duenez, urarekiko marruskadura handitu egiten da, eta abiadura murriztu.
Flotazio-azalera murrizteak esan nahi du nabe mota honen zabalera proportzionalki handitu behar dela, zeharkako egonkortasun nahikoa izateko.
Erabilgarritasuna
SWATH teknologia gaur egun erabiltzen da tripulatutako itsasontzi geldikorretan, ikerketa zientifikoko ontzietan eta, noizean behin, transbordadore-zerbitzuetan.Gaur egun (2008ko abendua) SWATH pakebote bakarra eraiki da: Radisson Diamond, duela gutxi Asia Star berrizendatua.
Adibideak
- Asia Star pakebotea, Radisson Diamond ohia
- Cetus eta Elbe (tripulatutako itsasontzi geldikorrak)
- Prinses Maxima ferrya
- Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren stealth edo isilpeko Sea Shadow gerraontzia
-
SWATH Civil Planet Luzera 73m
-
Sea Shadow.
-
Rotterdameko portuko gidarien ontzia
Erreferentziak
- SWATH Elbe-ri buruzko xehetasunak (Ingelesez)
- Nazioarteko muga. (Ingelesez)
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









