Sarah Parish
| Sarah Parish | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Yeovil, 1968ko ekainaren 7a (57 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Hampshire |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | James Murray |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Academy of Live and Recorded Arts (en) Preston School Academy (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Sarah Parish (Yeovil, Somerset, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1968ko ekainaren 7a)[1] britainiar aktorea da. Ezaguna egin zen Mistresses telesailean Katie Roden pertsonaia antzeztu zuenean.[2][3]
Bizitza
Bere neba John Parish musikari eta musika ekoizlea da. Dervla Kirwan eta Amanda Holden aktoreen oso lagun ona da. Sarah eta Dervla "Aphra Productions" ekoizpen konpainiaren jabeak dira.
2005. urteko abenduaren 15ean James Murray aktorearekin ezkondu zen, bikoteak bere lehen alaba Ella-Jayne Murrayri ongietorria eman zion 2008ko maiatzean, sasoia baino lehen jaio eta 2009ko urtarrilaren erdialdean hil zen, zortzi hilabete besterik ez zituenean, Rubinstein-Taybi sindromea izenez ezagutzen den bihotzeko sortzetiko arazo baten ondorioz. Aurretik, bi aldiz operatu zuten akatsa konpontzeko, baina emaitza onik gabe.[4][5]
Bikoteak Nell Murray bere bigarren alabari ongi etorria eman zion 2009. urteko azaroan.[6]
Ibilbidea
1997. urtean, Peak Practice telesailean sartu zen, eta Dawn Rudge harreragilearen papera bete zuen 1999. urtera arte.
2002. urtean Cutting It telesailean sartu zen eta Allie Henshallen pertsonaiarena egin zuen 2005. urtean telesaila bukatu arte, Jason Merrells eta Amanda Holden aktoreekin batera.
2004. urtean, Blackpool telesailean agertu zen, eta Natalie Holden interpretatu zuen, Ripley Holden (David Morrisey) arkadaren jabearen emaztea, zeinak Peter Carlisle (David Tennant) polizia-ofizialarekin abentura bat zuen, eta senarraren hilketa ikertzen ari zen.
2008. urtean Mistresses britainiar telesailean sartu zen eta bertan Katie Roden psikiatraren papera egin zuen telesailaren bukaerara arte, 2010. urtean.Bere pertsonaia, Katie, oso emakume errespetatua zen lanean, eta, azkenean, bi urtez maitasun-harremana izan zuen bizitza amaieran zegoen paziente batekin.
2009. urtean Merlin zientzia-fikziozko telesailaren bi ataletan gonbidatua izan zen, non Lady Catrina noblea interpretatu zuen, Tregorren etxekoa.
2010. urteean Lady Regan Hamleigh interpretatu zuen The Pillars of the Earth telesailean, Ian McShane, Matthew Macfadyen eta Donald Sutherlandekin batera. Regan pertsonaia Lord Percyrekin ezkonduta dago eta ez du ezeren aurrean amore ematen bere familia eta William Hamleigh (David Oakes aktorea) semea gizarte mailarik gorenera iristeko.
2011. urtean, Monroe medikuen telesail dramatikoaren zerrendara batu zen, eta Jenny Bremner doktorearen rola betetzen hasi zen.
2016ko apirilean iragarri zen Sarah Broadchurch britainiar suspentse-telesailaren hirugarren eta azken denboraldiko zerrendako aktoreetako bat izan zen.
Filmografia
Besteak beste, lan hauexetan hartu du parte:[7][8]
Telebistako serieak
| Urtea | Lana | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2021 | Stay Close | Lorraine Griggs | 8 kapitulu |
| 2018 - 2020 | Medici: Masters of Florence | Lucrecia Tornabuoni | 2. eta 3. denboraldia |
| 2016 - oraina | Broadchurch | ||
| 2015 | Trollied | Cheryl | 9 kapitulu |
| 2014 - 2015 | W1A | Anna Rampton | 8 kapitulu |
| 2013 - 2015 | Atlantis | Pasifae | 19 kapitulu |
| 2013 | Breathless | Margaret Dalton | 4 kapitulu |
| 2013 | Agatha Christie's Poirot | Flossie Monro | "The Big Four" kapitulua |
| 2011 - 2012 | Monroe | Jenny Bremner | 12 kapitulu |
| 2012 | Hatfields & McCoys | Levicy Hatfield | 3 kapitulu |
| 2010 | The Pillars of the Earth | Regan Hamleigh | 8 atal - telesail txikia |
| 2008 - 2010 | Mistresses | Katie Roden medikua | 16 kapitulu |
| 2009 | Merlin | Lady Catrina | 2 kapitulu |
| 2007 | Director's Debut | Lore-saltzailea | "Baby Boom" atala |
| 2006 | Doktor Who | Racnosseko enperatriza | "La novia fugitiva" kapitulua |
| 2006 | Girls on the Bus | Cassidy Long | "Pilot" atala |
| 2005 | ShakespeaRe-Told | Beatrice | "Much Ado About Nothing" kapitulua |
| 2002 - 2005 | Cutting It | Allie Henshall | 25 kapitulu |
| 2005 | Monkey Trousers | Hainbat pertsonaia | atala # 1.2 |
| 2004 | Blackpool | Natalie Holden | 6 kapitulu |
| 2003 | Trust | Annie Naylor | 6 kapitulu |
| 2000 - 2001 | Hearts and Bones | Amanda Thomas | 13 kapitulu |
| 2001 | Table 12 | Sharon | "Peripheral Vision" kapitulua |
| 2001 | The Vice | Jane Farrell | 3 kapitulu |
| 2000 | Kiss Me Kate | Liz | "Magnolia" kapitulu |
| 2000 | Brotherly Love | Julia Empthorpe | "Sex and Drugs and Rock 'n' Roll" kapitulua |
| 2000 | City Central | Karen Ridley | "Everything Must Go" kapitulua |
| 2000 | Beast | Helen | "Twin Pekes" kapitulua |
| 1997 - 1999 | Peak Practice | Dawn Rudge | 30 kapitulu |
| 1998 | Protección in the Wood | Roxy | kapitulua # 1.4 |
| 1994 | The Bill | Linda Pincham | "Taking Stock" kapitulua |
Filmak
| Urtea | Lana | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2007 | Sex, the City and Me | Jess Turner | Daniel Lapaine, Shaun Dingwall, Burn Gorman eta Raza Jaffreyrekin batera |
| 2007 | Recovery | Tricia Hamilton | David Tennant, Harry Treadaway, Jay Simpson eta Jim Carter-ekin batera |
| 2006 | The Holiday | Hannah | Cameron Diaz, Kate Winslet, Jude Law, Edward Burns eta Rufus Sewellekin batera |
| 2006 | Aftersun | Sue | Peter Capaldi, Anna Madeley eta Juan Pablo Di Pacerekin batera |
| 2006 | If I Had You | Sharon Myers | Paul McGann, Nicole Lewis eta Andrew Buchanekin batera |
| 2006 | Marple: Sleeping Murder | Evie Ballantyne | Geraldine McEwan, Sophia Myles, Harry Treadaway eta Paul McGannekin batera |
| 2005 | Our Hidden Lives | Maggie Joy Blunt | Richard Briers, Michael Fassbender eta Ian McDiarmidekin batera |
| 2005 | The Wedding Date | TJ | Debra Messing, Dermont Mulroney, Amy Adams eta Jack Davenportekin batera |
| 2003 | Reversals | Charlotte Woods medikua | Marc Warren, Indira Varma eta Anthony Headekin batera |
| 2003 | Unconditional Love | Lydia Gray | Robson Green, Peter Capaldi eta Anatol Yusef-ekin batera |
| 2002 | Sirens | Ali Pearson | Daniela Nardini, Greg Wise eta Robert Glenisterrekin batera, |
| 2002 | Impact | Gaynor Crosswell | Hugh Bonneville, Iain Glen eta Corey Johnsonekin batera |
| 2001 | Smoke | - | Cathryn Beckett eta Paul Brophyrekin batera |
| 1999 | Parting Shots | Agentziako harreragilea. | John Cleese, Bob Hoskins eta Ben Kingsleyrekin batera |
| 1998 | Middleton's Changeling | Asiloko bezeroa | Ian Dury, Amanda Ray-King eta Billy Connollyrekin batera |
Irratia
| Urtea | Saioa | Pertsonaia |
|---|---|---|
| 2003 | The Midwitch Cuckoos | Janet |
Agerraldiak
| Urtea | Komertzialak | Pertsonaia |
|---|---|---|
| 1994 | Boddingtons Beer | Vera |
Zuzendari eta narratzaile
| Urtea | Seriea | Oharrak |
|---|---|---|
| 2008 | Cutting Edge | narratzailea - "The Girls Who Were Found Alive" atala |
| 2007 | Director's Debut | zuzendaria - "Baby Boom" atala |
Sariak eta izendapenak
| Urtea | Kategoria | Saria | Seriea | Emaitza |
|---|---|---|---|---|
| 2003 | Most Popular Actress | National Television Award | Cutting It | Izendatua |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sarah Parish | Actriz, Dirección, Banda sonora» IMDb (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rueda, Javier. (2024-01-05). «Sarah Parish: Una vida llena de éxitos y curiosidades» El CineClub (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sarah Parish» eCartelera (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ «From Mistresses to Mother-to-be: Newlywed Sarah Parish's baby joy» Mail Online (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ «'I'm driven by insecurity': Sarah Parish on the secret of her success» Mail Online 2010-08-01 (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ Daily. (2009-10-12). «Sarah Parish's pregnancy joy following the death of her eight-month-old daughter» Mail Online (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sarah Parish» FilmAffinity (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sarah Parish - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-10-30 (kontsulta data: 2025-09-10).
Kanpo estekak
- Sarah Parish Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Digital Sp | Celebrity News | Sarah Parish
- Sarah Parish on TV.com artxibo kopia Wayback Machinen. .
- BBC - Drama Faces - Sarah Parish
- Sarah Parish - Zimbio
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









