Sara Insua
| Sara Insua | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Sara Álvarez-Insúa y Escobar |
| Jaiotza | Madril, 1901eko otsailaren 22a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Caracas, 1985eko abenduaren 24a (84 urte) |
| Familia | |
| Aita | Waldo A. Insúa |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, kazetaria, antzerkigilea eta itzultzailea |
| Izengoitia(k) | Sara Insúa eta Próspero Miranda |
Sara Álvarez-Insúa Escobar (Madril, 1901eko otsailaren 22a - Caracas, Venezuela, 1985eko abenduaren 24a) idazle, kazetari eta antzerkigilea izan zen, Sara Insúa ezizenez ezaguna. Próspero Miranda izengoitiarekin frantsesaren itzultzailea ere izan zen. Bere aita Waldo A. Insúa idazlea zen; bere neba Alberto Insúa idazlea, Sara Insúa de Palacios poetaren aita.
Bizitza
Sara Álvarez-Insúa Escobar 1901eko otsailaren 22an jaio zen Madrilen, Espainian. Bere gurasoak Ubaldo Alvarez Insúa (ezizenez Waldo A. Insúa) espainiar idazlea eta Sara Escobar de Cisneros kubatarra izan ziren, Galten alarguna (Cisneros kardinalarekin ahaidetua). Aitaren bokazio literarioa oinordetu zuen. Hogei urte eman zituen Kuban, El Eco de Galicia sortu eta zuzendu zuen. Habanan Centro Gallego sortu zuen eta hainbat liburu idatzi zituen. Bere familiak Kuba utzi zuen independentzia lortu ondoren, lehenengo Galiziara eta gero Madrilera joanez, hantxe jaio baitzen bera. Alberto Insúa anaia zaharrenarekin kolaboratu zuen behin baino gehiagotan, eta nobelagile eta antzerkigile garrantzitsu bilakatu zena.
1928ko urtarrilaren 20an Manuel Castelló y Mediero Correoseko funtzionariarekin ezkondu zen, eta bi alaba izan zituzten: Margarita eta Maria de la Consolación.[1]
Gerra zibilaren azken hilabeteetan Frantziako hegoaldera joan zen. Gerra amaitu ondoren, Espainiara itzuli zen, baina senarrari ez zioten utzi, Bigarren Errepublikaren alde egin zuelako, Madrilen bizi zela, eta Gironara bidali zuten. Familia osoa joan zen hara. Hiru urte geroago Bartzelonara joan ziren bizitzera eta ondoren Burjasot eta Godellara. 1953ko maiatzean senarra hil zitzaion eta horrek Madrilera itzultzera bultzatu zuen. Alaba gazteena venezuelar batekin ezkondu zen eta haiekin Venezuelara joatea erabaki zuen. Han El Universal eta La Bohemia aldizkarian artikuluak argitaratu zituen, eta itzulpen ugari egin zituen.[2]
1985eko abenduaren 24an hil zen Caracasen.[2]
Idazle ibilbidea
Idazle lana 1922an hasi zuen, garaiko egunkari eta aldizkarietan ipuinak argitaratuz, eta 1942ra arte iraun zuen, Frente a la vida bere bigarren eleberri luzea argitaratuz. Narratibaren estiloaren ezaugarri nagusiak dira atzerritartasunak erabiltzea, espazio- eta ingurumen-deskribapen ugari egitea eta narrazioan zehar elkarrizketa erabiltzea.[2]
Ipuinak, kontakizun laburrak, artikuluak eta iritzi-kronikak idatzi zituen aldizkari eta egunkari nazional eta probintzialen atal eta zutabe ezberdinetan. Horietako batzuk dira "Alrededor del Mundo ", La Libertad, Estampa, Levante Agrario, El Diario de Cuenca, La Tarde de Lorca, El Eco de Cartagena, Mujer...[2] Bere gaiak askotarikoak dira, nahiz eta behin eta berriz errepikatzen den bat emakumearena den, historian, modan, politikan...[3]
Bere eleberri laburrak bi bildumatan agertu ziren: La Novela de Hoy eta La Novela Mundial (euskaraz: Gaurko Eleberria eta Munduko Eleberria.[2]
Bere ipuin asko prentsan agertu ziren lehenengo eta ondoren Cuentos de los veinte años liburuan bildu ziren. Bere eleberriak eleberri laburren bildumetan agertu ziren eta bere komedia, La domadora, porrot bat izan zen 1925eko maiatzean Madrilgo Teatro Cómico antzokian estreinatu zenean.[3]
Itzultzaile profesional gisa 1922an hasi zen, aurretik itzulpenen bat egin bazuen ere, 1940ra arte. Batez ere, balio katoliko tradizionalez, familiaren, ezkontzaren eta balio horietan emakume eta neskatoen hezkuntzaren defendatzaileez betetako emakumezko ikusleei zuzendutako eleberrien egileak bertsionatu zituen. Aldi berean, Belle Époque-ko autoreen lanak itzuli zituen, aurrekoei kontraste etikoa eta estetikoa eskaintzen zietenak.[3]
Lanak
Eleberri laburrak
- Felisa salva su casa (Felisak bere etxea salbatzen du) (1925)
- La mujer que defendió su felicidad (Bere zoriontasuna defendatu zuen emakumea) (1927)
- Muy siglo XX (1927)
- La dura verdad (1928)
- Salomé de hoy (Gaurko Salome) (1929)
- Llama de Bengala (Bengalako sugarra) (1930)
- Mala vida y buena muerte (1931)
Eleberri luzeak
- La señorita enciclopedia (1930)
- Frente a la vida (Bizitzaren aurrean) (1942)
Kontakizun laburrak
- Cuentos de los veinte años (Hogei urteko ipuinak) (1924)
Antzezlana
- La domadora (1925)
Erreferentziak
- ↑ «Sara Insúa» www.biblioromance.es.
- ↑ a b c d e Hassan Ashmawy, Yasmin. (2015). «La Narrativa de Sara Insúa» Universidad Complutense de Madrid.
- ↑ a b c Ramírez, Carmen. (2022-10-25). «Estudio del catálogo de novelas francesas (1863-1926) traducidas por Sara Insúa-Próspero Miranda.» Anales de Filología Francesa (30) doi:. ISSN 1989-4678..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









