Share to:

San Torlako

San Torlako

elizbarrutiko apezpiku

1178ko uztailaren 2a -
Klængur Þorsteinsson (en) Itzuli - Páll Jónsson (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Skálholt (en) Itzuli
abade

Bizitza
JaiotzaFljótshlíð (en) Itzuli, 1133
Herrialdea Islandia
HeriotzaSkálholt1193ko abenduaren 23a (59/60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakislandiera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, apezpiku katolikoa eta diakonoa
Lantokia(k)Islandia
Santutegia
Abenduaren 23a
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaagustindar

Musicbrainz: 176ba712-1036-4421-91aa-42fadcb34d29 Edit the value on Wikidata

San Torlako Torhallsson[1][oh 1] (islandieraz: Þorlákur Helgi Þórhallsson; Fljótshlíð, 1133Skálholt, 1193ko abenduaren 23a) Skálholteko apezpikua izan zen 1178tik hil zen arte. 1984ko urtarrilaren 14an, Joan Paulo II.ak kanonizatu eta Islandiaren zaindari izendatu zuen.[2] Bere eguna abenduaren 23an ospatzen da.

Bizitza

San Torlako 1133an jaio zen Islandiako hegoaldeko Hlíðarendi eskualdean[2], nekazari familia batean.[3] Hamabost urte bete baino lehen diakono bihurtu zen eta hemezortzi urterekin apaiz. Parisko San Viktor eskolan egi zituen ikasketak, han San Agustinen erregela ikasi zuen gutxi gorabehera 1153tik 1159ra, eta ondoren Lincolnera joan zen zuzenbide kanonikoa ikastera.[2]

Islandiara itzuli ondoren, herrialdeko agustindarren lehen monasterioa sortu zuen 1168an, Þykkvabærren. 1174an Skálholteko apezpiku hautatu zuten, eta 1178an Nidarosko artzapezpiku Eysteinn Erlendssonek ordenatu zuen.[2] Torlako 1193ko abenduaren 23an hil zen.[3]

Kanonizazioa eta gurtza

Torlakoren bizitza eta mirariak Þorláks saga helga idazlanean deskribatuta daude. 1989an, saga hori berrargitaratu zuten Joan Paulo II.aren bisitaren harira.[4]

1984ko urtarrilaren 14an, Joan Paulo II.ak kanonizatu zuen, Islandiaren zaindari izendatuz.[2][3] Þorláksmessa (San Torlakoren meza) abenduaren 23an ospatzen den islandiar jaia da. Faroeetan ere ospatzen da, eta Tollaksmessa deitzen zaio. Aro modernoan, Þorláksmessa Eguberrien parte bihurtu da, edo Eguberrirako prestaketen azken eguna da.[3]

Torlakoren erlikia-ontzi sakratua Skálholteko elizbarrutian gordetzen zen Erreforma protestantean suntsitu zuten arte, eta haren gorpuzkiak katedraleko lurretan zehar sakabanatuta zeuden. Gaur egunera arte iraun duen erlikia bakarra Faroeetako San Magnus katedraleko santutegian dagoen hezur zati bat da.[5]

New Yorkeko talde batek Torlako pertsona autisten zaindari izendatzearen alde egin du.[6]

Ipar Amerikako Elizbarruti Ebanjeliko Luteranoak ere santutzat du.[7]

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren 66. arauak honako hau gomendatzen du: "Santu-santen izenak gaurko euskal idazkeraz transkribatuko dira, geografia-izen bereziak euskaraz idazteko erabili diren irizpideei jarraituz: c grafemaren ordez, k eta z erabiliko dira".

Erreferentziak

  1. «Irizpideak» 66. Santutegiko izen ohikoenak. Euskaltzaindia, 4 or. (kontsulta data: 2026-06-16).
  2. a b c d e (Ingelesez) Fahn, Susanne Miriam; Gottskálk Jensson. (2010). «The Forgotten Poem: A Latin Panegyric for Saint Þorlákr in AM 382 4to» Gripla (Árni Magnússon Institute for Icelandic Studies) 21: 19-60. (kontsulta data: 2026-06-16).
  3. a b c d (Ingelesez) «St. Thorlak of Iceland» EWTN UK (kontsulta data: 2026-06-16).
  4. (Islandieraz) Ásdís Egilsdóttir, ed. Þorláks saga helga. Elsta gerð Þorláks sögu helga ásamt Jarteinabókog efni úr yngri gerðum sögunnar. Reykjavík: Þorlákssjóður (argitaratze data: 1989).
  5. (Ingelesez) «Thorlak» St. Ansgars Bulletin 89: 5-9. 1993 (kontsulta data: 2026-06-16).
  6. (Ingelesez) Rodríguez, Ketsia. «St. Pius Tenth Parish creates a sensory-friendly worship space» Catholic Courier 2019-04-03 (kontsulta data: 2026-06-16).
  7. (Ingelesez) «The Festival of St. Thorlak, Bishop and Confessor» Evangelical Lutheran Diocese of North America 2024-12-23 (kontsulta data: 2026-06-26).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya