Samira Kitman
| Samira Kitman | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kabul, 1984 (41/42 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kaligrafoa, enpresaburua eta miniature painter (en) |
Samira Kitman (Kabul, 1984) afganiar kaligrafo, miniaturista eta enpresaburua da, Ingalaterrako iparraldean, Lancasterren bizi den errefuxiatua. [1]
Bizitza
Gurasoek Pakistanera ihes egin zuten. Han errefuxiatu gisa bizi izan zen haurtzaroan, eta 2002an Kabulera itzuli zen familiarekin batera. Samira Kitmanek Turquoise Mountain Foundation-ekin ikasi zuen ofizioa.
Lan ibilbidea
Erromes aberatsek erabiltzen zuten Mekako 5 izarreko Anjum hotel berrian hasi zen lanean kontratu batekin. Beste hamabost emakumezko kaligrafo hartu zituen.[2] 175.000 £-ko kontratua izan zuen, hotel hori apaintzeko Koran liburu sakratuaren 6.000 bertso argiztatu egiteko. Berak eta bere artistek 11 aste izan zituzten akuarela berde eta urre koloreko zurrunbiloekin tintazko letra korapilatsuak osatzeko. [3]
Urteko Afganistango Enpresaburu izendatu zuten,[4] Karlos printzeak goraipatu egin zuen eta bere artea Londresko Victoria and Albert Museoan eta Washingtongo Smithsonian Institution-en erakutsi du. Maftah-e Hunar izeneko arte fundazio bat sortu zuen, eta bertan laurogei emakume gazte eta desabantailatsu trebatu ziren artistak izan zitezen eta bizimodua aurrera atera zezaten.
2016an, Laura Bush AEBko lehen dama ohiaren We Are Afghan Women liburuan agertu zen.
Kitmanen ospea handia izan zenez, Afganistango taliban militanteen arreta erakarri zuen, eta horrek Erresuma Batuan asiloa eskatzera behartu zuen, eta urte batzuk geroago Barne Ministerioak Lancasterren birkokatu zuen. [5] Hasieran, bere eskaera ukatu egin zioten, nahiz eta 2017. urteko martxoaren 18an aurkeztutako helegite baten aurretik, Barne Ministerioak bere erabakia bertan behera utzi: «Jakinarazi zuten erabakia berrikusi ostean, ez zutela Samiraren profil osoa Afganistanen eta nazioartean baloratu, eta bere profilarengatik arriskuan egongo zela». [6] [7]
Aintzatespenak
- Urteko Afganistango enpresaburu[4]
- 2016an, We Are Afghan Women liburuan aipatua izan zen.
Erreferentziak
- ↑ Pidd,Guardian 2017.
- ↑ «Afghan Artisans win a prestigious commission in Mecca» afghanistanembassy.org.uk (The embassy of the Islamic Republic of Afghanistan in London) 2014-04-15.
- ↑ Crilly, Rob. (2014-02-23). Afghanistan reclaims its heritage with some British help. Telegraph.co.uk.
- ↑ a b «24yr-old Afghan woman wins the Best Woman Entrepreneur Award».. .
- ↑ Pidd, Guardian 2017.
- ↑ Afghan artist wins UK asylum claim following Guardian report. 26 de marzo 2017.
- ↑ From businesswoman of the year to £5 a day in a shared house. .
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









