Sen
- Artikulu hau etologiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sen (argipena)».

Etologian eta biologian, sena animalia gehienek berez erakusten duten portaeren multzoa da, jatorrizkoa dena eta ikasi gabekoa. Sena heredatu egiten da eta espezie bereko animalia guztiek konpartitzen dute.
Senak eragindako portaera edo jokabideetan nerbio-sistema zentralak parte hartzen du. Senezko portaerak, beraz, jatorrizkoa izan arren, ez du zerikusirik ekintza erreflexuekin, azken horietan burmuinak ez baitu parte hartzen.
Senezko jokabidearen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- jatorrizkoa eta heredagarria da: beraz, ez da ikasten
- antzekoa da espezie bereko animalia guztiengan
- kanpoko estimuluengatik baino neurri handiagoan barneko estimuluengatik sortzen da
- estereotipo bati jarraituz gertatzen da, hots, eredu finko baten arabera gauzatzen da espezie bereko animaliengan
- erreflexuen aldean askoz korapilatsuago eta garatuagoa da
- helburu jakin baterako moldatua izan ohi da eta, askotan, premiazko behar baten asetzearekin lotua dago (jana, sexu edo biziraupenarekin lotua, adibidez)
Senak eragindako portaerak dira, besteak beste, borroka, ihesa, sexu-jolasak, janaren bilketa, ondorengoen zaintza, habien eraikuntza (hegaztiengan), etab.
Esan ohi da animaliengan sena jokabidearen oinarria dela, oinarri hori gero ikaskuntzaren bidez garatzen delarik. Hots, bizitako esperientzien eta animaliak duen ikasteko gaitasunaren arabera (hein handi batean bere nerbio-sistemaren garapenari lotua dagoena) animaliak bere senezko portaera moldatuko du.
Sena gizakiarengan
Eskala zoologikoan aurrera joan ahala, ikasketa prozesuek gero eta garrantzi handiagoa dute, jokabidearen osagai nagusia bihurtu arte. Senaren eragina, beraz, handiagoa da ornogabe baten portaeran primate batenarena baino. Hala ere, senaren garrantzia gizakiaren jokaeran ez da gutxietsi behar, giza-zientzietako hainbat adituk (soziologoek, psikologoek...) egin ohi duten moduan. Biologia zientzietako ikerlariek (etologoek, fisiologoek, antropologoek...) senaren garrantzia (burmuinaren hainbat egituratan kokapen zehatza duena, hipotalamoan, esaterako) azpimarratzen dute.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









