Sejano
| Sejano | |||||
|---|---|---|---|---|---|
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Volsinii (en) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Erroma, 31ko urriaren 16a (50 urte) | ||||
| Heriotza modua | heriotza zigorra: itotzea | ||||
| Familia | |||||
| Aita | Lucius Seius Strabo, Sextus Aelius Catus | ||||
| Ama | Junia Blaesa | ||||
| Ezkontidea(k) | Apicata (en) Livilla (en) | ||||
| Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | latina | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
| Zerbitzu militarra | |||||
| Adar militarra | Pretoriar Guardia | ||||
| Gradua | Praetorian prefect (en) | ||||
Luzio Elio Sejano[1] (latinez: Lucius Aelius Seianus) (Volsinii, Etruria, K.a. 20 - K. o. 31ko urriaren 18an) militar erromatarra izan zen, Tiberio enperadorearen laguna. Adiskidetasuna horri esker, garaiko erromatarrik beso luzekoena bihurtu zen.
Bere aita, Luzio Seio Estrabon, equite klasekoa, pretoriar prefektu izendatu zuten Augustoren garaian. Elio familiak semetzat hartuta, haien izena jaso zuen.
Seiano ere pretoriar prefektu izendatu zuten Tiberioren igotzearekin batera. Handik boterea eskuratzen hasi zen. K. o. 23ko, Druso, Tiberioren semea, hil zenerako, Sejanok Senatuaren gaineko autoritatea bazeukan. Pretoriar Guardia osoa, lehen Erroman zehar sakabanaturik zegoena, Viminalgo Atearen ondoan bildu zuen.
Drusoren alargunarekin, Livilarekin, ezkontzea lortu ez bazuen ere, Tiberioren erretiroak Sejanoren boterea handitu zen. Bere egoera politikoa indarturik, saiatu zen Germanikoren alarguna Agripina Zaharra eta semeak Neron eta Druso politikoki hiltzen. Seme gazteena, Gaio Kaligula, ordea, benetan saiatu zen hiltzen.
K. o. 31an, equite jatorria bazuen ere, Tiberiorekin partekatu zuen kontsulatua. Ukiezina zelakoan, boterea bereganatzeko konspiratu zuen. Tiberiok konspirazioa aurkitutakoan Makro jarri zuen Sejanoren lekuan. Senatuak Sejano auziperatu eta hiltzera zigortu zuen. Gau horretan, Sejano itoarazi ondoren, gorpua kalean utzi zuten, non jendeak txikitu ahal izan zuen. Sejanoren seme-alabak ere hil zituzten. Haren lagun eta senitarteko askok ihes egin edo haien burua hil behar izan zuten.
Erreferentziak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









