Share to:

Sayak Valencia

Sayak Valencia

(2017)
Bizitza
JaiotzaTijuana, 1980 (45/46 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

X.com: SayakValencia Tabakalera: 135969 Edit the value on Wikidata

Margarita Valencia Triana, Sayak Valencia izenez ezaguna (Tijuana, 1980), poeta, filosofo, feminismoaren teoriko, mexikar saiogile eta performanceko artista da. Kapitalismo gore termino teorikoaren sortzailea da.[1][2]

Biografia

Ikasketak

Valentziak Filosofia, Teoria eta Kritika Feminista doktoregoa egin zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.[3]

Aktibismoa

Aktibista feminista izanik, 2002an, beste batzuekin batera, 'La línea' sortu zuen, diziplina arteko talde feminista, teoria, idazketa, ikus-entzunezko ekoizpena eta editoriala lantzen dituena, bai eta performancetik abiatuta espazio publikoan ekintzak egiten dituena ere. Premisa horrekin, Tijuana-San Diego mugaren esperientziatik abiatuta, binazionaltasuna aztertzeko lana egiten du, baita Madril eta New Yorken arteko harremana ere.[3]

Beste aktibista batzuekin batera, Matxinada Transfeministarako Manifestua bultzatu zuen, genero estereotipoetatik aldentzeko eta kolektibo hauen borrokan jopuntua jarrita: bollerak, putak, trans-ak, etorkinak, beltzak, heterodisidenteak.[4]

Lan teorikoa

Kapitalismo gore

Valentziak kapitalismo gore terminoa sortu zuen 2010eko izen bereko liburuan, eta gore zinematografikoa hartu zuen erreferentziatzat, mugako hirietan esperimentatzen den kapitalismoaren indarkeriaren antzekoa, kapital-sistemaren erreprodukzioaren parte dena. Valentziaren testua, Tijuanan izan zituen esperientzietatik abiatutako azterlan transfeminista da, berarentzat ekonomia globalaren alde iluna baita Tijuana (B aldea). Testuaren ideia nagusia da kapitalismoa "odolez elikatzen" dela, eta haren logika harrakaparitza eta hilketa dira, lan egiteko modu gisa, bereziki prekarizatutako herrietan, zeinak aldi berean hiperkontsumistak baitira. Logika horretan, enpresak «nekroenpresa» bihurtzen dira; izan ere, etekinak eta aurrerapena agindu arren, «gore proletalgoa» sortzea ere sustatzen dute. Leku horietako ekonomia ez dute orain drogek agintzen, baizik eta merkataritza-dibertsifikazioak, baita meatzaritzak sortzen duen baliabide-salmentak ere.[5][6][7]

Kapitalismo gorean, tortura, bortizkeria eta heriotza merkataritzarako salgaiak dira. Hori krimen antolatuaren bidez gertatzen da, bahiketa, organoen lapurreta eta hilketa bezalako jarduerak egiten baititu, aro garaikideko kolonialitatearen luzapen gisa.[8]

Valentziaren aburuz, indarkeria ez da kapitalismoaren azpiproduktu bat soilik, epistemologia berri bat baizik:

"gure garaia neoliberalismoan sortutako praktika diskurtsibo eta materialekin lotzen duen harreman multzoa. Gore kapitalismoaren epistemologian, indarkeriak rol hirukoitza du: merkatuko tresna oso eraginkor gisa; bizirauteko bitarteko alternatibo gisa; eta autoafirmazio maskulinorako mekanismo gisa."[6]

Sariak eta aintzatespenak

Capitalismo gore liburuagatik, Estado Crítico saria eskuratu zuen, Mexikoko sistema politiko, ekonomiko eta kulturalaren indarkeriari buruzko azterketa sakona egiteagatik, 2010ean.[9]

Erasmus Mundus programme (Visiting Scholars) for the European Master’s Degree in Women’s and Gender Studies GEMMA saria jaso zuen. 2019-2020.[10]

Halaber, “Artea eta identitate-politikak” aldizkari akademikoaren argitalpen-kontseiluko kide izan da.[10]

Lanak

Poesia

  • Jueves Fausto (Ostegun Fausto) (Ediciones de la Esquina / Anortecer, Tijuana 2004)[11]
  • El reverso exacto del texto (Testuaren ifrentzua). (Centaurea Nigra Ediciones, Madril 2007)

Euskarari ekarria

Testuaren ifrentzua (El reverso exacto del texto) Danele Sarriugartek itzuli zuen eta 2015ean argitaratu zen. Euskal Idazleen Elkartearen Uberanek, hauxe dio:

Liburua sei zatitan dago banatua. Lengoaiaren erabilerari buruzko poemak ugariak dira, lengoaiaren izaerari eta funtzioari eta mugei buruzko hausnarketak. Horrez gain, sexu/genero sistemak ere hartzen du tokirik, zalantzan eta agerian jarria da etengabe.

Hona hemen Sayak Valenciaren lanaren lagin txiki bat, euskarara ekarria.

*

Idazten dudan bitartean

Beste norbaitek ere

Idazten nau idatziz

*

Hiri hau apokalipsi-zeruena da

Hiri honek Nilo pareko iluntzeak dakartza gogora

Hiri honek ez dauka izenik edo ez diogu ezagutzen


Off ahotsak dio: Hau Tokio da

Ahotsa erratu egin da

Hemen ez da Tokio.

Hemen ez da ezein toki.

Hemen da Hemen.

Hemen da Testua.

Hemen da.

*

Nire zainetatik dabilen lengoaia

Errusiar erruletan jokatzea da

Pistola automatiko batekin

*

Gogoko ditut gizonak

Portzelana-panpinen aurpegiarekin

Orratzak bezain gorputz meheekin

Begi bikain, distirant, hondo eta margotuekin

Gogoko ditut emakumeak diruditen gizonak

Eta emakumeak garaiak, emakume-emakumeak.

*

Tirokatzen diren poemetan pentsatzen dut.

Pistoletan pentsatzen dut.

*

Border emakume bat izatea oso dun erraza,

Salbu eta hiri gertatzen bazain.[12]

Saiakera

  • Capitalismo Gore: Control económico, violencia y narcopoder (Kapitalismo Gore: Kontrol ekonomikoa, indarkeria eta narkotrukea (Melusina, Bartzelona, 2010; Paidos, 2016)
  • Gore Capitalism (Los Angeles: Semiotext(e) / MIT, 2018)*
  • Gorekapitalismus (Merve, Leipzig 2021, transl. Carla Hegerl) - ISBN 0-396-27302-5 3

Eleberria

  • Adrift´s Book (Aristas Martínez, Badajoz, 2012)

Erreferentziak

  1. «Sayak Valencia» Goethe-Institut.
  2. Flores, Alejandro. «Capitalismo gore o el dinero que viene del narco» El Economista.
  3. a b Sayak Valencia Triana. Enciclopedia de la Literatura en México 10 de noviembre de 2017.
  4. Pérez Flores, Ana Laura. Sobre los cuerpos y la imagen. Entrevista a Sayak Valencia | Correspondencias. .
  5. Navarro Morales, Marcelo. (2015-11). «Sayak Valencia. 2010. Capitalismo Gore» Estudios filológicos (56): 181–182.  doi:10.4067/S0071-17132015000200013. ISSN 0071-1713..[Betiko hautsitako esteka]
  6. a b Estévez, Ariadna. (2013-12). «Capitalismo gore» Frontera norte 25 (50): 229–233. ISSN 0187-7372..
  7. Fernández, Lola. «“Los sicarios obedecen las lógicas del neoliberalismo y el mandato del machismo”» ctxt.es | Contexto y Acción.
  8. Bohrer, Ashley J.. (2019). «Toward a Decolonial Feminist Anticapitalism: María Lugones, Sylvia Wynter, and Sayak Valencia» Hypatia 35 (3): 524-541.  doi:10.1017/hyp.2020.20..
  9. «Capitalismo gore | Drupal» www.ub.edu.
  10. a b «Margarita Valencia Triana» www.colef.mx.
  11. «Capitalismo Gore. Entrevista a Sayak Valencia» Canal Cultura | Internet Archive.
  12. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Sayak Valencia: testuaren ifrentzua» uberan.eus (kontsulta data: 2026-05-06).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya