Share to:

Serafima Hopner

Serafima Hopner

erredaktoreburu

Bizitza
JaiotzaKherson1880ko martxoaren 26a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1966ko martxoaren 25a (85 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria 
Hezkuntza
HeziketaSorbonne Parisko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoctor of Historical Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria, politikaria eta historialaria
Lantokia(k)Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Enplegatzailea(k)Marx-Engels-Lenin Institute (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala
Sobieten Komite Exekutibo Zentrala
All-Union Society of Old Bolsheviks (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Serafima Ilinitxna Hopner (errusieraz: Серафима Ильинична Гопнер, ukraineraz: Серафи́ма Іллі́вна Го́пнер Serafima Illivna Hopner; 18801966) Ukrainan jaiotako militante boltxebike judua izan zen[1].

Biografia

1901tik zirkulu marxisten kide, eta 1903tik Alderdi Komunistako militantea izan zen. Odesan eta Nikolaieven lan politikoa egindakoa. 1910an erbestera egin behar izan zuen, Parisera. Lehen Mundu Gerran zehar, posizio internazionalistan lerratu zen, eta Frantzian gudaren kontrako propaganda egin zuen. 1916an Errusiara ilegalki itzuli zen, eta bere lan politikoa zela eta, noizbait-nonbait atxilotua izan zen[1].

1917an Zvezda (“Izarra”) aldizkariko langile egin zen, eta Alderdi Boltxebikearen Zazpigarren Biltzar Nagusiko ordezkari izan zen. Urriko Iraultza Sozialistaren ostean, Ukrainan botere sobietara sendotzen egin zuen lan. 1918ko irailean, aste batzuez Ukrainako Alderdi Boltxebikearen buru izan zen, eta Ukrainako Armada Gorrien hezitzaile politiko baita. 1920 eta 1925 artean agitazioan lan egin zuen hainbat hiritan eta 1925 eta 1927 artean Zhetnodelen Prentsa departamenduaren burua izan zen[1].

1927 eta 1928 artean Ukrainako Alderdi Komunistako Komite Zentraleko kide izan zen; eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako hainbat Biltzar Nagusitarako ordezkari ere izan zen. 1927 eta 1929 artean Ukrainako Vseukrajinski Proletarii (“Ukraina Osoko Langileak”) eta Kommunist aldizkariak ateratzen lagundu zuen. Internazional Komunistan ere lan egin zuen, 1935ean, Kominternen VII Biltzar Nagusiko ordezkari izan zen[1].

1934an Historia Doktore titulua lortuta, 1938 eta 1945 atean Istoritxeskogo Zhurnal (“Historia-Kazeta”) aldizkarian lan egin zuen. 1933an Leninen Ordenaren Saria irabazi zuen, eta 1960an Lan Sozialistaren Heroi izendatua izan zen. 1966an hil zen[1].

Erreferentziak

  1. a b c d e Hopner, Serafima, K17, 2017-08-12. CC0 Domeinu Publikoa

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya