Sea Shepherd
| Sea Shepherd | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Izen laburra | SSCS | |
| Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea eta nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea | |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
| Ideologia | Ingurumenaren kontserbazioa eta ekologismoa | |
| Erabiltzen du | Neptune's Navy (en) | |
| Agintea | ||
| Egoitza nagusi | ||
| Egoitza nagusi | ||
| Egoitza nagusi | ||
| Legezko forma | karitatezko erakunde | |
| Zeren jabe | MV Brigitte Bardot (en) | |
| Historia | ||
| Sorrera | 1977 | |
| Sortzailea | ||
| Sorlekua | Oregon | |
| webgune ofiziala | ||
Sea Shepherd 1977. urtean Paul Watsonek sortutako GKE bat da, itsasoa eta "bere biztanleen" defentsa duena helburu. Erakundeak mundu osoan zehar egiten du lan, herrialde guztietako boluntario eta eskifaiekin. Administratiboki, bi erakunde ezberdin gisa kontsideratu ditzakegu: alde batetik Sea Shepherd Conservation Society, Ameriketako Estatu Batuetan lan egiten duena; eta, bestetik, Sea Shepherd Global, munduko gainerako herrialdeetan lan egiten duena, eta bere basea Holandan duena; merchandisin denda eta tatuaje estudio baten barruan kokatua.
Erakunde honek metodo zuzenak erabiltzen ditu ozeanoa defendatzeko, kritika ugari jasoz arrazoi horrengatik. Hainbat itsasontzi dauzka erakundeak, bi administrazioetan banatuta daudenak misio ezberdinetan parte hartzeko.
Historia
Sea Shepherd sortu baino lehen, Paul Watsonek Earth Force Society erakundea sortu zuen, Greenpeace-etik bere metodo ez-zuzenen erabilpenaren eztabaida batzuk eta gero bota zutenean.[1] Hasieran, pertsona gutxi eta diru gabe zegoen erakundea, baina 1978an, Cleveland Amory-k, Fund for Animals erakundearen buru zena, donazio bat egin zuen lehen itsasontzia erostea ahaleratu zuena; Sea Shepherd deitu zen.
Gaur egun, Sea Shepherdek 9 ontzi nagusi dauzka, Neptune Navy izena hartzen duena.
Ontziak
Sea Shepherd Global

Momentu honetan Sea Shepherd Global-ek erabiltzen dituen itsasontziak hauek dira:[2]
Sea Shepherd Conservation Society
Momentu honetan Sea Shepherd Conservation Society erabiltzen dituen itsasontziak hauek dira:[3]
Itsasontzien izen asko erakundea nolabait lagundu edo erakundearen parte izan diren pertsona famatuen izenak dira.
Operazioak
Sea Shepherd Globalek munduan zehar momentu honetan hurrengo operazio nagusiak ditu martxan:
Op. Dolphin Bycatch
Frantziako kostalde Atlantikoan arrasteko arrantzaren ondorioz urtero modu inzidental batean izurdeak milaka harrapatzen direla salatzea du helburu.[4]
Op. Albacore
Gabon-eko gobernuarekin batera, Gabonen gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[5]
Op. Sola Stella
Liberiako gobernuarekin batera, Liberian gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[6]
Op. Jodari
Tanzaniako gobernuarekin batera, Tanzanian gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[7]
Op. Guegou
Beningo gobernuarekin batera, Beninen gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[8]
Op. Vanguard
Namibiako gobernuarekin batera, Namibian gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[9]
Op. Gambia Coastal Defense
Gambiako gobernuarekin batera, Gambian gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[10]
Op. Siracusa
Italiako Sirakusan dagoen Plemmirio Erreserba naturalean gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[11]
Op. Siso
Mediterraneo itsasoko Eoliar uharteetatik hurbil dauden arrantza-aparejo abandonatuak uretatik ateratzea du helburu[12]. 2017. urtean zonalde horretan arrantza-sare abandonatu batean korapilatu eta hil zen kaxalotea bezala deitzen da operazio hau[13]
Telebistan
Urteetan zehar, hainbat telesail eta dokumental egon dira GKE honen inguruan edo egindako lanaren inguruan. Espainian famatuena, Discovery Maxen emititutako Pirata Ekologikoak (ingelesez Whale Wars izenarekin)[14]. Serie dokumental horretan, erakundearen itsasontzi baten barruan grabatutako operazioak erakusten ziren, Japoiako baleontziekin izandako gatazkak, eta beste zenbait gertakari.
2018. urtean, Chasing the Thunder filma argitaratu zen. Film horretan, Sam Simon eta Bob Barker ontziak, 110 egunez Thunder arrantza-ontzia hiru itsaso eta 10.000 itsas miliatan zehar jazarri zuten[15]. Azkenean, kapitainak bere ontzia urperatu egin zuen frogak suntsitzeko ahaleginetan. Interpolek bilatzen zuen ontzi bat zen Thunder, eta film honetan lortutako frogei esker, Guardia Zibilak ontziaren armadoreak atxilotu egin zituen 2016. urtean.[16][17]
Beste dokumental ugari atera dira urteetan zehar: Captain Watson (2019): Watson kapitainaren bizitza eta ozeanoaren defentsaren aldeko borroka errepasatzen ditu[18]. Sea of Shadows (2019): Cortes itsasoan drogako kartelen eraginez Vaquita espeziea nola galzorian dagoen, eta hori saihesteko egiten ari diren esfortzuak[19].
Argitaratutako azken dokumentala 2021. urteko martxoan izan da: Seaspiracy deitua, arrantza industrialaren alde ezezaguna eta bere ondorioak erakusten ditu.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Greenpeace fights sea battle with rival anti-whaling ship» the Guardian 2006-01-02 (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nuestra Flota» Sea Shepherd Spain (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Ingelesez) «Our Fleet» Sea Shepherd Conservation Society 2021-03-22 (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dolphin Bycatch» Sea Shepherd Spain (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Albacore» Sea Shepherd Spain (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sola Stella» Sea Shepherd Spain (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jodari» Sea Shepherd Spain (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sea Shepherd, Eco-Benin y el gobierno de Benin lanzan la Operación Guegou» Sea Shepherd Spain 2019-05-27 (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sea Shepherd se asocia con Namibia para combatir los delitos pesqueros» Sea Shepherd Spain 2019-07-25 (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lanzamos nueva campaña en Gambia con dos arrastreros detenidos» Sea Shepherd Spain 2019-09-02 (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Siracusa» Sea Shepherd Spain (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Siso» Sea Shepherd Spain (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sea Shepherd retira 75 FADS ilegales en el Mediterráneo - Europa Azul. (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ "PIRATAS ECOLÓGICOS" Promo DISCOVERY MAX. (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) CHASING THE THUNDER – Ocean Film Tour. (kontsulta data: 2021-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Detenidos por pesca ilegal en la Antártida cuatro miembros de Vidal Armadores» La Voz de Galicia 2016-03-08 (kontsulta data: 2021-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Prisión bajo fianza de 100.000 euros para los seis detenidos en Galicia por la pesca ilegal en la Antártida» La Voz de Galicia 2016-03-09 (kontsulta data: 2021-04-11).
- ↑ Chilcott, Lesley. (2019-11-08). Watson. Participant, Real by Fake, Terra Mater Factual Studios (kontsulta data: 2021-04-09).
- ↑ (Ingelesez) Sea of Shadows. (kontsulta data: 2021-04-09).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









