Share to:

Sarissa

Mazedoniar falange bat sarissekin.

Sarissa 3 eta 7 metro arteko luzera zuen pika luze bat zen, ohi 6 metrokoa izaten zen arren, mazedoniar falangeak erabilia. Oso astuna zen, 5 kilo baino gehiagokoa. Bere altuera handia, oso egokia zen hopliten eta arma txikiagoak zeramatzaten beste soldadu batzuen aurkako borrokarako, sarissak eragotzi behar baitzituzten pezhetairoietara iristeko, ia erabat ezinezkoa zena, eta hortik dator Alexandro Handia eta bere aita Mazedoniako Filipo II.aren, lantza mota honen sortzailearen kanpainen arrakasta.

Edonola ere, falangetik kanpo ez zuen ezertarako balio, eta martxetan estorbu bat baino ez zen. Horregatik, sarissa, ohi, bi zati edo gehiagotan banatuta zegoen, guduan lotzen zirenak, bere maneiatzea erraztu eta armadaren mugikortasuna bermatzeko.

Erabilpena

Falangearen eraketa estuak pika harresi bat sortzen zuen, eta sarissa nahiko luzea zen bere aurretik zeuden bost gizon hilarak babesteko. Horregatik, etsai batek lehen hilara apurtzea lortzen bazuen ere, oraindik beste lau geratzen ziren eraso egin eta geldiarazteko. Atzeko hilaratako pezhetairoiek, euren pikak 70-80ºko angelu batean jartzen zituzten, eta angelu hau txikitzen joaten zen, borrokako lehen lerroa hurbiltzen zihoan heinean, arantzurde ilusio bat sortuz. Eraketa hau, gainera, etsaiaren geziak eragozten ere eraginkorra zen. Mazedoniar falangea garaitezina zen aurrez aurre erasoz gero. Garaitzeko modu bakarra, bere eraketa apurtuz edo bere aldetik atereaz izaten zen.

Esan bezala, arma honen sorrera Filipo II.ari ematen zaio, Alexandro handiaren aita. Filipok, bere gizonei, pika hau bi eskuekin erabiltzeko esan zien. Taktika berria geldiezina izan zen, eta, Filiporen erregealdia K. a. 336an amaitu zenean, lehenago oso hauskorra izan zen mazedoniar erresumak, jada Grezia osoa kontrolatzen zuen, baita Epiro eta Trazia ere.

Bere seme Alexandro Handiak taktika hau erabili zuen Asian, Egipto, Persia eta Punjabeko eskualdea konkistatuz, azken hau Indiako iparmendebaldean, behin ere garaitua izan gabe. Falangeak eta euren sarissak ezinbestekoak izan ziren gudu bakoitzean, bereziki Gaugamelako guduan, non Dario III.aren gurdi eszitarrak falangeak suntsituak izan ziren, lagunen zalditeria (hetairoi) eta hipaspisten erabileraren laguntza konbinatuarekin. Alexandrok, pixkana-pixkana, falangea eta sarissaren garrantzia murriztu zuen, tropa eta armamentu asiarrak bilduz.

Guzti hori gora-behera, sarissak, aro helenistikoko armadan bizkarrezurra izaten jarraitu zuen, baina entrenamendu faltak eta falangean zuten gehiegizko konfidantzak eta ez tropen erabilera konbinatuan (non Filipo eta Alexandro nabarmendu ziren), Mazedonia, Pidnako guduan, erromatarren aurka galtzera eraman zuten.

Ikus, gainera

Alexandro Handia

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya