Sally Carson
| Sally Carson | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Surrey, 1902ko irailaren 30a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1941eko ekainaren 21a (38 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Eric Humphries (1938 - |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, editorea eta antzerkigilea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Izengoitia(k) | Sally Carson |
Sylvia Mary Margaret Carson, Sally Carson (Surrey, Erresuma Batua, 1902ko irailaren 30a-1941eko ekainaren 21a), idazle ingelesa izan zen, 1934an argitaratu zuen Crooked Cross nobelak Alemanian nazien mehatxua iragartzen zuen. Nobela 2025eko apirilean berrargitaratu zuen Persephone Booksek.[1][2][3][4]
Ibilbidea
Carson, Charlotte Winstanley Stratford eta Arthur Louis Carsonen alaba, Surrey-en[1] (Ingalaterra) jaio zen eta hiru ahizpetan txikiena izan zen. Carsonen aita lau urte zituela hil zen, eta bere amak hartu zuen familiaren ardura, Dorset konderrian.[1][2]
Urte batzuetan zehar Carsonek argitaletxe bateko irakurle gisa lan egiten zuen eta dantza irakaslea ere izan zen. Garai horretan, Bavarian lagunak bisitatzeko ohitura zuen, eta hain zuzen ere bisita horietako batean idatzi zuen Crooked Cross (Gurutze okerra, ideologia naziaren sinbolo esbastikoari erreferentzia eginez) lana. Liburua 1934an argitaratu zen eta oso kritika onak jaso zituenez, Carsonek bere eleberria antzezlan bihurtu zuen. Horrela, 1935ean Birmingham Repertory Theatre antzokian estreinatu zen Herbert Prenticek ekoiztutako antzezlana. Bi urte geroago, Londresko West End-go Westminster Theatren antzeztu zuten, Anne Firth protagonista zuela.[2][3][4][5][6][7][8]
2025ean The Guardian-en argitaratutako artikulu baten arabera Crooked Cross-en adierazten dena da «gazte alemaniar talde baten gero eta desafekzio handiagoa, galduta eta ezjakin sentitzen baitira, eta, beraz, lider autoritario berri batengana hurbiltzen dira»; gainera, Carsonek «nazien mehatxuaren tamaina iragarri zuen»[2][9]
Ondoren, Carsonek trilogia osatzen duten beste bi eleberri idatzi zituen: The Prisoner (1936) eta A Traveller Came By (1938).[2][3][5][10]
1938an Carson Eric Humphries editorearekin ezkondu zen, Londresen, Lund Humphries argitaletxearen sortzailearen semearekin. Thorpen (North Yorkshire) bizi izan ziren eta hiru seme-alaba izan zituzten. Carson 1941eko ekainean hil zen bularreko minbiziak jota, 38 urte zituela.[1][5]
Lanak
- Crooked Cross (1934)
- The Prisoner (1936)
- A Traveller Came By (1938)
Erreferentziak
- ↑ a b c d «Sally Carson» Persephone Books.
- ↑ a b c d e Thorpe, Vanessa. (2025-02-08). English writer’s forgotten ‘masterpiece’ predicting rise of Nazis gets new lease of life. ISSN 0261-3077..
- ↑ a b c «Persephone Books reprints Sally Carson's 'forgotten masterpiece'» The Bookseller.
- ↑ a b McHugh, Clare. (2025-05-07). «The lost 1934 novel that gave a chilling warning about the horrors of Nazi Germany» BBC News.
- ↑ a b c «La obra maestra olvidada del escritor inglés que predijo el ascenso del nazismo será reeditada» www.colglobalnews.com.
- ↑ Elkind, Elisabeth. Guide to the Herbert M. Prentice papers 1925–1960. The New York Public Library Billy Rose Theatre Division.
- ↑ «'Crooked Cross' Rehearsed Reading» Persephone Books.
- ↑ 'Crooked Cross' in London; Play by Sally Carson Concerns Love Tragedy of Nazi Regime.. 1937-01-14 ISSN 0362-4331..
- ↑ «Crooked Cross | Theatricalia» theatricalia.com.
- ↑ midas_admin. (2024-12-17). «Forgotten literary masterpiece about rise of fascism, Crooked Cross, published by Persephone Books» Midas.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










