Satorralaia




Satorralaia bizilagunen mugimendua Donostiako metroarekin kritikoak diren Donostiako auzokideek eta kolektiboek sortutako herri-ekimena da. Donostialdeko Metroaren proiektua gelditzea eta hirirako garraio eredurik egokiena erabakitzeko gizarte eztabaida irekitzea eskatzen du. Funtsean, kolektiko honek hiriak horrelako egitura faraonikoa ez duela behar aldarrikatzen du, atzean egon daitezkeen interes ekonomikoak salatuz. Halaber, hiriaren geomorfologia horrelako lanak egiteko egokia ez dela salatzen du.
Proiektua
Gaur egungo Amara-Donostia geltokia geltoki terminala izatetik geltoki pasantea izatera pasako da, Donostian eraikitzen hasi den trenbide saihesbidearen bitartea. Saihesbide berria Lugarizko geltokian hasiko da eta Antigua auzotik igaroko da, bertan Bentaberriko geltokia eraikiko delarik. Ondoren Mirakontxa gurutzatu eta Erdialdera helduko da, Kontxako geltokia gaineratuz. Handik Amarara helduko da, Easoko lurpeko geltoki berriak gaur egungo Amara-Donostia geltokia ordeztuko duelarik. Lurpeko geltoki berri hau eta gero trenbide zaharrari lotuko zaio, Anoetako geltokirantz.[1]
Historia
2017ko maiatzaren 29an, Eusko Jaurlaritzak Donostiako hiri-erdialdetik Metroa eraikitzeko Proiektua informazio publikora atera zuen. Satorralaiak Jaurlaritzaren erabaki hori inguratu duen ilunkeriak eta hiritarrek nozitu duten informazio gabeziak, ordea, partehartze publikoa larriki kaltetu zuela salatu zuen. Alegazio epea kasik erabat oharkabean igarotzeko zorian egon zen, hauteskundeen ondorengo egunetan hasi zenez eta helegiteak aurkeztu ahal izateko emandako epe laburrean auzi honetan zeresan handia zuten gainerako erakundeak eratu gabe zeudenez.
Egitasmoak herritarren erantzuna piztu zuen: infomazio publikoaren azken egunetan ehundaka alegazio aurkeztu ziren eta auzoetako bizilagun, elkarte eta talde sozialetako hamarnaka lagun bildu ziren batzarrak egiteko. Bilera horietan Metroaren egitasmoa ezbaian jarri zuten hainbat galdera eta kritika planteatu ziren: batetik, azpiegitura horrek hirigintza-ondarearen alorrean, ingurumenean eta gizarte arloan eragingo lituzkeen ondorioen mailan; bestetik, garraio publikoa sustatzeko Donostian lurrazpiko Metro bat eraiki ordez malgutasun handiagoa eta kostu ekonomiko txikiagoa duten beste alternatiben aurrean egitasmo honetan nabarmentzen zen justifikazio eta arrazoiketa faltari buruz ere.
Gauzak horrela, benetazko informazio eta partehartze publikoko prozesu bat zabaltze aldera, Eusko Jaurlaritzari eta Udalari Metroaren Proiktuaren tramitazioa geldi zezaten eskatu zioten. Halaber, auzoetako bizilagun, elkarte eta talde sozialen ekimen horrek herritarren artean komunikatzeko, biltzeko eta partehartzeko bideak landuko zituzten, Donostiarentzat hiri eta garraio ereduari buruz eztabaida publikoa sustatutzeko.[2]
Protestak
Une horretatik aurrera bilerak, protesta ekintza eta manifestazio ugari antolatu ziren hirian.[3] Kanpaina horiek obretan sortu ziren arazo teknikoekin, besteak beste, zulo handiak, kutsadura erreketan eta hondartzan, etxeak hustubehar, eta gainkostuekin areagotu egin ziren.
Pasantearen aurkako argudioak
Satorralaiak bederatzi argudioetean laburbildu duten haien aurkako jarrera:[4]
- Donostialdeak dagoeneko badu garraio publikoaren sare nahiko ona.
- Proiektu berriak Dbus eta Lurraldebus konpainiaka kaltetuko ditu eta, hala ere, automobileen trafikoa ez du gutxituko.
- Biztanleek arazo handiak pairatuko dituzte.
- Oso proiektu handia eta garestia da, erabat neurritik kanpokoa.
- Garraio publikoa hobetzeko badira aukera merkeagoak eta egokiagoak.
- Proiektuaren bultzatzaileek Amara-Easo geltokia kentzeko zuribideak aitzaki hutsak dira.
- Egin diren erabileraren kalkuluak oso aldakorrak izan dira; ez dira oso fidagarriak.
- Hiri-eredu bat inposatuko du, eztabaidagarria den eredua, alegia.
- Proiektu inposatua izan da. Hiritarren parte hartzea sahiestu egin da.
Satorralaiaren proposamena
Satorralaia auzo mugimenduak Eusko Jaurlaritzari eta Udalari proiektua gelditzeko eskatzen die, eztabaida lasaia eta ondo informatua ahalbidetzeko, eta ondoren kaltetutako biztanleekin kontsulta bat egin behar da, Donostialderako garraio publiko sistema egokiena zein den ikusteko.
Erreferentziak
- ↑ Irekia. Irekia - ETSk Topoaren saihesbidearen Mirakontxa-Easo tartea esleitu du 53,2 milioi euroren truke, 48 hilabeteko epean egiteko. (kontsulta data: 2017-12-27).
- ↑ https://satorralaia.wordpress.com/zer-da-sator-alaia/
- ↑ https://irutxulo.hitza.eus/2017/07/15/metroa-manifestazioa-kontxa/
- ↑ https://satorralaia.wordpress.com/zergatik-ez/
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









