Sam Altman
| Sam Altman | |||
|---|---|---|---|
2023ko azaroa - | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Samuel Harris Altman | ||
| Jaiotza | Chicago, 1985eko apirilaren 22a (41 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Bizilekua | San Frantzisko | ||
| Talde etnikoa | judua | ||
| Familia | |||
| Haurrideak | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Stanford Unibertsitatea : informatika John Burroughs School (en) | ||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | enpresaburua, programatzailea, ekintzailea eta zuzendari exekutiboa | ||
Parte-hartzailea
| |||
| Enplegatzailea(k) | Y Combinator Loopt (en) Reddit Inc. OpenAI (2018 - | ||
| Lan nabarmenak | ikusi
| ||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||
| blog.samaltman.com | |||
Sam Altman (Chicago, AEB, 1985) teknologiako ekintzaile, inbertsore eta programatzaile estatubatuarra da.[1] Adimen artifizialeko OpenAI enpresako burua da, eta zuzendu zuen hori baino lehenago Y Combinator Silicon Valleyko enpresa haztegi handia.[2][3] Altman konfundatzaile izan da beste proiektu batzuetan ere, hala nola Loopt (2005) eta Worldcoin (2020).
Biografia
Altman Saint Louis hirian hazi zen, familia judu batean. Zortzi urte zituela jaso zuen lehen ordenagailua.[4] Bigarren mailako ikasketak egin zituen John Burroughs Schoolen, eta informatika ikasi zuen Stanford Unibertsitatean, 2005ean ikasketak utzi zituen arte.[5] 2017an, Waterlooko Unibertsitateak honoris causa titulua eman zion.[6]
2005ean, 19 urte zituela, Altmanek Loopt sortu zuen, kokapen geografikoan oinarritutako sare sozial mugikor bat, aplikazio eran funtzionatzen zuena.[7][8] 2012ko martxoan, Loopt Green Dot Corporation-ek erosi zuen 43,4 milioi dolarren truke.[9]
Altman 2011n hasi zen Y Combinator-en lanaldi partzialeko bazkide gisa.[10] 2014ko otsailean, Y Combinator taldeko presidente izendatu zuen Paul Graham sortzaileetako batek.[11][12] 2014an pozik adierazi zuen Altmanek Y Combinatorren enpresen balorazioak 65.000 milioi dolar gainditu zituela, arrakasta kasuak aipatuz: Airbnb, Dropbox, Zenefits eta Stripe barne.[13]
Adimen artifizialeko OpenAI enpresan zentratu zen 2015etik aurrera.[14] Altman izan zen inbertsoreetako bat, eta beste ere batzuk izan ziren lehen une hartan, horien artean Elon Musk, Jessica Livingston, Peter Thiel, Amazon Web Services, Infosys eta Y Combinator bera.
2023an une labur batez OpenAItik apartatu zuen enpresako kontseilu exekutiboak, baina laster itzularazi zuten lanera.[15]
2025eko urtarrilaren, Donald Trump AEBetako presidentearen bigarren agintaldiko lehen egunean agertu zen Trumpen ondoan Etxe Zurian, adimen artifizialarentzako azpiegiturak sortzeko Stargate proiektuaren iragarpenean.[16] Ordurako mila milioi dolarreko aberastasuna (billioinaire izatea, AEBetako terminoetan) aitortzen zion jada Forbes aldizkariak.[17]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Sam Altman» artikulutik itzulia izan da, 2024-09-30 data duen 34054219 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-09-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «Sam Altman» SamAltman.com.
- ↑ Graham, Paul. (24 abril 2014). «Sam Altman for President» Y Combinator.
- ↑ OpenAI. 12 desembre 2015.
- ↑ Junod, Tom. (18 desembre 2014). «How Venture Capitalists Find Opportunities in the Future» Esquire.
- ↑ «People» Y Combinator.
- ↑ «Spring 2017 honorary and award recipients» Registrar's Office (University of Waterloo).
- ↑ Ankeny, Jason. (25 abril 2015). Meet Y Combinator's Bold Whiz Kid Boss. .
- ↑ «Executives» Loopt.
- ↑ 9 març 2012.
- ↑ «Y Combinator president Sam Altman is stepping down amid a series of changes at the accelerator» TechCrunch 8 març 2019.
- ↑ «Garry Tan Says Goodbye to Y Combinator» TechCrunch 6 novembre 2015.
- ↑ Graham, Paul. (24 abril 2014). «Sam Altman for President» Y Combinator.
- ↑ Altman, Sam. «YC Changes» Y Combinator.
- ↑ OpenAI. 12 desembre 2015.
- ↑ OpenAI LP. 2019-03-11.
- ↑ Sustatu. (2025-01-22). «TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena» sustatu.eus (kontsulta data: 2025-01-23).
- ↑ (Ingelesez) Rodini, Laura. (2025-01-04). «Sam Altman's net worth: The OpenAI founder is now a billionaire» TheStreet (kontsulta data: 2025-01-23).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









