Sestiere
| Veneziako sestieriak: Cannaregio |
Sestiere (venezieraz Sestièr) Venezia hiria banatzen den sei auzo edo eremuetako bakoitza da. Beste hiri batzuetako auzoen baliokidea da (quartiere italieraz), idealki erromatar kanpamenduaren laurdena irudikatzen zuena, Europako zenbait hiriren eraikuntzaren eskema ideala.
Sestieretan azpibanatzea Veneziaren jatorrian bertan dago; numerazioa bakarra da sestiere bakoitzarentzat, salbuespen batzuekin zubi bidez elkartuta ez dauden uharteetako eremu handiagoentzat, eta lau zifratako zenbakietara iristen da. Numerazio sistema berezi honek, veneziar kaletegiaren berezko konplexutasunarekin elkartuta, elkarrengandik distantzia gutxira dauden zenbait tokitan zenbaki bera egotera daroa.
Honakoak dira Veneziako sestiereak:
- Cannaregio, hala deitua cannetiak (ihidiak) ohikoak ziren gune zingiratsu batean garatzeagatik.
- Castello, bere izena, gaur egun desagertua dagoen gotorleku batengandik hartzen du, auzoa gotorleku honen inguruan garatu zelarik.
- Dorsoduro, ziur asko, bere izena gune honetako harea duna trinkoen gainean altxatzen delako jasotzen du. Sestiere honen zati da Giudecca uhartea, Veneziaren gune historikoaren hegoaldera lotua.
- San Marco, argi dagoenez, bere izena San Marko basilikagandik jasotzen du.
- San Polo, Veneziako sestierien artean erdialderen dagoena eta txikiena da.
- Santa Croce
Azpibanaketa hauek ez dute Venezia hiriak osatzen duen gune historikoa ahitzen.
Sestiereen irudikapena gondoletan

Sei sestiereak sinbolikoki irudikatzen dira gondolen brankako dekorazioan, ferro da gondola delakoan. Aurrealdeko sei hortzak dira sestiereak, eta atzeko hortza (ezproi baten antzekoa) Giudecca uhartea da..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









