Share to:

Sandra Jayat

Sandra Jayat
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucienne Jayat
JaiotzaMoulins1930eko maiatzaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 13. barrutia2025eko otsailaren 19a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, olerkaria eta eleberrigilea
Jasotako sariak

Discogs: 4658255 Edit the value on Wikidata

Sandra Jayat (Moulins, Frantzia, 1939ko maiatzaren 13a - Paris, Frantzia, 2025eko otsailaren 19a) frantziar erromania poeta, idazle eta margolaria izan zena.[1]

1955ean hasi zuen bere ibilbide artistikoa, Jean Cocteau edo Marc Chagall bezalako pertsona ospetsuen babesarekin, eta ijitoen kultura defendatzera bideratu zuen bere lana.

Bizitza

Jayat 1939an jaio zen, Frantziako Allier departamenduan, guraso ijitoengandik. Beste iturri batzuen arabera, Frantzia eta Italia arteko mugan jaio zen. 15 urterekin, tradizioak ezartzen zion ezkontzatik ihesi, jatorriko kanpalekua utzi zuen. Parisera iristean, pintatzen hasi zen, biziraun ahal izateko. Herbes Manouches, bere lehen poema bilduma, 1961ean argitaratu zen, Jean Cocteauren ilustrazioekin, eta haren ondotik bigarren lan bat argitaratu zuen, Reditions Seghers-en Lunes nomades.[2]

1972an, bere poemak errezitatzen zituen diskoa kaleratu zuen, Django Reinhardt-en jatorrizko musikaz lagunduta. Django Reinhardt ez zuen inoiz ezagutu, baina haren memoriak bere obra blaitzen du. 1970eko hamarkadaren hasieran, Parisko Ades eta Castiglione galerietan erakusketak egiten hasi zen.[3]

1980ko hamarkadan, osagai autobiografikoa izan zuen bere lau liburuetako lehena, The Long Road of a Zingarina (1978), unibertsitateko irakurketa-zerrendetan sartu zen eta arrakastatsua izan zen 40.000 kopia baino gehiago salduta.[4]

1983an, Grand Palaiseko Arte Ederren Biurtekoan eta Initiatives Tsiganes elkartearen sorreran parte hartu zuen, Gérard Gartner eta Tony Gatlifekin batera. 1985ean, elkarte horrek Gypsy Art-en mundu mailako estreinaldia antolatu zuen Parisko Conciergerie-n.[5][6][7]

1991n, Veneziako Museo diocesano d'arte sacra Sant'Apollonia-k atzera begirako erakusketa bat eskaini zion (1977-1991). Ondoren, honako lekuetan ere ikusgai jarri zen erakusketa bera: Beijingeko Arte Modernoko Museoan, New Yorkeko Jacob Jarvis Zentroan, Israelgo Herzliya Museoan, Parisko Carrousel du Louvre-n, Furstenberg galerian, Art'et Miss galerian, Parisko La Madeleine elizan eta Museo Bourdelle galerian.

Sandra Jayat Parisen bizi izan zen. Bere margoak Anbereseko BernArt galerian daude ikusgai.

Aintzatespenak

Mundu osoan ijitoen kulturaren sustatzaile sutsua izan zen, eta bere lan artistikoak sari ugari jaso izan ditu. Frantziako Ohorezko Legioko zalduna, Société nationale des beaux-arts eko (Arte Ederren Elkarte Nazionala) eta Société des gens de lettres-eko (Letretako Jendeen Elkartea) kidea da.[8][9]

Arte lanak

Abangoardiako mugimenduak biziki inspiratutako bere lana erromani herriaren kulturan oinarritzen da, bereziki manouche-en kulturan, horiei errespetua eta duintasuna itzuli eta jasaten dituzten estereotipoen aurka borrokatuz. Bere pinturek eragin kubista izan dute.[10]

Poesia

  • Moudravi où va l'amitié, Marc Chagallen ilustrazioa, Paris, Seghers, 1966.[2]
  • Lunes nomades, Paris, P. Seghers, 1963.[2]
  • Herbes manouches, Paris, Editions du Vieux Colombier, 1961.
  • Je ne suis pas née pour suivre, Philippe Auzou edizioa, 1983.

Ipuinak

  • Le Roseau d'argent (1973).
  • Les Deux lunes de Savyo (1972) Jean-Paul Barthe-ren marrazkiak.
  • Kourako (1972) Jean-Paul Barthe-ren ilustrazioak.

Eleberriak

  • La Zingarina ou l'herbe sauvage, Paris, Max Milo, 2010.[11]
  • Les Racines du temps, Cergy-Pontoise, Points de suspension argitaletxea, 1998.[12]
  • El Romanes, Paris, Magnard, 1986.[13]
  • La Longue Route d'une Zingarina, Giovanni Gianniniren ilustrazioak, Paris, Bordas, 1978.[14]

Diskoak

  • Suzanne Gabriello, Suzanne Gabriello, Unidisc UD 30 1257, 1974.
  • Yves Mourousi, Sandra Jayat, La Pastoral des Gitans, Unidisc UD 30 1307, 1976.

Erreferentziak

  1. (1939-....), Jayat, Sandra. (40726-frfre). «BnF Catalogue général» catalogue.bnf.fr.
  2. a b c «The Romani Elders» www.theromanielders.org.
  3. Barrera, Begoña. (2022). “ El largo camino en busca de una lengua gitana: Sandra Jayat ” , en María Sierra, Romaníes europeos: vidas más allá de los estereotipos. Liverpool University Press, 332 or. ISBN 9781800857520..
  4. «Sandra Jayat» www.romarchive.eu (kontsulta data: 2026-07-15).
  5. (Frantsesez) «MILIEU TSIGANE» Gérard Gartner 2011-12-12 (kontsulta data: 2026-07-15).
  6. «Sandra Jayat» www.romarchive.eu.
  7. (Frantsesez) About, Marie-Hélène. (2022-07-21). 365 femmes premières dans leur métier ou dans leur création: Préface de Michelle Perrot et avant-propos de Jean-Pierre Rosa. Librinova ISBN 979-10-405-1074-1. (kontsulta data: 2026-07-15).
  8. (Frantsesez) «Légion d'honneur» Le Monde 1999-04-07 ISSN 1950-6244. (kontsulta data: 2026-07-15).
  9. (Frantsesez) «ÉCHOS ET NOUVELLES» Le Monde 1976-11-12 ISSN 1950-6244. (kontsulta data: 2026-07-15).
  10. Barrera, Begoña. (2022). “ El largo camino en busca de una lengua gitana: Sandra Jayat ” , en María Sierra, Romaníes europeos: vidas más allá de los estereotipos. Liverpool University Press, 332 or. ISBN 9781800857520..
  11. Jayat, Sandra. (2010). «La Zingarina, ou, l'herbe sauvage» search.worldcat.org (M. Milo) ISBN 978-2-35341-097-2. (kontsulta data: 2026-07-15).
  12. Jayat, Sandra. (1998). «Les racines du temps» search.worldcat.org (Éd. Points de suspension) ISBN 2-912138-08-6..
  13. Jayat, Sandra. (1986). «El Romanes» search.worldcat.org (Magnard) ISBN 2-210-97106-3. (kontsulta data: 2026-07-15).
  14. «La longue route d'une Zingarina» search.worldcat.org (Bordas) ISBN 2-04-010116-0..

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya