Share to:

Saliut programa

Saliut 4.aren diagrama

Saliut (errusieraz Салют, "agurra") Sobietar Batasuna ren espazio estazioen lehen sailaren izena da, Proton suziriak jaurtiak. Saliut programapean DOS izeneko espazio estazio zibilak, eta, ezkutuan, Almaz estazio militarrak jaurti ziren.

Bederatzi Saliut estazio jaurti ziren 1971 eta 1982 artean, DOS motako bost zibil eta Almaz motako militarrak beste laurak, horietako sei Soiuz ontzietan joan ziren astronautek bisitatu zituztelarik.

Saliut DOS espazio estazioak 1960ko hamarkadan diseinatu zituen Sergei Koroleven diseinu bulegoa zen OKB-1ek (gaur egun RKK Energiya). Almaz estazioak Vladimir Txelomeiren OKB-52ak eraiki zituen.

Hasiera batean, Saliut programa Zaria (egunsentia) deitu zen. Mir estazioak ordezkatu zituen Saliutak 1986an.

Misioak

  • DOS-1 (Saliut 1, 1971ko apirilak 19): historiako lehen espazio estazioa. Soiuz 10 ontziak bisitatu zuen, behar bezala elkartzeko gai izan ez zena. Beranduago, Soiuz 11 behar bezala elkartu zitzaion. Bere hiru tripulatzaileek espazioan egotearen errekorra erdietsi zuten, estazioan 23 egun emanez, baina itzuleran hil ziren kapsularen despresurizazioaren ondorioz, ez baitzuten presio jantzirik.
  • DOS-2 (1972ko uztailak 29): Jaurtiketan galdua.
  • Almaz-1 (Saliut 2, 1972ko apirilak 3): orbitan galdua
  • DOS-3 (Kosmos 557, 1972ko maiatzak 14): orbitan galdua, Kosmos 557 izen ezkutua eman zitzaion.
  • Almaz-2 (Saliut 3, 1974ko ekainak 25): Arrakasta izan zuen lehen espazio estazio militarra. Soiuz 14k bisitatu zuen. Soiuz 15 ez zen behar bezala elkartzeko gai izan.
  • DOS-4 (Saliut 4, 1974ko abenduak 26): DOS estazioaren hobetutako mota berria, hiru eguzki panel eta tresna hobeekin. Soiuz 17 eta Soiuz 18k bisitatu zuten.
  • Almaz-3 (Saliut 5, 1976ko ekainak 22): bigarren espazio estazio militarra. Soiuz 21 eta Soiuz 24 elkartu zitzaizkion. Soiuz 23 ez zen behar bezala elkartzeko gai izan.
  • DOS-5 (Saliut 6, 1979ko irailak 29): estazio mota berria, espaziontziz kanpoko lanetarako leihatila batekin eta bi elkartzegunerekin, aldi berean zenbait tripulazioren bisita eta Progress kargaontzien elkarketa ahalbidetzen zuena, espazioan egonaldi luzeak ahalbidetzen zituztenak. Bost tripulazio nagusi eta iraupen laburreko 11 bisita hartu zituen, Interkosmos Programaren barnean atzerriko astronautekin eginiko beste bederatzi misioz gain, astronauta horien artean Arnaldo Tamayo Méndez zegoelarik, lehen latinoamerikar astronauta, Soiuz 38an 1980an.
  • DOS-6 (Saliut 7, 1979ko irailak 29): azken Saliut estazioa. Saliut 6aren antzekoa, sei espedizio nagusik eta bisitako lau misiok bisitatu zuten, azken hauen artean nazioarteko bi misio zeudelarik, frantziar bat eta hindu batekin tripulazioko kide bezala.

Historia

SESB espazioaren esplorazioaren aplikazio militarrak esploratzean oso interesatua zegoen, nagusiki arlo berean Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadak zuen interesagatik (MOL programa). Sergei Korolevek eta bere OKB-1ek ontzi militarren zenbait proiektu proposatu zituzten (Soiuz VI, Soiuz R eta Soiuz P). Bestalde, Vladimir Txelomeik Almaz izeneko espazio estazio bat proposatu zuen, antzeko ezaugarriak zituena. Korolev 1966an hil ondoren, bere proiektuak ez ziren onartuak izan, baina bai Txelomeiren Almaz estazioa eta bere zerbitzu ontzia, TKS deritzona. Beranduago, estazio honen garapenean gertatutako atzerapenaren ondorioz, autoritateek Almaz estazioek Soiuz ontzitik eratorritako azpisistemak erabiltzea agindu zuten. Skylab orbitan jartzeko estatubatuar planak ezagutu ostean, sobietarrek espazio estazioen proiektua bizkortu zuten estatubatuarrei aurrea hartzeko asmoz. Hala sortu ziren DOS estazio zibilak.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya