Share to:

Sallurtegi

Sallurtegi, Sallurti
 Euskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAgurain
Geografia
Koordenatuak42°50′19″N 2°22′33″W / 42.8387°N 2.3759°W / 42.8387; -2.3759
Demografia
Biztanleria0 (2025)

Sallurtegi edo Sallurti[1] Erdi Aroko herri hustu baten aztarna da, gaur egun baserri batez eta inguruko lursailez osatua, Agurain udalerrian. Aro Modernoan baseliza bihurtua, bertako Andra Maria Aguraingo zaindaria da. Urtero, erromeria egiten da bertan Pazko Astelehenez.

1025. urteko Donemiliagako goldean aipatzen da: Salurtegi. Historian, behin eta berriro dokumentatu da toponimoa hainbat aldaeratan: Sallurteguy,​ Sallurtertegi,​ Sallurti,​ Salurregi,​ Salurtegui,​ Salutergui​ eta Saluterguiz. Salutregi abizenarekin zerikusia ere izango duela pentsa daiteke. Henrike Knörren arabera, izenak San Jurgirekin ("San Jorge") izan dezake lotura.[2]

Kokapena

Aguraindik Arrizalara bidean kokatzen da, Arabako Lautada ekialdean. geoEuskadin agertzen da.[3]

Historia

1025ean, herria Donemiliagako goldean jada aipatzen zen, Salurtegi izenaz. Golde edo goldeburu bat pagatzen zuen zergatan. Alegia, zergapeko hamar etxeren ordaina.[4] 1258. urtean, Alfontso X.a Jakituna erregeak herrixka Aguraini eman zion dohaintzan hiribilduaren inguruko beste batzuekin batera. XVI. menderako, herria jada hustuta zegoen segur aski.[5] Herria XVIII. mendean hutsik zegoen.[6]

Orduz geroztik, ermita bat gelditu zen bertan, gerora baserri bihurtua, gaur egun arte, Salvatierra/Agurain webgunearen arabera.[7] Bertako Andra Maria Agurainen santu zaindaria bihurtu zen eta, XIX. mendean, haren irudia herrigunera eraman zuten, bertako udal ospitalera.[5] Haren eraikina beste zeregin batzuetarako baliatzen hasi zirenean, Andra Mariaren irudia Andra Maria elizara lekualdatu zuten.[5]

Tradizioa

Aspalditik, Sallurtegiko Andra Mariaren omenezko ospakizuna egin da. 1597koa da lehen aipamena.[2] Egun, Pazko Astelehenez, erromeria egiten da bertan. Jaieguna egunsentian hasten da Agurainen, Canto de los Auroros delako segizioan, harresiz barnealdea zein kanpoaldeko auzoak bisitatzen dituena.[2]

9:00etarako Santa Maria (Andra Maria) elizara itzultzen da. Andra Mariaren irudiari herrirako babesa eskatzen zaio. Ospakizuna Sallurtegira lekualdatzen da eguerdian, bertara prozesioan joanez.[8] Erromerian, bollo opila jaten da, barruan txorizoa duela.[2]

Sallurtegiko Andra Mariaren irudia

Henrike Knörr-en hipotesiaren arabera, santu zaindariaren gurtza aldatu zen: hasieran, San Jurgi omen zen santu zaindaria. Izan ere, XIII. mendetik, Andra Maria gurtu izan da. Egun, santu haren erreplika dago Sallurtegi kanpoaldean. Aldiz, jatorrizko irudia Aguraingo Andra Maria elizan dago, haren barnealdean, "Salvatierra/Agurain" webgunearen arabera.[2]

Irudiak

Izenaren erabilera

Egun, Aguraingo eremu batek, baserri batek, egoitza batek eta eguneko zentro bate daramate Sallurtegi izena.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «AGURAIN BERRI: Tradiciones de Sallurti» AGURAIN BERRI viernes, 1 de abril de 2022 (kontsulta data: 2025-10-16).
  2. a b c d e «Romería de Sallurtegui (I) - salvatierra-agurain» www.salvatierra-agurain.com (kontsulta data: 2025-11-11).
  3. «Visor de geoEuskadi» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-16).
  4. «Romería de Sallurtegui (I) - salvatierra-agurain» www.salvatierra-agurain.com (kontsulta data: 2025-11-12).
  5. a b c (Gaztelaniaz) Pedro, Eva San. (2025-04-21). «Agurain celebra fiel a sus tradiciones la fiesta de Sallurtegui» Diario de Noticias de Álava (kontsulta data: 2025-11-12).
  6. (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
  7. «Romería de Sallurtegui (I) - salvatierra-agurain» www.salvatierra-agurain.com (kontsulta data: 2025-11-28).
  8. (Gaztelaniaz) enlace, Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email Copiar; Whatsapp; Facebook; Twitter; Telegram; Email; enlace, Copiar. (2022-04-22). «Objetivo: el caserío de Sallurtegi, el modesto santuario de la patrona de Agurain» EITB (kontsulta data: 2025-11-28).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya